euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordoba eta Mendozan grabatutako ‘El vasco’ koprodukzio euskal-argentinarra urriaren 7an izango da zine aretoetan

2022/06/02

'El vasco' filma grabatzen Mendozako Denak Bat Euskal Etxeko kideekin
'El vasco' filma grabatzen Mendozako Denak Bat Euskal Etxeko kideekin

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Urriaren 7rako iragarri da zinema aretoetan 'El vasco’, Jabi Elortegi zuzendari bizkaitarraren azken filma. Euskal Herriko Bermeo herrian zein Argentinako Cordoba eta Mendoza probintzietan grabatu ziren euskal-argentinar koprodukzioaren eszenak bertako euskal etxeen parte-hartze garrantzitsuarekin egin ziren eta Villa Mariako Euzko Etxea eta Mendozako Denak Bateko hainbat kide 'estra' moduan estreinatu ziren zineman film honekin.

Filma komedia bat da, eta euskal diasporan girotzen da erabat. Neska lagunak utzi berri duen, langabezian dagoen eta, batez ere, bere jaioterriaz nazkaturik dagoen gazte euskaldun baten gorabeherak kontatzen ditu. Mikelek, protagonistak, giroz aldatu nahian, internet bidez baino ezagutzen ez duen urruneko osaba baten eskaintza onartu eta Argentinako herrixka batera jotzen du, baina hara non hantxe, bere sorterritik 10.000 kilometrora, Euskal Herri mitikoaren koadro batekin egiten duen topo. Hori gutxi balitz, familiako gertakari bati esker istoria korapilatu egingo da.

Gidoia Xabi Zabaleta eta Arantxa Cuestarena da, eta aktoreen artean, Joseba Usabiaga, Itziar Aizpuru, Eduardo Blanco, Inés Efron eta Laura Oliva daude, baita Itziar Ituño ere, kolaboratzaile berezi. Aipatzekoa da pelikulan, aipatutako bi euskal etxe eta komunitateetako hainbat lagun eta aurpegi ezagun aritu zirela. 'El vasco’ Prisma (Cordoba), Oeste films (Mendoza) eta Pausoka Entertainment (EH) ekoiztetxeen arteko ekoizpena da.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia