euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaltzaindiaren webguneak gora egin du sarreretan, 52.713 kontsultaraino helduz joan den ekainean

2010/07/26

Webgunearen bisiten estatistika azaltzen duen grafikoa (Irudia Euskaltzaindia)
Webgunearen bisiten estatistika azaltzen duen grafikoa (Irudia Euskaltzaindia)

PUBLIZITATEA

Euskaltzaindiaren webguneak 52.713 bisita izan ditu azkeneko hilabetean, ekainean. Euskararen ardura duen elkarte ofizialki onetsiak berak emandako datuen arabera, bere webguneko orriek 435.885 bistaratze izan dituzte hilabete berean. Euskaltzaindia.net webguneak, Euskal Akademiaren hizkuntzari buruzko erabaki eta gomendioen berri emateaz gain, kontsultarako tresna ugari eskaintzen ditu, herritar eta hiztun arruntek eta euskararen inguruko galderak edo zalantzak dituzten guztiek erabil ditzaketenak.

Bilbo, Bizkaia. Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukia Euskal Onamastikaren Datutegia (EODA) da, 209.373 bistaratzeetara heldu ekainean. Hiztegi Batua, berriz, 80.156 bistaratze bildu zituela, gehien ikusi zen bigarren orrialdea izan da hilabete berean.

Euskal Onomastikaren Datutegian Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen lanak biltzen ditu Akademiak. Lanok hiru multzo nagusitan banatzen dira: deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan era askotakoak: probintziei, eskualdeei, herriei, mendiei, ibaiei, e.a. dagozkienak. Aldiz, Hiztegi Batuan, Euskaltzaindiak, sortu zenetik orain arte hiztegi alorrean hartu dituen erabaki eta gomendio guztiak ipintzen ditu eskuragarri.

Guneak bestelako zerbitzuen alorrean eskaintzen dituen aukeren artean Euskararen Herri Hizkeren Atlasa ere aipa daitele, Pedro Irizarren aditz morfologia edo Euskaltzaindiaren argitalpenen berri ere jaso daiteke, besta hainbat gauza interesgarri eta jakingarriren artean.

Euskaltzaindiaren webgunea: www.euskaltzaindia.net

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia