euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cancungo Kukulcan eskolako ikasle talde batek Guernica margotu du bonbardaketaren 75. urteurrenean

2012/06/18

Cancunen Picassoren Guernica horma batean margotu duen ikasle taldea bere irakaslearekin (argazkia AEL)
Cancunen Picassoren Guernica horma batean margotu duen ikasle taldea bere irakaslearekin (argazkia AEL)

PUBLIZITATEA

Mexikon, Cancungo Kukulcan ikastetxeko ikasle talde batek bat egin du joan den astean Gernikako bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiekin eta Picassoren 'Guernica'ren replika den murala margotu du eskolako jardun gisa, 1937an Bizkaiko herri horretan gertatutakoa azaldu zaielarik eta guztiaren emaitza gisa bonbardaketa kari sarraskiaren eta gerlen salaketa gisa historiaratu den obra geratu delarik horma gainean, joan den ostiralean 'inauguratuta'.

Cancun, Mexiko. Ekimena Mexikoko Quintana Roo estatuko hiririk handiena eta turismoa dela-eta nazioartean famatua den hiri honetako Kukulcan ikastetxean gauzatu dute bigarren mailako ikasle talde batek eta euren irakasleak, maien zibilizazioari lotutako eremu honetan ikasleek izan duten 2012ko Kultur Astearen baitan.

Ikasleei duela 75 urte Gernikan gertatu zen sarraskiaren berri eman zaie eta Picassoren 'Guernica' bertako horma xuri batean margotzea "Euskal Herrian egun bizi diren momentuengatik eta koadroa faxismoaren aurkako irudi denez" egin dela azaldu dio EuskalKultura.com-i proiektua sustatu duen Alejandro Eguia-Lis euskal mexikarrak, Cancungo euskal komunitateko kide eta ekile denak.

Ikasleek euren irakaslearekin sostenguarekin lana burutu ondoren, aurkezpena edo 'inaugurazio ofiziala' joan den ostiralean, ekainaren 15ean, egin zen, goizeko hamaiketan, artista gazteen eta euren irakaslea partaide, egindako eta bertan geratuko den lanaz harro.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia