euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro J. Oiarzabal: "Facebook-en fenomenoa gogor iritsi da euskal diasporaren baitara"

2009/08/12

Pedro J. Oiarzabal Pedro J. Oiarzabal bilbotarra Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko (CBS) ikertzaile elkartua da eta bere doktore titulua euskal Diasporaren internet bidezko identitateaz osatu zuen. Alor honetan egindako lanari lotua, Euskaldiaspora.com webgunea kudeatzen du sarean. Joan den apirilean, 'The Online Social Networks of the Basque Diaspora. Fast Forwarded, 2005-2009' izenpeko lanaz hartu zuen parte Renoko Unibertsitatean garatutako Ezagutza Komunitateei buruzko Nazioarteko Kongresuan, Javier Echeverria (William A. Douglass katedra 2008-2009), Joseba Zulaika (CBSko zuzendarikidea), Andoni Alonso (Extremadurako Unibertsitatea, Caceres) eta Oiarzabal bera antolatzailekide.

Gehiago irakurri...


Bilboko Markeliñe taldeak 'Carbón Club' antzeztuko du Londresko kaleetan abuztuaren 12tik 16ra

2009/08/12

Markeliñe-ren Carbón Club-eko irudi bat (argazkia Carlos Cazurro) Sua eta piroteknia erabiltzen dituen meatzariei buruzko «Carbon Club» ikuskizuna emango dute hilaren 12tik 16ra Londresen, bertako Antzerki Nazionalak antolatzen duen 'Watch This Space' jaialdiaren barruan. Antzezlanaren zuzendari teknikoa den Jon Kepa Zumaldek azaldu duenaren arabera, erronka handia izango da Britainia Handira egiten duten lehen irteera hau, hango publikoa ohituago dagoelako emanaldi ikusgarrietara. Nazioarteko beste hitzorduetarako atea irekitzeko aukera ere ez dute baztertzen. Itziar Amestoy-k sinatzen du Gara-ko informazioa.

Gehiago irakurri...


'Euskaldunen pilota jokoa' erakusketa Bilboko Euskal Museotik Boiseko Basque Museumera joango da 2010ean

2009/08/11

Bilboko erakusketaren afixa 'Euskaldunen pilota jokoa' erakusketa Bilboko Euskal Museoan zazpi hilabetez --datorren urtarrilera arte-- zabalik egon ondoren, AEBtara eramango dute. Boiseko Basque Museum-ean ikusi ahal izango da 2010eko uztail-abuztuan, bertako Jaialdi jai erraldoiarekin bat eginez. Boisen bi hilabete egingo ditu eta ondoren AEBko beste hiriren batean erakusteko ahaleginetan dabiltza antolatzaileak. Erakusketak dokumentuak, koadroak, argazki eta bideoak eta beste hamaika osagai intresgarri dauzka. Erakusketa muntatu duen Bilboko Euskal Museoko Amaia Basterretxea zuzendariaren esanetan, Boiseko Basque Museum-arekin daukaten harremana oso ona da eta elkarlanean jarraitzeko asmoa dute erakusketa honen ondoren ere.

Gehiago irakurri...


Erbestetik euskal kulturaren alde lan egin zutenen historia libururatu du Gorka Aulestiak

2009/08/11

'Estigmatizados por la guerra' liburuaren azala Gorka Aulestia euskaltzain urgazlearen azken liburua da 'Estigmatizados por la guerra' (Gerlak estigmatizatutakoak). Euskara eta euskal kulturaren alde erbestetik lanean jardun zutenen ekarpena bildu du bertara ondarroarrak. Espainiako gerran euskaraz edota euskal kulturaren alde lan egiten zuten asko fusilatuak, gartzeleratuak edota erbestera bidaliak izan zirela Franco diktadorearen aginduz oroitarazten digu. Autoreak leku berezia egin die Ameriketatik lan egin zuten euskaltzaleei, tartean Juan Antonio Irazusta, Jokin Zaitegi, Salbatore Mitxelena, Martin Ugalde, Txomin Jakakortaxarena, Jon Bilbao, Eloy Placer eta Vicente Amezagari, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Urteko Batzar Orokorra egin du Villa Mariako Euzko Etxeak, Cordoban: Raul A. Onnainty-k darrai lehendakari

2009/08/11

Villa Mariako Euzko Etxea-ren egoitza, Cordoba probintzia argentinarrean Barne araudiak agindu legez, Urteroko Batzar Orokorra egin dute joan den uztailaren 31ean Cordoba probintzia argentinarreko Euzko Etxea-ko bazkideek, Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak eginez. Emaitzei dagokienean, Raul Alberto Onnainty buru duen taldeak gobernatuko du euskal etxea agintealdi berrian. Onnainty-rekin batera arituko dira Juan Francisco Pagola Ormaechea, lehendakariorde; Ismael Martínez de Alegría, idazkari; Gabriela Ugo Zugasti, idazkariorde; Néstor Giraudo, diruzain; eta Miren Guridi, diruzainorde, beste zenbait batzordekideren artean.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz amaitu da Argentinan Necocheako 'Hator hona' gazte truke programaren seigarren edizioa

2009/08/10

Necocheako gazteak eta Euskal Etxeko jendeak, Europatik etorritako zazpi gazteak tartean, 'Alegre despertar' ekitaldian Hilabete eskas Necochean eman ondoren, euskalerriratuak dira dagoeneko, epe horretan eskarmentua eta ezagutzak Necocheako lagun eta adiskideekin partekatu ostean, 2009ko9 'Hator hona-Vení a la Argentina' gazte programan parte hartu duten zazpi gazte europar euskaldunak. Euren hondarreko egun argentinarretan, San Ignazio jaian aritu ziren gazteek, despedida modukoa egin zitzaielarik. Euskal gazte europar eta argentinarren arteko lokarriak suspertzeko helburuak beterik, datorren urteko deialdiari so hasi dira dagoeneko Necocheako gazteak.

Gehiago irakurri...


250 pertsonatik gora bildu ziren Parana-ko Kultur Etxera Urrundik-en dantza ikuskizunaz gozatzeko

2009/08/10

Urrundik-eko dantzariak euren bizitasuna, poza eta abildadea agertarazten Paranan joan den abuztuaren lehenean Aretoa jendez mukurru, Argentinako Parana hiriburu entrerriostarrak euskal dantzaz gozatzeko parada izan zuen joan den abuztuaren lehenean. Urrundik Euskal Etxeak antolatuta, emanaldia Juan L Ortiz Kultur Etxean gauzatu zen, Urrundik-en dantza taldeen eskutik, euskal kultur tradizioak dantza alorrean daukan aniztasun eta aberastasuna azaltzeko asmoz. 250 jende baino gehiago bildu ziren, agertokiaren gainean aurkeztutako ahalegin handia behar bezala txalotu eta babestearren.

Gehiago irakurri...


Sandra Fonseca diputatua, General Acha-ko 'Pelotari' kirol Eskola ekimeneko 'amabitxia' izendatu dute

2009/08/10

Pelotari Eskola eta ekimeneko zenbait partaide, diputatu ere bertan dela General Achako Euskal Etxean

Gehiago irakurri...


Bihar egingo du bere urteroko Euskal Jaia Mountain Home-ko EEak; iragan astean Julian Celaya izan zuen bisitari

2009/08/07

Jaurlaritza ordezkaritza eta euskal komunitateko buruzagiak Mountain Home-ko 'Basque Park' edo euskal Parkean, atzean euskal murala eta eskuinean pilotalekuaren zatitxo bat ikusten dela (argazkia MountainHomeNews) Mountain Home-ko Euskal Etxeak --'Euskal Lagunak Elmore County Basque Association'-- bihar egingo du bere urteroko Euskal Jaia. Ohi bezala, herriko 'Basque Park' edo Euskal Parkean izango da, aire libreko eremu egokia baita, bere euskal pilotaleku historiko berritua, euskaldunek bertan utzitako markaren ohorezko monumentua, berdeguneak eta gainerako instalazioak tarteko; baita ere, ahaztu gabe, garai batean herriaren ikurra izan zen eta datorren urtean 100 urte beteko dituen Bengoechea Hotelaren eraikina. Herriak, bestalde, Julian Celaya Jaurlaritzako Diasporarako zuzendari berriaren bisita izan zuen joan den astean, bertako euskal komunitatearen harrera ekitaldia eta guzti.

Gehiago irakurri...


Idahoko zenbait tokitako euskara ikasleak bildu eta esperientzia amankomunak partekatuko dituzte

2009/08/07

Azkeneko ikasturtean eginiko elkarretaratean parte hartutako ikasleak, Boisekoak (Itxaso eta Izaskun irakasle) eta Homedale-koak (Gloria Garatea Lejardi irakasle) Joan den ikasturtean, Boise eta Homedale herri idahotarretako (AEB) euskara ikasleak lehenengo elkarretaratze bat egin zuten eta euskara klase bat eta afaria partekatu zuten. Ekitaldiak lortu zuen arrakastak bultzatuta, ikasturte berrian ekimena berriz ere planteatu da, eta baliteke aurreko Boise eta Homedale-ko ikasleez gain Gooding-ekoak ere emendatzea. Izaskun Kortazar NABOko Euskara koordinatzaileak animatu nahi ditu Estatu Batuetako gainerako euskara ikasle eta irakasleak molde honetako ekimenak gara ditzaten eta bil daitezen esperientziak eta eskarmentua partekatzeko ondoko edo ez-urruneko herri eta hirietako euskara eskolakideekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia