euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko bazkideek elkartearen 133. urteurrena ospatuko bihar

2010/03/12

Laurak Bat Euskal Etxearen eraikina Buenos Airesen, Belgrano Hiribidearen 1144ean (argazkia EuskalKultura.com)
Laurak Bat Euskal Etxearen eraikina Buenos Airesen, Belgrano Hiribidearen 1144ean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires argentinar hiriburuko Laurak Bat Euskal Etxeak urtebetetze eguna dauka bihar, biharko egunez, baina 1877ko martxoaren 13an sortu baitzuen gaur egun lanean segitzen duen munduko euskal etxerik zaharrena den hau 13 gazte euskaltzalek osatutako talde batek. Hilabete batzuk lehenago, Montevideon, izen bereko elkarte bat sortua zuten Uruguaiko euskaldunek, baina euskal etxe harek ez zuen iraungo eta Buenos Aireskoak segitzen du indarrean, 1904tik hona gaur egungo orube berean eta 1939tik egungo eraikin berean. Aro modernoko euskal etxerik zaharrenaren 133 urteak ospatuko dituzte Laurak Bateko kideek, bihar arratsaldez gauzatuko den egitarau bati segituz.

Buenos Aires, Argentina. Argentinar hiriburu federaleko Laurak Bat Euskal Etxeak bere lagun eta bazkideak deitu ditu 133. urteurren hau ospatzera, eta horretarako egitarau berezi bat garatuko du arratsaldeko zazpi t'erdietatik aurrera elkartearen Belgrano 1144ko bere egoitzan.

Ekitaldi egitaraua

-19:30etan, Esker-emate meza, 2009ean zendu diren bazkideen alde, euskal etxearen aurrean, Belgrano Hiribidean, dagoen Montserrat-eko Andre Mariaren elizan.

-21:00etan, Ohorezko Aurreskua eta Zizka-Mizkak Euskal Etxeko Ramon Basaldua Aretoan, Laurak Baten historia islatzen duten dokumentalak proiektatuko direla.

Txartelaren prezioa 25 pesokoa izango da. Enpanadak, arfoa eta freskagarriak zerbitzatuko dira.

-Laurak Bat-en webgunea: www.laurakbat.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia