euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sarean da eskuragarri Euskalbar 3.9 euskal hiztegi-barra, Firefox 4 bertsiorako egokitua

2011/04/05

Euskalbar 3.9 bertsioaren aurkezpen bideoko irudia
Euskalbar 3.9 bertsioaren aurkezpen bideoko irudia

PUBLIZITATEA

Interneten nabigatzen ari garela hamaika euskal hiztegi eskura izaten ohituak gara Euskalbar delakoari esker. Software hau diseinatzen duen aditu taldea teknologia munduko azken berrikuntzekin bateratsu ibiltzen gogotik saiatzen da eta oraintsu Firefox 4 nabigatzailea atera badute, hara!, hemen dugu jada horretara egokitutako Euskalbar berria, Euskalbar 3.9 bertsioa. Aurrekoak bezala, doan deskarga daiteke. Oraingoan azalpenak bideotxo baten bitartez datoz, gainera. Sustatu.com webgunetik jaso dugu berria.

Donostia-San Sebastián. Euskalbar diseinatzen duen taldeak Firefox berrira egokitutako bertsioa plazaratu du, Euskalbar 3.9. Firefox 4 nabigatzailea erabiltzen dutenek bakarrik instalatu ahal izango dute bertsio berria.

Bertsio berriak zenbait aldaketa eskaintzen ditu. Nabarmenena barraren ezkerreko aldean zeuden menuen desagertzea da. Aldaketa honekin espazio apur bat irabazi da barran hiztegien botoi gehiago erakusteko. Aipatutako aukera horietara sartzeko orain nabigazio-barrarako sortu den botoi batetik egin beharko da. Modu lehenetsian botoi hori eskuinean kokatu da, bilaketa-motorrak dauden kutxaren (“Google-en kutxaren”) eskuinean. Hala ere, botoia lekuz alda daiteke, eta barraren beste edozein tokitan kokatu.

Itxurari dagokionez, Euskalbarrentzako ikono berria sortu da, Elementary ikono-multzoan eta Zaldieroa letra-tipoan oinarrituta. Beste zenbait aldaketa eta konponketa txiki Aldaketen Egunkarian kontsulta daitezke. Bertsio berri hau deskargatzeko, jo Euskalbar.eu webgunera.

Oraingoan bideo eta guzti dator bertsio berriaren aurkezpena:




« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia