2009/08/03

Askok ez dute jakingo Begoñako Amak Euskal Herritik haratago ere jarraitzaileak badituela, gehienbat euskal presentzia duten edo izan duten lekuetan Bizkaiko euskaldunek ereindakoa. Munduko leku horietako bat Venezuelako Naguanagua da, Valencian, Carabobo estatuan. Joan den asteburuyti hasita eta abuztuaren 16ra bitartean egingo dituzte Venezuelako hiri honetan Begoñako Amaren omenezko festak. Urtero bezala, Naguanaguan bertan egoitza duen Caraboboko Eusko Etxea partaide izango dute.
Gehiago irakurri...
2009/08/01
Gehiago irakurri...
2009/07/31
Venezuelako hiriburuko Eusko Etxeak datorren igandean egingo du hilabeteroko meza, kasu honetan Juan Calvo eta Boterhorn-en arimen alde. Gaur ostirala San Ignazio izanik, meza San Ignazio meza ere izango da eta Pedro Galdos apez josulagunak emango du. Ondotik, San Ignazio bazkaria egingo da, menu berezi batez, bertara gonbidatuta daudela euskal komunitate venezuelarreko kide edo adiskide guztiak.
Gehiago irakurri...
2009/07/31

Mikel Arriet sukaldari andoaindarrak Zeelanda Berriko Auckland-eko 'Food Show' sukaldaritza erakustaldian partaide da egunotan. Zeelanda Berriko hiri honetan datorren igandera arte luzatuko den ekitaldi gastronomikoan Asiako zein munduko beste leku batzuetako sukaldariak bilduko dira, euren lanaren adierazle diren errezeta eta sukalde bideak agertzen. Bertan aritzearekin batera, duela bost urtedanik Filipinas lan eta bizitoki aukeratua duen Arriet euskaldunak Auckland-eko Saoul Bar & Bistro jatetxean erakutsiko ditu bere euskal molde aberastuak.
Gehiago irakurri...
2009/07/30

Quebeceko Trois Pistoles herrian dagoen Le Parc de l'aventure basque en Amérique edo Euskal Abentura Amerikarraren Parkean, euskal pilota txapelketa jokatzen ari dira egunotan. Esaten dutenez, bertan dago Kanadako euskal frontoi tradizional bakarra. Partidak uztailaren 24ean hasi ziren eta datorren igandean, abuztuaaren 2an, bukatuko dira. Pilotaz gain, bestelako ekitaldi kulturalak ere badira, tartean euskal musika emanaldiak. Larunbaterako euskal afari handia antolatu dute eta igandean, berriz, maila guztietako pilota finalak bukatzean, kabalkada egingo da.
Gehiago irakurri...
2009/07/30

'Euskamerika' izeneko NABOren egitasmoak Ipar Ameriketako euskal etxeetako gazte talde bat eta Zuberoako gazteak elkartzea eta bi komunitateen arteko harremanak sustatzea du helburu. Lehenengo eta behin, ekainaren 25etik uztailaren 11era arte Ipar Ameriketako hamar gaztek egin zuten Euskal Herrirako bidaia. Anne Mari Etxeberri izan da arduradun xiberotarreko bat. Berarekin, eta NABOren partez arduradun izan den Valerie Arrechearekin mintzatu da EuskalKultura.com. Guztiz ados adierazi dute biak esperientzia arras baliosa izan dela eta irrikaz espero dutela bi aste pase barru gauzatuko den bigarren partea, Zuberoako gazte taldeak Ipar Ameriketarako bidaia egiten duenean, abuztuaren 18tik irailaren lehenera.
Gehiago irakurri...
2009/07/30

Uztail amaiera ekintzez bete samarra Villa Mariako Euzko Etxea egiten ari dena, batetik --eta EuskalKultura.com-eko agendak garaiz iragarri bezala-- atzo bertan burutu baitzen Alex de la Iglesia zine zuzendari bilbotarrari eskaintzen ari zaion emanaldi zikloko hilabete honetako proiekzioa, 'La Comunidad' eskainiz. Horrekin batera, elkarteko Ohiko Biltzar Nagusirako deia egin du biharko euskal etxeak; eta iganderako, berriz, San Ignazio Eguneko Jaia programatu du, meza eta bazkariarekin, etxeko dantzari txiki, gaztetxo eta gazteak arituko direla, ekitaldiko etekinak euren Bahia Blancako Euskal Asterako bidaia ordaintzen laguntzeko.
Gehiago irakurri...
2009/07/29

1931ko azaroaren batean jaio zen Alberto Ospital, Iparraldetik Argentinara etorritako sendi baten barruan. Gurasoek beren burua euskalduntzat bazuten ere, etxean Frantziako Iraultza ospatzen zuten uztailaren hamalauoro. Denboraren poderioz Albertok euskaldunen pairamenaren berri izan zuen eta Argentinan Euskal Herriaren alde lan egiten duten erakundeetara hurbildu zen. Bizitza pertsonalean ere hainbat aldaketa ikusi ahal izan ditu. Hamaika urterekin lanean hasi zenean, Buenos Aires hiriburuko erdigunean bertan zeuden tamboak (behi baserriak) eta Rivadavia etorbidean, auzo berean, bi frontoi zeuden, bata bestearen ondoan.
Gehiago irakurri...
2009/07/29

Gaur aurkeztuko da Madrilen, bertako Café Galdós-en, Fabio Aristimunho euskal-brasildarraren 'Poesías de Espanha: das origens à Guerra Civil' izeneko poesia bilduma. Euskal, kataluniar, galiziar eta espainiar poesiei liburuki bana eskainita, Aristimunhok 1936. urtera arte idatzitako poesia biltzen du, autoreak berak aurretik Brasilen eginiko aurkezpenean esan zuznez. Madrilen, gaur arratsalderako dago deitua aurkezpena, seietatik aurrera eta Javier Diaz Gil poetak gidaturik.
Gehiago irakurri...
2009/07/28

Renon ohikoa den bero azkarra lagun (ala etsai?), iragan asteburuan hiri nevadatar honetako Wingfield Park-era bildutako jendeak egun goxoa pasatu zuten euskal festaren karietara, giro polita medio eta bederen Kalifornia, Idaho, Utah, Washington, New York, Wyoming, Oregon eta Nevadako estatuetatik --Estatu Batuetan-- eta Kanadako British Columbia eta Quebec probintzietatik etorritako euskal amerikarrek eragindako animazioa ere eragile. Euskal Herritik ere bildu zen Jaurlaritzako ordezkaritza ofiziala, eta baita ere hainbat musikari eta artista, tartean Zabaleta Anaiak trikitilariak, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak, Juan Antonio Urbeltz ikertzailea eta Marian Arregi eta Mikel Urbeltz musikariak, Ane Albisu eta Fernando Aristizabal dantzariak, 'Zapeiz Mukaki' musika taldea, Guillermo Zubiaga komikilaria eta beste batzuk, bakoitzak bere arlotik, Estatu Batu osotik etorritako lagunekin batera guztien artean euskal festa eder bat osatu arte.
Gehiago irakurri...