euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeak bere web gunea abian jarri du, 130. urteurrenarekin batera

2007/08/08

Laurak Bateko web gunearen irudi bat
Laurak Bateko web gunearen irudi bat

PUBLIZITATEA

Buenos Aireseko Laurak Bat munduan irekita dagoen euskal etxe zaharrena da. Aurten 130 urteak betetzearekin batera elkarteko arduradunek bere web gune propioa aurkeztu dute, urteetako esperientzia eta bizipenak saren eskuragarri jarri nahian. Bertan Laurak Baten historia eta jarduerei buruzko informazioa jaso ahal izango dute internet bidez elkartea bisitatzen duten erabiltzaileek.
Laurak Bat Euskal Etxea ez da berria sarean, egia esan bere web gune propioa aspaldi sortua zuen, interneten presentzia edukitzearen garrantziaren jakitun. Baina orain, 130. urteurrenaren ospakizunekin batera web gunearen edukinak garatu egin dituzte eta elkarteko kide eta lagunek, hala nola mundu osoko internet zaleek Laurak Batera lehioa irekita dute bertan. Web gunearen 'Un poco de historia' atalak elkartearen sorrera du hizpide. 1877ko martxoaren 13an 13 euskaldun bildu ziren Millán kafetegian: Daniel Lizarralde, Jose A. Lasarte, Juan S. Jaca, Francisco Beobide, Hilario Mayora, Francisco Aranguren, Anselmo Gomendio, Canuto Lasaga, Juan M. Elgarresta, Ramón Sorondo, Vicente Ganuza, Jose M. Berasategui eta Pablo Larburu. Eurek sortu zuten Laurak Bat elkartea, egun Jon Kepa Erquiaga presidente duen euskal etxea.

'130º Aniversario' atalean urteurrena dela eta uztailaren 31a eta abuztuaren 5a bitartean egin dituzten ekitaldien berri ematen dute. Beste atal batean, 'Actividades' arloan, elkarteak eskaintzen dituen ikastaro eta jarduerak aipatzen dituzte. Horien artean aipatu daitezke euskara klaseak, Accion Vasca de Argentina eta Emakume Abertzale Batza dantza taldeak, Trinketea, Liburutegia edota Sebastián de Amorrortu auditorioa, elkartearen ekitaldi garrantzitsuen egoitza.


Lotura interesgarriak

Laurak Bat Euskal Etxea, Buenos Aires
www.laurakbat.com.ar

Laurak Bat Euskal Etxeraren 130. urteurrena
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 2an


Komentarioak

  • zure gmail a

    kaixo laskurain ikastolako ikasle bat naiz eta zure gmaila hematea gustatuko litzaidake ni komunikabidehetako lan bat egiteko elkarrizketa bat zuri egin ahal izateko bidali mezua xiker.urkia.gorostidi@gmail.com era eskarrikasko agurrrrrrrrr

    xiker urkia gorostidi , 2009/10/14 12:12

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia