euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara ikasi nahi al duzu? Sarean doako ikastaroak, ariketak eta hamaika baliabide dago eskuragarri

2010/11/25

'Kerman mintzalagun bila' ETBko programaren bideoaren azala
'Kerman mintzalagun bila' ETBko programaren bideoaren azala

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-eko irakurle askok eskatzen diguzue sarean euskara ikasteko eskuragarri diren baliabideei buruzko informazioa eta guk 'Euskara ikasi' atalean era iraunkorrean jasotzen dugu informazio hori. Atal horren azken eguneraketa dakarkigu orain hona, sarean agertu diren baliabide berri batzuk gehitu eta desagertu direnak kenduta: doako ikastaroak, sarean zuzentzen diren ariketak, hiztegiak, irakurketak, eta beste materialak. Ikusmira ezazu mintzapraktika atala, munduan zehar euskara ikasi/irakatsi eta beste hizkuntzak praktikatzeko prest dauden ehundaka lagun topatuko dituzu (benetan, guk proba egin dugu eta!)

EUSKARA IKASTAROAK

-Boga: HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) garatu duen euskara ikasteko online sistema. Erabiltzaileek webgunean erregistratu eta ikastaroan izena eman behar dute. Ondoren, euskaltegi edo euskal etxe batekin harremanetan jarriz BOGA erabiltzeko klabeak jasoko dituzte.
www.ikasten.ikasbil.net

-E-uskaltegia: AEKren atari honetan euskara ikastaroak online eskaintza eta euskara ikasteko material didaktikoak daude eskuragarri:
www.egela.aek.org

-Bai&By enpresaren euskera ikastaroak:
www.baiby.com

-Mondragon Lingua enpresaren euskara ikastaroak:
www.mondragonlingua.com


MINTZAPRAKTIKAK ETA HITZ EGITEKO TRUKEK
ONLINE

-Aurrez aurre, e-mailez edo txat bidez, aurkitu mintzalaguna! (euskaldunak badira!)
http://www.conversationexchange.com

-Mundu osoko mintzalagunak (euskara erakutsi eta japoniarra ikas dezakezu, edo alderantziz, adibidez)
http://www.mylanguageexchange.com


DOAKO ONLINE IKASTAROAK

-101 Languages ikastaroa (ingelesez),  Euskal Herrian moldatzeko oinarrizko euskara
http://www.101languages.net/basque

-Iparraldeko eskuara ikasteko lezioak (frantsesez)
http://asignoret.free.fr/eskuara.html

-Euskara (eta beste hamaika hizkuntza) ikasteko gidak
http://mylanguages.org/learn_basque.php

-My Language Notebook programa erabiliz ikasi (ingelesez)
http://www.mylanguagenotebook.com/learn_basque.aspx

-University of Nevada-Reno Basque online courses (ingelesez)
Elementary Basque I & II

-Ikasten, euskara ikastaroak online (ingelesez ere)
http://www.hiru.com/e-ikasi

-Deustuko Unibertsitateko Euskera ikastaroa: oinarrizkoa eta ezagutza dutenentzako mailak (gazteleraz)
El Correo-Deustuko Unibertsitatea

-Hutsetik hasita edo zure erritmoan ikasi (gazteleraz)
www.aprendereuskera.com

-Basic Basque lessons, in the web of the University of Nevada-Reno (ingelesez)
Center for Basque Studies

-Anseo initiation à l'euskara (frantsesez)
Anseo Basque course

-Gaztelua - course basque (frantsesez)
Euskara ikasteko metodoa

-Radiokultura.com: euskal irratia eta euskara ikastaroak (frantsesez)
www.radiokultura.com


BESTE BALIABIDE BATZUK

-Ikasten: HABEren atari honetan euskara ikasleentzako hainbat baliabide daude eskuragarri. Berrikuntzen artean 'Kerman, mintzalagun bila'  ETBren euskera ikasteko programaren bideoak aipa daitezke. Horrez gain sarean zuzentzen diren ariketak, elkarrizketarako oinarrizko gida, hiztegiak, euskara agirien azterketen ereduak eta aisiari eskainitako atal bat (irratinobelak, txisteak, denborapasa, abestiak...) 

SAREKO HIZTEGIAK

-Hainbat hiztegi
www.hiztegia.net

-Ingelesa-Euskara, Euskara-Ingelesa
Morris dictionary

-Euskera-Castellano, Castellano-Euskera
Diccionario Elhuyar Hiztegia

-Euskera-Castellano, Castellano-Euskera
Diccionario 3000 Hiztegia

-Euskal entziklopedia
Harluxet Entziklopedia

-Beste euskal entziklopedia bat
Entziklopedia Laburra

-Sinonimoak eta antonimoak Euskaraz
Sinonimoen Hiztegi Antonimoduna

-Euskaltzaindiaren Euskara Hiztegia
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua

-Euskera-Gaztelera-Frantsesa-Ingelesa-Latina terminoak
Euskalterm

-Euskal Sinonimoen Hiztegia
Diccionario Uzei de Sinónimos

-Euskara-Gaztelera-Ingelesa-Latina esamolde hiztegia
Gotzon Garate

-Euskara-Errusiera Hiztegia
www.gernika.ru/euskara-errusiera-hiztegia

-Euskara-Japoniera Hiztegia
20.000 sarrera eta hazten

SOFTWARE-A EUSKERAZ

-Euskalbar 3.8: euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa eta latinezko hiztegiak nabigazio barran
http://euskalbar.eu

-Xuxen zuzentzaile automatikoa
www.euskara.euskadi.net/r59-19678x/eu

-Euskarazko software-a eskuratzeko
Doakoa

EUSKARA PRAKTIKATZEKO JOKOAK

-Euskaljakintza blogean
Euskal ariketak

-Check your basic Basque (ingelesez):
Basic Basque

-Ingeles hiztunak diren umeentzako jokoak euskaraz
http://www.ontariobasqueclub.dantzariak.net

(Beste baliabide interesgarririk ezagutzen baduzu, esaiguzu. Mila esker)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia