euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Deiako artikulu batek errepasoa ematen dio euskal artistek New York hiriarekin (izan) duten harremanari

2011/04/05

Fernando Renes bere azkeneko obretako batzuekin (argazkia MarcosSanchez-Deia)
Fernando Renes bere azkeneko obretako batzuekin (argazkia MarcosSanchez-Deia)

PUBLIZITATEA

Luzaroan New York arte garaikidearen meka gisa hartua izan da eta euskal artistek, munduko gainerakoek bezala, helburu izan dute bertara joatea, bertan bustitzeko eta munduan zer gertatzen zen ikasteko. Gaur egun badirudi munduak ez daukala erdigune bakarra eta honetan ere dibertsifikazioa eta leku eta 'ikastegi' gehiago daudela munduko artista gazte eta abangoardien erakarle eta higitzaile. Hala ere, Etxeorratzen Hiriak segitzen du bere marka uzten eta hainbat artista gazterengan utzi duen markak hor segitzen du, indartsu.

Bilbo, Bizkaia. Gaur egun New York ez da meka bakarra eta orrialde hauetan zenbaitetan aipatu izan dugu, esaterako, Txinak berak eta Judas Arrieta hondarribiarrak euskal artistei bertara joateko eta Txinan arte munduan ere suertatzen ari diren mugimendu, garapen eta bizipenen esperientzia bertatik partekatzeko eskaintzen dien aukera.

New Yorkek, ordea, New York izaten segitzen du eta segitzen du uzten marka eta utzia du dagoeneko marka euskal artisten belaunaldi bat baino gehiagotan. Bekak izan dira eta daude horretarako, edota norberaren ausardia.

Charo Arrazola, Darío Urzay, Txomin Badiola, Ixone Sadaba, Ibon Aranberri, Mabi Revuelta, Sergio Prego, Itziar Okariz, Txuspo Poyo, Charo Garaigorta, Abigail Lazkoz, Itziar Barrio, Maider López, Fernando Renes, Juanje Sanz, Ines Medina, Peio Irazu, Pruden Irazabal, Luis Lascurain, Mikel Berezibar, Eduardo Laborde, Anita Glesta, Txomin Badiola... New York-en marka daramaten euskal artistetakoak dira.

-Deiako artikulua, gaztelaniaz, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia