euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantza, musika, zine eta bestelako tailerretako ikasleen lanak aurkeztu ziren Villa Mercedeseko Euskal Etxean

2011/07/12

Euskal etxeko dantzari txikiek ere hartu zuten parte Arte Erakustaldian Kultur jaia burutu zen joan den ekainaren 25ean San Luis probintziako Villa Mercedeseko Euskal Etxean. Urtean zehar hainbat arte arlotan aritzen diren neska-mutilek euren aurrerapenak erakusteko paregabeko aukera izan zuten tailerretako irakasleen eskutik. Kantu, dantza, musika eta zinea izan ziren arratsaldeko protagonistak eta lagun anitz bertaratu ziren euskal etxearen egoitzara kultur ekitaldian parte hartu eta euskal erakundeko arduradunek eskainitako askariaz gozatzera.

Gehiago irakurri...


Tres Arroyos-ko EEak ateak zabaldu dizkie herriko sortzaile gazteei, Sanferminak ospatzeaz ahaztu gabe

2011/07/11

Asteburuan, Argentinako hiriburutik bostehun kilometro baino gehiago hegoaldera dagoen Tres Arroyos-ko 'Hiru Erreka' Euskal Etxeak egindako 'Showroom' ekitaldia (argazkia LaVozDelPueblo) Euskal Etxea dagoen herriko errealitatean erroturik, ekarpenak tokiko herritartasun hori eta elkartearen berezko euskal engaiamendua uztartuz egitea, hori da munduan barreiaturiko hamaika euskal etxek daukaten erronka. Lan eta erronka hori ongi islatzen du Argentinan, besteak beste, Tres Arroyos herriko 'Hiru Erreka' Euskal Etxeak. Azken asteburu honetan, EEak ateak zabaldu zizkien herriko sortaile gazteei, euskal egoitza erakuslehio gisa erabil zezaten. Eta hori euren ekimen euskaldunei eutsiz, sanferminak ospatzeari ez baitiote batere uko egin, esaterako, eta hori ospatzeko festara ere deitu baitute Jose Luis Artuch eta bere taldea buru duen erakundean.

Gehiago irakurri...


Bizkaiko Foru Liburutegian ikusgai da "Munduko koloreak" erakusketa, euskal Diasporari buruzkoa

2011/07/11

"Munduko koloreak" erakusketaren kartelaren xehetasuna Euskal Diasporaren historian barrena bidaia egiteko aukera ematen du "Munduko koloreak" erakusketak, argazki eta panelen bitartez. Erakusketak Mexiko, Argentina, Uruguai eta Txileko Diaspora eta euskal etxeen sorrera jorratzen ditu gehienbat, eta joan den ekainaren 27an inauguratu zen. Irailaren 15a arte izango da ikusgai Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegiaren hirugarren solairuan.

Gehiago irakurri...


Josetxo Silguero saxofonista Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia eta Venezuelan bira egiten ari da

2011/07/11

Chaman 2011 biraren kartela Chaman 2011 izena jarri dio Josetxo Silguero irundarrak Hegoamerikako zenbait herrialdeetan barrena egiten ari den birari. Ekainaren 27an abiatu zen bira, Boliviako Santa Cruzen. Azken egunetan Liman (Perun) izan da, eta gaur Arequipa hirian ariko da. Euskal saxofonista ezaguna kontzertuak eta masterclassak ematen ari da bira honetan; datozen egunetan Peruko Arequipan eta Cuscon; Ekuadorko Quiton, eta Kolonbian eta Venezuelan ere izango da bere musika entzuteko aukerarik.

Gehiago irakurri...


Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak euskal etxea izango da 2011ko Neguko Barnetegiaren egoitza Argentinan

2011/07/11

2011an Rio Cuarto hirian egindako Udako Barnetegian parte hartu duten ikasle eta irakasleak HABEren eskutik aurrera doan irakasleak trebatzeko Euskara Munduan programak pauso berri bat emango du Argentinan uztailaren 23tik aurrera. Euskadiko Institutua, Argentinako FEVA eta Euskal Sustraiak euskal etxea antolatzaile, Neguko Barnetegiak Hego Ameriketako sei herrialdetako ikasle-irakasleak bilduko ditu Trenque Lauquen herrian uztailaren 23tik 30era. Aurreko elkarretaratzeetan bezala honetan ere landuko dira internet bidezko ikastaroan ikasi diren gaiak, lehentasuna mintza praktikari emanez. 2008an hasia den plan hau datorren urtean bukatuko da, azterketa ofizialak Argentinan bertan egiteko aukerarekin.

Gehiago irakurri...


Larunbatean hasi zen Boisen 'Euskara Munduan' programako Estatu Batuetako lehenengo barnetegia

2011/07/11

Izaskun Kortazar, NABOko euskara koordinatzailea harbelean euskara irakasten Joan den larunbatean hasi zen Idahoko Boisen, AEBetan, Ipar Ameriketako lehenengo euskara barnetegia 'Euskara Munduan' egitarauarekin euskara irakasle izateko euskara ikasten ari diren ikasleentzat. NABOko euskara koordinatzaile den Izaskun Kortazar antolatzaile, hamabost partaide bildu ditu Kanada eta Estatu Batuetakoak. Astebete edo gehiagoko honelako barnetegiak ohikoak dira Argentina aldean, baina hau aurrenekoa da kontinenteko alde honetan. Datorren larunbatean, uztailaren 16an bururatuko da.

Gehiago irakurri...


Abian da Urrutiko Lanbide Heziketa Institutua; bere online ikastaroak Diasporari ere irekiak izango dira

2011/07/08

Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuaren webgunea Lanbide Heziketa ikasketak egin nahi dituzu, baina ezin duzu egunero zentro batera joan? Edo agian ezin duzu Euskal Herrira etorri? Orain internet bidez egin ditzakezu ikasketok, EAEko Urrutiko Lanbide Heziketa Institutuari esker. Ikastaroak doakoak dira eta, EuskalKultura.com-ek baieztatu duenez, Euskal Herritik kanpora dauden euskaldunek ere egin ditzakete. Hori bai, azterketak presentzialak izango dira. Aurtengo matrikula itxita dago, baina interesa duenak institutuarekin kontakta dezake heldu den urtergi begira.

Gehiago irakurri...


Eusko Biltzar-ek antolaturik, Abesbatz Topaketa burutu da joan den asteburuan Coronel Pringlesen

2011/07/08

Abesbatz Topaketa Coronel Pringleseko Santa Rosa de Lima Parrokian egin zen (argazkiaEE) Hiru abesbatzek hartu dute parte pasa den uztailaren 2an Coronel Pringleseko euskal etxeak antolatutako topaketan. Kontzertua herriko Santa Rosa de Lima Parrokian gauzatu da eta Cnel. Pringleseko Eusko Alaia koruarekin batera Cañuelaseko Denak Bat eta Tandilgo Gure Abestiak abesbatzek ere euskarazko errepertorioa eskaini zioten bildutako publikoari. Errezitala bukatuta Argentinako erreki tipiko bat partekatu dute anfitrioi eta gonbidatuek 'Eusko Biltzar'en egoitzan.

Gehiago irakurri...


Anita Anacabe elkotarrak gidatuta, Euskal Herrian tourra hasiko dute gaur ia 80 'amerikanok'

2011/07/08

Anita Anacabe Franzoia, eskoletan euskara irakasle ere ibili da Nevadan (argazkia nenevadaregional.com) Anita Anacabe Nevadako Elko herriko familia euskaldun ezagunenetako bateko kidea da. Bi urtean behin edo, euskal-amerikar lagun talde bat bildu eta Euskal Herrira ekartzen ditu, arbasoen lurra ezagut dezaten. Bihar hasiko du aurtengoa: 11 egun Euskal Herriko sei probintzietan barrena, ia 80 lagunen buru. Horrelakoak antolatzeak ematen dizkion buruhausteek merezi dutela dio, bizkaiera bizi-bizian: "Hona datozenei begiak zabaltzea gustatzen zait. Asko hirugarren belaunaldiko euskaldunak dira, sekula etorri barik. Nik ateak zabaltzen dizkiet, hemengo familiarekin harremanetan jartzen ditut, gero beraiek konpon daitezen. Hau bizi egin behar da!".

Gehiago irakurri...


Boiseko Oinkariko euskal dantzariak Gasteizen arituko dira gaur, Hendaia bisitatuko dute bihar eta Añorga etzi

2011/07/08

Bihar Oinkari eta Amuma Says No taldekoek Hendaiako Mutxiko dantza elkartearekin egingo duten jaialdi eta dantzaldiaren afixa. Doan da, Biriatuko Xoldon, eta 18:00etan hasiko da Azken txanpa falta zaie Boiseko (AEB) Oinkari dantza taldeko kideei Euskal Herrian barrena egiten ari diren bidaia bukatzeko. Oraindik ikusi ez dituenak, badu, haatik, oraindik aukera. Gaur Gasteizko Espainia Plazan arituko dira 20:00etan; bihar, ordu berean, Biriatun; eta igandean, euren azkeneko egunean, Añorgan, zazpietatik aurrera. Eta ez dira bakarrik ibiliko, tokian tokiko talde lagunez aparte, 'Amuma Says No' Boiseko euskal musika taldearen dantzatzeko erritmoak ere eskainiko baitituzte.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia