euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elebila, bilaketetan euskararen ezaugarrietara propio egokitzen den lehenengo bilatzailea, prest dago sarean

2007/10/19

Elebila euskarazko bilatzailearen logoa
Elebila euskarazko bilatzailearen logoa

PUBLIZITATEA

Euskararen ezaugarrietara propio egokitutako Elebila euskarazko lehenengo bilatzailearen aurkezpena aste honetan egin da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Orain arte Google eta Yahoo edota Aurki eta Kaixo bezalako bilatzaileetara jo behar genuen sareko euskarazko informazioa lortzeko, emaitzak mugatuak izan arren. Elebilarekin ordea, esaterako 'kultura' hitza arakatzen badugu, emaitzen artera hitza deklinatua agertzen duten webguneak ere bilduko zaizkigu, 'kulturaren', 'kulturak' edo 'kulturetarako' konparazio, orain arte ez bezala. Bestalde, prest eta eskuragarri dago sarean Euskalbar barra, euskal hiztegi erabilienak erraz, azkar eta egoki kontsultatzeko tresna baliagarria.
Proiektua Eleka Ingeniaritza Linguistikoak gauzatu du. Bilatzaile berriak Elhuyar Fundazioaren I+G sailak garatutako teknologia du oinarritzat eta Elekak teknologia hori zerbitzu bilakatu du. Honen atzean Live Search Microsoft dago, hortxe oinarritu baita Elebila. Proiektuak bi funtzio nagusi ditu: euskarazko testuak diskriminatu eta euskararen berezko nortasun gramatikala kontuan hartu.

Euskaldunentzat aukerak handitu egin dira sarean informazioa bilatzeko garaian. Elebilak, hitz bat bilatzean, automatikoki sortzen ditu deklinazio-kasuak eta horren araberako bilaketa egiten du. Horrez gain, aldaera dialektalak eta forma ez-estandarrak kontuan hartzen ditu posible den kasuetan bilaketaren emaitzak hobetuz. Esamolde edo lokuzio bat ongi ote dagoen jakiteko ere baliagarria izango da Elebila, galdeketan jasotako emaitzak ikusita. Hemendik kontsulta daiteke.

Euskalbar tresna barra

Interneten euskaraz lan egiteko baliabideak ugaritu egin dira azken urteotan. Horien artean aurkitzen da Euskalbar tresna barra. 2006an Juan Pereirak sortua, Mozila Firefox web nabigatzailearentzako gehigarria da. Geroztik aurrerapen ugari izan ditu eta funtzioak gehitu zaizkio bertsio berrietan. Hasieran euskara eta gaztelera erabiltzen bazituen, gaur egun ingelesa ere batu zaie Euskalbar-en.

Hainbat hiztegi erabiltzen ditu tresna barrak: Euskalterm, 3000 hiztegia, Elhuyar hiztegia, Morris hiztegia, Euskaltzaindiaren hiztegi batua, Harluxet, Xuxen... besteak beste. Oso praktikoa eta erraza da kontsultak egiteko, nabigatzailean kokatzen den barra gisa erabiltzen baita. Internet & Euskadi webgunean eskura daiteke. Hemen atxeman daiteke.


Lotura interesgarriak

Internet & Euskadi webgunea
www.interneteuskadi.org

Elebila euskarazko bilatzailea
www.elebila.eu


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia