euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Udako ikastaroa euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza munduko unibertsitateetan: matrikula ekainaren 11eraino

2022/06/01

Uztailaren 11 eta 12an egingo da 2022an Donostiako Miramar jauregian euskara eta euskal kulturaren irakaskuntzari buruzko udako ikastaroa
Uztailaren 11 eta 12an egingo da 2022an Donostiako Miramar jauregian euskara eta euskal kulturaren irakaskuntzari buruzko udako ikastaroa

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak aurten hamabigarrenez EHUko Udako Ikastaroetan sustatzen duen 'Bikaintasuna Euskal Ikasketetan' izeneko ikastaroak ‘Egon eta egin, sustraiak sendotuz aurrera begira’ izenburua hartuko du aurten. Uztailaren 11 eta 12an gauzatuko da Donostiako Miramar jauregian eta euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan orain arte egin denaz hausnartu eta zein erronka berriei aurre egin behar zaien pentsatzeko eta gogoeta egiteko tartea hartuko du. Aurrez aurreko eta online zuzenean segitu ahal izango da, 

Egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi da ikastaro honen bidez eta, horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituek hartuko dute parte bertan. Hizlariak izango dira, besteak beste, Garbiñe Iztueta Goizueta Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria; Maite Goñi Eizmendi aholkularia eraldaketa digitalean; Joseba Sarrionandia Uribelarrea idazlea eta irakaslea; eta Xabier Paya bertsolaria eta itzultzailea. Programazio osoa hemen topa daiteke. Programak hogei orduko balio akademikoa izango du.

Ikasleak, bestalde, munduko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakurleak dira, irakasleak eta gai honetan interesa daukaten pertsonak edota datozen urteetan Etxepare Euskal Institutuaren irakurle izateko prestatzen ari direnak. Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutua erakunde publikoak. Gaur egun, 35 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitatetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 28 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 9 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan.

-Prezioa, matrikula eta argibide guztiak hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia