euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko erromerietako musika Argentinan biziarazi dute Janire Egaña eta Joxi Gonzalez soinujoleek

2009/09/11

Janire Egaña eta Joxi Gonzalez San Miguelen egindako kontzertuan (argazkia EuskalKultura.com) Janire Egaña eta Joxi Gonzalez musikari euskaldunak abuztuaren erdialdera lurreratu ziren Argentinan hogei bat egun pasatzeko asmoz. Heldu bezain pronto Buenos Airesko euskal etxe batzuekin kontaktuan jarri eta berehala sortu zen emanaldi batzutarako parada: Buenos Airesen, San Miguelen eta Chascomusen. Berehala, plangintza handirik gabeko bidaia euskal festa bizia bihurtu zen. Jotako leku guztietan jendeak zutik txalotu zituen, musikariei malkoak eraginez. 'Guretzat kristoren hartu-emana izan da. Zuek agian pentsatuko duzue guk jaso baino eman egiten dugula, baina egiazki alderantziz da', aitortzen dute. 'Hemen gertatu zaiguna ez da edonon automatikoki gertatzen. Musika beti da musika, baina benetan gustura jotzeko giro bat behar da, eta giro hori, hemen, zeuok sortzen duzue'.

Gehiago irakurri...


Euskal erbesteari buruzko eduki berriak Hamaikabide.org eta Kondaira.com web orrialdeetan

2009/09/10

Hamaikabide.org web orrialdearen irudia Euskal erbestearen inguruko eduki berriak ikusgai dira Hamaikabide.org eta Kondaira.com webguneetan. Lehenengoan, besteak beste, 'Victorio Vicuña: Así fue la liberación del sur de Francia' liburua aurkezten da; 'Hilabeteko Pertsonaia', Federico Alvarez Arregi irakasle eta idazle donostiarra da, eta 'Hilabeteko artikulua', Parisen 1952an Euzko Deyan argitaratutako 'Moral del exilio' testua daukagu. Kondaira.com-en, ostera, Euskal Diasporaren inguruko lau artikulu daude, euskaraz: 'Erreinuaren bihotzean. Euskaldunek Madrilen osaturiko elkartea (XVIII-XIX. mendeetan)'; 'Aro berria ameriketako nafar emigrazioaren irudiaz: bere buruaren eta bestearen inguruko ikuskera'; 'Ameriketara joandako emigrantearen irudia Euskal Herriko prentsan (1876-1936)'; eta, azkenik, 'Pariseko Eskual Etxea eta euskal nortasuna'.

Gehiago irakurri...


Concordiako euskaldunei buruzko liburu bat aurkeztuko da gaur, Euskal Gizataldearen Erregina bertan dagoela

2009/09/10

Concordiako Euskal Gizataldeko Erregina, Nerea Gonzalez Ovcharenko (argazkia M.S.T) Gaur iluntzean aurkeztuko da Concordia herri argentinarrean, Entre Rios probintzian, 'Reseña histórica de la Colectividad Vasca de Concordia' (Concordiako Euskal Gizataldearen aipu historikoa) izeneko liburua, Fermin Elizaincin idazle, olerkari eta bertako Euskal Etxeko kideak egina. Aurkezpena 'Julio Serebrinsky' Liburutegian egingo da, Immigrantearen XVI. Erregio Festaren eta VI. Probintzi Festaren egitarauaren barruan. Ekitaldira Euskal Gizataldeko Erregina bilduko da, Nerea Gonzalez Ovcharenko, eta berarekin batera gainerako gizataldeetako erreginak.

Gehiago irakurri...


A gripeak behartutako debekuak atzean, Rosario Nafar Etxeak bihartik aurrera ospatuko du San Fermin

2009/09/10

Rosarioko Nafar Etxeko aitzinaldea (argazkia EuskalKultura.com) Rosarioko Nafar Etxeak urtero antolatzen dituen sanfermin festen kasuan ere normaltasuna inguratzen ari da pixkanaka, eta elkarte nafarrak aste honetan, bihartik igandea bitartean ospatuko dituela iragarri du, bere momentuan A gripearen larritasun egoerak behartuta bertan behera utzi behar izan baitzituen. Kultur ekitaldi batek, Nafar Etxeko 'Manuel Turrillas' fanfarrea partaide eta bideoak eta irudiak proiektatuz, emanen die hasiera igande goizean meza batez Katedralean eta musika eta dantza jaialdi batez arratsaldean amaituko diren ekimenei.

Gehiago irakurri...


Urtebeterako AEBetan den Junkerak kontzertua eskainiko du larunbatean Kaliforniako Redwood Cityn

2009/09/09

Euskal Herritik Kaliforniara. Kepa Junkera soinujoleak AEBetan grabatuko du bere hurrengo diskoa. Estatu Batuetan egon bitartean emanaldiak eskainiko ditu han-hemenka Kepa Junkera AEBtan da bere lan berria prestatzen. Bilbotarrak 2010ko uztaila arte bertan egoteko asmoa du. 'Etxea' lanaren ildotik jarraituz, ameriketako artistekin euskal kantak grabatzea da egonaldi honen helburua. Hala ere, tarteka kontzertuak eskainiko ditu bertako musikarien laguntzarekin. Datorren larunbatean, esaterako, San Frantzisko ondoko Redwood Cityn arituko da, eta 17 eta 19an, Wisconsin-en, 'Madison World Music Festival' jaialdian.

Gehiago irakurri...


A gripeagatik atzeratu ondoren, La Platako Euskal Etxeak joan den asteburuan ospatu zuen San Fermin

2009/09/09

Jose Orbaiceta Orbaicetak San Fermin festa udal intereseko jai bezala onartzen duen testua irakurtzen du Javier Clua Euskal Etxeko lehendakaria eta Pablo Bruera, udal intendentea, aurrean dituela A gripea dela eta uztailean bertan behera utzi behar izan ondoren, La Platako Euzko Etxeak San Fermin festa ospatu zuen joan den asteburuan, Euskal Etxeko bazkide, lagun eta udal agintariak partaide. Egitarauko parte, Graciano Mendilaharzu margolariaren inguruko hitzaldia eman zen, omenaldia eskaini zitzaion Gernikako Arbolari eta beste zenbait ekitaldi burutu ziren. Iruñeko ohiturari jarraiki txupinazoak eman zien hasiera ofiziala asteburuko San Fermin jaiei.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko baserriei eta euskal musika tresnei buruzko erakusketak Rosarioko Kultur Etxeetan ikusgai

2009/09/09

Luis Maria Barrandeguy Euskal Etxeko batzordekidea, Claudio Esnal Euskal Etxeko lehendakaria eta Barrutiko Kultur Koordinatzailea, Stella Ardel, argazki erakusketaren inaugurazioan (argazkia RosarioEE) Eusko Jaurlaritzak eta Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak (FEVA) 'Euskal Herriko Baserriak' eta 'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' erakusketak ekarri dituzte Argentinara bertako publikoaren eskueran jartzeko. Herri askotan euskal etxeetako aretoetan egon dira argazki-bildumok ikusgai. Rosarion, berriz, erakusketak Udaleko Erdigune Barrutian aurkeztu eta bertan egon dira abuztuko bigarren hamabostaldian. Irailaren 1etik aurrera hiriko zenbait kultur etxeetarainoko jauzia ari dira egiten, erakusketa ibiltari gisa. Irekiera ekitaldiak anitz jende bildu zuen eta Barrutiko Kultur Koordinatzaileak biziki eskertu zion Zazpirak Bat Euskal Etxeari 'hain garrantzitsuak diren erakusketa hauen aurkezpena Udaleko aretoan egitea'.

Gehiago irakurri...


Iparraldeko Euskal Etxeak immigrazio bearnesaren 'Lo que me contó abuelito' filma aurkeztu du Buenos Airesen

2009/09/09

Agnès Lanusse, Amis de l'AFAB elkarteko presidente eta dokumental honen ideia emaile eta bultzatzailea, joan den astean Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean eginiko aurkezpenean Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak Argentina eta Rio de la Platarako immigrazio bearnesa ardatz hartzen duen 'Lo que me contó abuelito' (Aitatxik kontatu zidana) filma aurkeztu zuen joan den asteko asteartean, hiriburu federaleko Moreno kaleko bere egoitzan. Agnès Lanusse-ren ideia batean oinarritua Dominique Gautier zuzendari, dokumentala egileen eskutik aurkeztua izan da agorriletik aurrera Argentinako Azul, Tres Arroyos, Santa Rosa, Tandil. Buenos Aires eta Cordoban, eta baita Uruguaiko Montevideon ere.

Gehiago irakurri...


Hector E. Altamirak hartu dio lekukoa Silvina Bordenaveri Saladilloko Itxaropen EEko lehendakari legez

2009/09/08

Saladilloko Euskal Etxeko logoa (argazkia EuskalKultura.com) Hauteskundeak eta lehendakari aldaketa heldu zaio Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeari, Argentinako Buenos Aires probintzian, urte batzuetan lehendakari --eta lehendakari arras aktibo-- Silvina Bordenave izan ondoren, hauteskundeek Hector Eduardo Altamirari pasatu baitiote ardura hori. Maria Silvina idazkari izatera pasastu da Zuzendaritza Batzorde berrian. Eurekin batzordekide, besteak beste, Adriana Maria Osen, lehendakariorde; Nora Idoeta, idazkariorde; Alfredo Elizagaray, diruzain; eta Barbara Ugartemendia, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuero garaile Munduko Euskal Gizataldeen Mus Txapelketan

2009/09/08

Irudian Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuero txapelketako irabazleak Euskal Herriko bikotearen aurka jokatutako partidan Madrilgo bikoteak, Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuero, irabazi du joan den astean Bizkaiko Balmaseda herrian jokatu den Munduko Euskal Gizataldeen Mus Txapelketa. Abuztuaren 29tik irailaren 5era egin den txapelketan Euskal Diasporako 11 bikotek hartu dute parte. Bigarrena Frantziako bikotea izan da eta hirugarrena berriz, Balmasedakoa. Antolakuntzatik azaldu dute bai muslariak, baita hauekin etorritako laguntzaile eta ordezkariak ere, oso gustura aritu direla Balmasedan. Musean jokatzeaz gain, turismoa egiteko parada izan dute eta Bilbo, Gasteiz, Urdaibai eta Gaztelugatxen izan dira besteak beste. Datorren urtean, Estatu Batuetan, Kaliforniako Chinon, izango da Munduko Mus Txapelketa.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia