euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeak eta bere jendea pantaila handira: Argentinako Mendozan bukatu ostean ‘El Vasco'ren errodajea Bermeora

2021/10/07

Mendozako Denak Bateko dantzariak 'El Vasco' pelikulan
Mendozako Denak Bateko dantzariak 'El Vasco' pelikulan

PUBLIZITATEA

Mendoza, Argentina. Pandemia dela eta ez da batere erraza izan, baina ‘El Vasco’ pelikularen errodajea iristen ari da amaierara. Argentinako eszenak bukaturik astebeteko errodajea baino ez zaie geratzen, Euskal Herrian, Bermeon. Argentinan, bi lekutan kokatu zen filmazioa, Cordoba probintziako Morrison herrian eta Mendoza probintziako hiriburuan. Eta bertara bidaiatu ziren Itziar Aizpuru eta Joseba Usabiaga aktore euskaldunak, Eduardo BlancoInés Efron eta Laura Oliva argentinarrekin lan egitera.

Argentinako eszenetan, ostera, partaidetza nabaria izan dute euskal etxeek, bereziki Villa Mariako Euzko Etxeak eta Mendozako Denak Bat-ek. Mendozako Euskal Etxeko Javier Salvarredi lehendakariak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “Estrak aukeratzeko momentuan euskal etxeko lagunok izan genuen lehentasuna. 45 bat pertsonek hartu dugu parte, tartean euskara ikasle, dantzari, muslari, Zuzendaritza Batzordeko kide… Eta nahiz eta estrak ginela jakin, serio baino serioago aritu izan gara”, esan digu irria ezpainetan mendozatarrak.


[Mendozan, errodaje egunetako batean Euskal Etxeko lagunak baino ez zituzten bildu eta topaketa polita sortu zen Gaspar Jaurena cordobatarra alboka joz eta Gotzon Batikon kantari]

Kokalekuei dagokienez, gogora dezagun Morrison-en euskal etxea, klub bat eta ‘amona’ren --Itziar Aizpuru-- etxea muntatu zituztela. Mendozan, berriz, aireportuan, frontoian, haritz bat duen etxe bateko parkean eta bowling batean grabatu zuten. “Eta eszenak burutu ahal izateko hainbat tresna eta batez ere euskal giroa lortzeko hainbat apaingarri utzi genizkien”, aipatu digu Denak Bat-eko lehendakariak.

“Pasadizo asko bizi izan ditugu baina ez nuke filma ‘spoileatu’ nahi”, aitortu digu Salvarredik. “Bai esan dezaket esperientzia paregabea izan dela guztiontzat eta pelikularen nondik norakoak jakiteko… ba, zinemara joan beharko duzue!”, esan digu irriz.

Euskal Herriko Pausoka eta Argentinako Oeste Films eta Prisma dira 'El Vasco'ko ekoizle. Zuzendaria Jabi Elortegi, eta Telmo Esnal, zuzendariaren laguntzaile.

-Filmari buruzko informazio gehiago, hemen
-EuskalKultura.eus-ek Eduardo Blancori egindako elkarrizketa, hemen


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia