euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako Euskal Etxea euskaraz, musikaz eta festaz blai, 2009-2010 ikasturteari hasiera biribila emateko

2009/09/08

Ikasturte berria dela eta euskara ikastaroetan izena emateko Euskal Etxeak argitaratutako afixa Egunotan munduko Euskal Etxe asko ikasturte berria ari dira hasten [Ipar Hemisferiokoez ari gara, izan ere Argentinan eta orohar, Hego Hemisferioan abenduan bukatuko baita 2009 ikasturtea, urte naturalarekin bat]. Bartzelonan, Euskal Etxekoek irailaren 1ean ekin zioten ikasturteari, irailaren 10ean amaituko den euskara ikastaro trinko batekin. Irailaren 11ean, 'Diada' edo Kataluniako Aberri Eguna ospatuko dute txistulari, txalapartari eta dantzariekin. Aldi berean, Euskal Etxeko Txokoa eraberritzeko lanak bukatuta, Guillem Joan kantautore katalanak emanaldia eskainiko du irailaren 18an. 23an, berriz, Rafa Rueda euskalduna izango dute gonbidatu. Eta ahaztu gabe: zabalik da euskara ikastaroetan izena emateko epea ere eta, lerro hauen bitartez, Aitor Arruti lehendakariak jendea animatu nahi du parte hartzera.

Gehiago irakurri...


'Euskal Herria' izango du izena euskaldunen omenez eraikiko den plaza berriak Trenque Lauquen hirian

2009/09/07

Udal Ordenantzaren testua (argazkia EuskalKultura.com) 3300/09 ordenantza medio 'Euskal Herria' izena hartuko duen plaza eraikitzeko baimena eman dio Trenque Lauquengo Udalak bertako euskal komunitateari. Proiektua 2008ko urrian aurkeztu zen Kontseilu Deliberantean eta joan den uztailaren 31eko Kontseiluaren bilkuran izan da onartua. Proiektuaren bukltzatzaile nagusia izan den Euskal Sustraiak Euskal Etxeko kideak poz-pozik daude erabakiarekin: 'Batzorde administratiboan zenbait alderdi politikotako ordezkariak daude, baina gure proposamena aho batez onartu dute eta hori azpimarratzekoa da. Laster Euskal Herritik etorritako immigranteak gogoan dituen berdegune bat izango dugu' azaldu diote Euskal Sustraiak-eko arduradunek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Filipinar enbaxadariak 'Euskaldunak eta Pazifikoa: Urdanetaren omenez' erakusketa bisitatu du Donostian

2009/09/07

Ana Ines de Sequera-Ugarte Filipinetako enbaxadorea, Donostian izan zen joan den ostegunean, irailaren 3an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoa bisitatzen, bertan ikusgai dagoen 'Euskaldunak eta Pazifikoa: Andres Urdanetaren omenez' gertutik ezagutzeko hain zuzen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Diputatuak, Maria Jesus Aranburuk, egin zion ongi etorria, Soco Romano eta Jose Maria Unsain Untzi Museoko arduradunekin batera. Guztiek, bisita gidatua egin zioten erakusketari eta amaieran orain gutxi Untzi Museoak argitara emaniko 'Donostia, itsas hiria' argitalpenaren ale bat eskaini zioten Ana Ines de Sequera-Ugarte enbaxadariari.

Gehiago irakurri...


Mikel Ezkerro hizlari Resistencian, Chacoko Gizakiaren Museoan, 'Euskal erakundeak Argentinan' gaitzat hartuz

2009/09/07

Mikel Ezkerroren hitzaldia Resistenciako Chacoko Gizakiaren Museoan. Bere aurkezpena EEko lehendakari Jose Christian Echavarriak egin ondoren eman zuen Ezkerrok. Chaco probintzia argentinarreko Resistencia hiriburuko 'Chacoko Gizakiaren Museoa'k harrera egin zion joan den ostiralean, irailaren 4ean, euskal-argentinar kultura eta egitatearen ikerle Mikel Ezkerrok 'Euskal erakundeak Argentinan' gaiaz eskaini zuen hitzaldiari. Bertaratu zirenen artean Resistencia bertako 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko agintari eta bazkideak, eta euskal komunitateaz interesatutako jendea oro har.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Buenos Aires hiriburuko 'Euskal Echea' Kultura eta Ongintza Elkarteak

2009/09/07

Euskal Echea-ren logoa (argazkia EuskalKultura.com) Elkartearen araudiak dioenari jarraiki Zuzendaritza Batzordea berritzeari ekin dio Buenos Aires Hiri Autonomoko 'Euskal Echea' Kultura eta Ongintza Elkarteak. Ondorioz, datorren bi urteko epean, elkarteak Juan Bernardo Etchegoin izango du lehendakari; berarekin batera arituko dira zuzendaritzakide Marta Urruspuru de Henning, lehendakariorde; Enrique Fagoaga, idazkaria; Enrique Aramburu, idazkariordea; Juan Alberto Soroet, diruzaina; eta Juan Andrés Baqueriza, diruzainordea.

Gehiago irakurri...


Webgune bat (Tasio25.com) eta zenbait ekimen Montxo Armendarizen Tasio filmaren 25 urteak ospatzeko

2009/08/25

Tasio filmaren afixa; Montxo Armendarizen 1984an zuzendu zuen

Webgune bat, erakusketa bat eta egitarau oso bat medio ospatuko da datorren irailean Tasio filma errodatu eta estreinatu zeneko 25. urteurrena. Montxo Armendarizek 1984ean zuzendu zuen lan honen ospakizunek Lizarran egingo diren erakusketa eta errodai taldeari egingo zaion omenaldi bat, eta Bakedaon egingo den bazkari herrikoi bat baitaratzen dute. Erakusketa Lizarrako Kultura Etxean egongo da ikusgai irailaren 5etik 20ra, filmaren artxibo materiala erakutsiz, hala nola errodai argazkiak, gidoia, story board-a eta bestelako dokumentazioa. Txondor baten erreprodukzioa ere ipiniko da, filmeko pasadizo ezagunenetako baterako bidea eginez. (Ikus filma osoaren bideoa)

Gehiago irakurri...


Ana Mary Olazaran artista beiragile euskal txiletarrak erakusketa irekiko du Santiagoko Euzko Etxean

2009/08/25

Ana Mary Olazaran beira arloko diseinatzaile eta artista txiletarra

Gehiago irakurri...


Komunitate euskal venezuelarra: Caracasen hil da Javier Zubizarreta Markaida eta jaio, berriz, Aitor txikia

2009/08/25

Aitor txikia, egun t'erdi zituela Abuztuaren 9an hil zen Caracasen, 79 urte zituela, Javier Zubizarreta Markaida, minbizia atxeman eta aste gutxi batzuk geroago. Imanol Zubizarretaren anaia zen eta Ana Maria Gallastegirekin zegoen ezkonduta, eta hiru alaba zeuzkan, Begoña, Izaskun eta Estibalitz. Igone Larreraekin ezkondu zen Joseba Olabarrietaren ('Manzanita', GB) bazkide izana zen, eta asteartero palan ibiltzen zen hiriburu venezuelarreko Eusko Etxean Sabin Etxetxipiarekin, kontatzen du Amaya Zenarutzabeitia, Euskadiko elkarretaratze euskal-venezuelatarren arima eta antolatzaile denak. Berri goibel honekin batera, albiste on bat: Aitor jaio da, Ainoaren alaba eta Jon Mikel Olabarrietaren (Manzanitaren anaia) biloba. Aitor txikiarenak eta bere amarenak dira ohar hau edertzen duten argazkiak.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko 'Baionako Pestak' eta Juan Carlos Ibarrolaren hitzaldia iruditan

2009/08/25

Juan Carlos Ibarrolaren hitzaldia, kasu honetan laguntzaile bere emazte Norma Rios duela, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean (argazkia Cris Cordara) Jarraian bildu ditugu gauden abuztu honetan Buenos Aires hiriko Iparraldeko Euskal Etxeak garatu dituen ekimenetako biren irudiak: azken urteotan bertako egutegian toki berezia hartzen hasiak diren 'Baionako Pestak'-en bertsio buenosairestarra, batetik; eta, bestetik, hondarreko pare bat astetan egin diren bi hitzaldi, Juan Carlos Ibarrolaren eskutik, gaitzat Nafarroako historia eta egungotasuna harturik.

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako Union Vasca EEak 2009ko Euskal Asteko egitaraua eta prezioak eman ditu aditzera

2009/08/24

Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxea, 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko antolatzaile Aurtengo Euskal Argentinar Aste Nazionaleko erakunde antolatzaileak, Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak, datorren urriaren 30-31ean eta azaroaren 1ean Buenos Aires probintzia hegoaldeko hiri horretan egingo den elkarretaratze euskal-argentinar handi honek indarrean izango dituen egitarau eta prezioen berri eman zuen atzo. Jakina denez, aurten 110 urte ari da betetzen Bahia Blancako euskal elkartea, egun gaztelaniazko izen osoz 'Unión Vasca Sociedad de Socorros Mutuos, Ex-Laurak Bat' gisa ezagutzen dena. Euskal Asteaz aditzera emandako datuak behin-behinekoak dira eta datozen egunetan baieztatuko dira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia