euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskalbar 3.0 --euskara, gaztelera eta ingelesaren artean itzulpenak egiteko laguntza-- sarean eskuragarri

2008/02/14

Euskalbar nola instalatu azaltzen duen bideoa, EuskalTube.com atarian
Euskalbar nola instalatu azaltzen duen bideoa, EuskalTube.com atarian

PUBLIZITATEA

Euskalbar euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko itzulpenak egiten laguntzen duen Firefox nabigatzailerako tresna-barra bat da. Barra honi esker, euskarazko hiztegietan bilaketak egitea errazagoa da erabiltzaileentzat. Euskalbarren 3.0 bertsioa sarean dago jada eskuragarri, tresna erabilgarri honen webgune berrian. Euskalbar 3.0k 18 hiztegi eta datu baseetan bilaketak egiteko aukera ematen du.
Euskalbarren 3.0 bertsioak honako hiztegi eta baliabideak kontsultatzeko aukera ematen du: Euskalterm, 3000 Hiztegia, Elhuyar, Morris, Open-tran, Hiztegi Batua, Adorez sinonimoak, UZEI sinonimoak, ItzuL posta zerrenda, Harluxet, Mokoroa, Intza, Eurovoc, Bergarako hiztegia, ZT Corpusa, CorpEus, Opentrad eta XUXENWeb.

Erabat doan deskargatu daiteke. Horretarako nahikoa da Euskalbarren webgunera jotzea eta sistema instalatzea (Mozillaren Firefox sistema nabigatzailearekin bakarrik erabaili daiteke). Euskal internet zale batzuek garatutako tresna da eta azken bertsio honekin euskararen baliabide gehiago kontsultatu ahal izango dira Euskalbarren bidez: Ereduzko Prosa Gaur, Klasikoen Gordailua, Wikipedia eta Elebila.


Lotura interesgarriak

Euskalbarren webgunea
http://euskalbar.eu

Elebila, euskarentzako lehen bilatzailea
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 19an

5.000 erabiltzaileek deskargatu dute Xuxen zuzentzailea 2007an
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko irailaren 28an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia