euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko euskaldunek Aberri Eguneko jaia ospatu zuten hiru gune nagusitan: hiriburua, Cancun eta Celaya

2007/04/11

Cancungo euskaldunak bazkaria egin ondoren (argazkia vascosmexico)
Cancungo euskaldunak bazkaria egin ondoren (argazkia vascosmexico)

PUBLIZITATEA

Mexikoko euskal komunitateak ez zion hutsik egin urteroko Aberri Egunaren hitzorduari, eta aurreko urteetan bezala herrialde honetako hiru eskualdetan bildu ziren Diasporan itzal handia duen jai hau ospatzeko. Mexiko DFko Euskal Etxean ia ehun lagun bildu ziren bazkari batean; Celayan ere talde polita batu zen, ohi bezala Arrano Beltza euskal etxearen egoitzan; Cancunen ere, Karibe aldean, entzun ziren Aberri Egunaren oihartzunak, bertako talde animatu bati euskaldunei esker.
Cancungo ospakizuna eguerdiko 12tan hasi zen eta inguruetako euskaldun talde polit bat bildu zen Peio, Txomin eta Maripaz sukaldariek prestaturiko pintxo sorta dastatzera. Bazkariaren menua, Nafarroako zainzuriak eta entsalada, txistorrak, patatak atunarekin eta haragi errea. Eta postrea, torrijak. Bazkalostean brindisak egin ziren eta Aberri Egunari buruzko komunikatu bat irakurri zen, Gernikako Arbola eta Eusko Gudariak abestuz eta mus partida batzuekin bukatu zen eguna.

Hiriburuan, berriz, latogei bat lagun bildu ziren Euskal Etxean, lagunarteko bazkariaz gozatzeko prest. Sukaldari taldea Maite Gracia, Maricarmen, Mariangeles, Rotsen, Peli, José Antonio, Luismi Z., Alfredo Jover eta Iosu Montejok osatu zuten. Bazkalostean Eduardo Ormaechea lehendakariak eskerrak eman zizkien partehartzaileei eta zendutako kide eta lagunak gogoratu zituen. José Manuel Ugarteren txistuak lagunduta bertan bildutakoek Gernikako Arbola abestu zuten eta giro ederrean eman zuten arratsaldea. [Ezkerreko irudian Mexikoko Euskal Etxeko bilkura, Jose Manuel Ugarte txistua jotzen eta elkarteko kideak zutik abesten (argazkia vascosmexico.com)]

Bukatzeko, Celayako deialdiak Arrano Beltza elkartean bildu zituen beste behin inguruetako euskaldun eta lagunak. Bertaratu zirenek arkume errea dastatu ahal izan zuten, Emilio Errotabereak eguerdiko eguzkipean prestatu zuena. Sukaldari taldea Begoña Illarramendi, Paco Casteig, Marian, Santi Aburuza, Iñaki Padilla, Gotzon, Iker de Luisa, Yon de Luisa eta Itziarrek osatu zuten eta menua pintxo sorta, entsalada eta postreekin hornitu zuten. Hemen ere bazkalostean Aberri Egunari buruzko komunikatu bat irakurri eta Gernikako Arbola eta Eusko Gudariak abestu zuten. Hiru ekitaldietako irudiak vascosmexico.com webguneko Argazki Galerian ikus daitezke. [Eskuineko irudian Celayan egindako errekiaren irudi bat (argazkia vascomexico.com)]


LOTURA INTERESGARRIAK

Vascosmexico webgune eta foroa
www.vascosmexico.com

Mexikoko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

Aberri Eguneko deialdien balantzea Euskal Herrian
Eitb24.com-ek eginiko laburpena

Diasporan aldez aurretik egin ziren deialdiak
BasqueHeritage.com-en apirilaren 4ean argitara emana

Cañuelasen (Argentina) astebete lehenago egin zuten
BasqueHeritage.com-en apirilaren 5ean argitara emana

Australiako euskaldunena, munduan lehenengoa (iazko berri)
EuskalKultura.com-en 2006ko apirilaren 16an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia