euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aireseko Laurak Bat-ek ireki du apirilaren 7an hasiko dituen euskara eskoletarako matrikula epea

2009/03/09

Buenos Aireseko Laurak Bat (argazkia EuskalKultura.com)
Buenos Aireseko Laurak Bat (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeak zabaldu berria du elkarteak, argentinar hiriburu federaleko Belgrano hiribideko 1144ko bere lokaletan ematen dituen euskara eskoletara izena emateko epea. 2009 ikasturte honetan apirilaren 7an hasiko diren klaseok aurrez-aurrekoak dira, baina baita Boga sistema bidezkoak ere, internetez alegia, online tutore batez, aurrez-aurreko mintzapraktika barne. Klaseok kitorik izango dira bazkideei dagokienez.

Buenos Aires, Argentina. Laurak Bat Euskal Etxeak bidalitako oharrak argitzen duenez, euskara eskolak euskal elkarteak Belgrano Hiribideko bere egoitzako sotoan dituen ikasgeletan emango dira, astearte eta ostegunez, ordutegia sei t'erdietatik zortzi t'erdietara izanik.

Ikasbideei buruz, eskaintzen diren klaseak betiko aurrez-aurrekoak dira batetik, eta baita ere internet bidezkoak, Boga tarteko, online tutoria zein zurrez-zurreko mintzapraktika saioak barne.

Prezioari dagokionez, klaseak kitorik dira Laurak Bateko bazkideentzat. Bazkide ez direnentzat, 30 pesoko urteko matrikula dago, gehi beste hainbesteko hilabeteko ordainketa, apiriletik azaroraino.

Xehetasun gehiago eskuratzeko, aski da Laurak Bateko Idazkaritzara jotzea: zuzenean bertaratuz; telefonoz, 4383 3903 zenbakira deituz; emailez, hona idatziz; edo elkartearen webgunean sartuz, helbide honetan: www.laurakbat.com.ar.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia