euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaltzaindiak Olaso Dorrea Fundazioko bibliografia eta artxibo ondare baliotsuaren kargu egingo da

2008/02/15

Andres Urrutia Euskaltzaindiaren presidentea eta Jose Luis Elkoro, Fundazioko ordezkaria, hitzarmena sinatzen
Andres Urrutia Euskaltzaindiaren presidentea eta Jose Luis Elkoro, Fundazioko ordezkaria, hitzarmena sinatzen

PUBLIZITATEA

Euskaltzaindiak eta Bergarako Olaso Dorrea Fundazioak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten iragan asteazkenean. Hitzarmen horri esker, Fundazioak duen bibliografia eta artxibo ondarea (Georges Lacomberen Biblioteka eta Olaso Dorrea Fundazioaren Artxibo Historikoaren XX. mendeko atala, Telesforo Monzon eta Maria Josefa Ganuza emaztearen familiaren ondareak barne) Euskaltzaindiaren egoitzan gordeko da. Horrela, Akademiak ondare honetan biltzen diren hainbat altxorren kargu hartuko du, horien artean Leizarragaren Testamentu Berriaren bi ale.
Iragan asteazkenean Euskaltzaindiak eta Bergarako Olaso Dorrea Fundazioak elkarlanerako sinatutako hitzarmenaren ondorioz, bi alderdiak akordio batera iritsi ziren: fundazioaren artxiboen ondarea Euskaltzaindiari uztea. Ondare honen benetako altxorra Georges Lacomberen biblioteka da, Telesoforo Monzonek erosi eta jagon zuena. Bertan Joanes Leizarragaren Testamentu Berriko lehen edizioko bi ale gordetzen dira. Berriki Euskaltzaindiak lan honen beste ale bat eskuratu zuen Sotheby´s enkante etxean 20.500 liberaren truke. 1643an Bordelen editatu zen Pedro de Axularren Geroren lehenengo edizioko alea ere aurkitu daiteke ondare honen barruan.

Olaso Dorrea Fundazioaren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana aspaldikoa da. Hasiera-hasieratik ondare dokumentalari eta bibliografikoari lotuta egon den harreman hori 1980ko hamarkadan hasi zen eta denbora horretan zehar berebiziko garrantzia izan du Akademiaren Azkue Bibliotekak, batez ere Jose Antonio Arana, Josune Olabarria eta Pruden Gartziak. Beste alde batetik, Maria Dolores, Isidro eta Telesforo Monzonek eta Maria Josefa Ganuzak sortu zuten Olaso Dorrea Fundazioa. Gaur egun, hainbat kidek osatzen dute Fundazioa, horien artean Euskaltzaindia bera delarik.

[Andres Urrutia eta Jose Luis Elkoro kontratuekin eskuan]

Olaso Dorrea ondare dokumental eta bibliografiko hauen jabea da: Georges Lacombe Ondarea, Olasoko Ondarea eta Eskuratutako Ondare dokumentalak. Euskararen ikuspuntutik abiatuta, Georges Lacomberena bildumarik garrantzitsuenetarikoa da Euskal Herrian. Biblioteka honen katalogoak guztira 1.930 sarrera ditu (liburu eta liburuxkak), horietatik 853 euskaraz, eta horietatik 74 XVI, XVII eta XVIII. mendekoak. Katalogo osoa internet bidez kontsulta daiteke, Euskaltzaindiaren web orrialdean.


Lotura interesgarriak

Euskaltzaindia
www.euskaltzaindia.net

Olaso Dorreari buruzko informazio gehiago
www.ingeba.euskalnet.net

Euskaltzaindiak Leizarragaren Testamentu Berria erosi du
2008ko urtarrilaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia