euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elkoko Euskal Jaia igandean parkean ospatutako piknik-arekin amaitu zen, aurten berriz ere 'entzierroa' eta guzti

2011/07/07

Elkoko euskal jaien 2011ko edizioa, aurten entzierroa berreskuratuta (argazkia RossAnderson/ElkoDaily) Nevadan, Elkoko euskal festa bere 48. ediziora iritsi da joan den asteburuan. Urte berezia izan da, hiru urtez festak zezenik gabe egin ondoren aurten zezenak ekarri baitituzte berriz ere eta 'entzierro' berreskuratuak eman dio, izan ere, hasiera ostiral arratsaldean jaiaren programa osoari. Herri osoan zehar “Got Bulls” (Zezenak bai?) leloa zekarren elastikoa zeramatzatenak ikus zitezkeen. Festaren aurtengo titulu edo gaia, berriz, "Besarkada handi bat for our troops" (Besarkada handi bat gure tropei). Nicholas Beitia, marinea bera eta Elkoko Euskal Klubeko lehendakari Fred Beitiaren semea, 'Grand Marshall' izan da kabalkada edo desfilean. Asteburuan zehar izan dira, besteak beste, desfilea, euskal dantzak, euskal jokoen lehiaketak, jota eta irrintzi txapelketak, eskupilota norgehiagokak eta, jakina, baita euskal janari moldea ere.

Gehiago irakurri...


Gure Aitona eta Borghetto, euskal-argentinarren topagune Zarauzko eta Orioko hondartzetan

2011/07/07

Borghetto 'txiringitoa', Zarauzko hondartzan Duela lau urte Iker Irazusta gazte euskal-argentinarra Zarautzera etorri zen lehen aldiz eta, hiru egunen buruan, bertan gelditzea erabaki zuen. Zarauzko hondartzan dagoen Borghetto txiringitoan hasi zen lanean, eta harrezkero urtero bueltatu da udako eguraldiarekin batera. Aurten gazte ekintzaile honek negozioa handitzea erabaki du eta 'Gure Aitona' jatetxea inauguratu du Orioko hondartzan. Jatetxeari, aitona Andoni Irazustaren omenez jarri dio izena; Irazusta Bahia Blanca eta Argentinako euskal komunitateko erreferente bat izan zen. "Euskal Herrian ate guztiak zabaldu dizkidate", dio Ikerrek, arbasoen sorterriak egin dion harrera eskertuz.

Gehiago irakurri...


Susana Ardanaz Otaño 'Txuri' hil da Argentinan, Otaño bertsolari handiaren biloba eta 'oinordekoa'

2011/07/07

Susana Ardanaz Otaño (eskuinean), 2010eko maiatzean Zizurkilen, bere aitonaren sorterriak bertsolariari eskaini zion omenaldietan, opari bat jasotzen familiako ordezkari (argazkia EuskalKultura.com) Otañoren ondokoen artean, berak jaso zuen euskaltzaletasunaren suzia eta, izan ere, iaz, bertsolariaren heriotzaren Mendeurreneko ekitaldietan, bera etorri zen Argentinatik familiako ordezkari. Joan den astelehenean, Uztailaren 4ean, hil da Argentinan, Susana Ardanaz Otaño, Pello Mari Otaño bertsolari handiaren biloba. Zizurkilen jaio zen Otaño, baina Argentinan eman zituen urte asko eta bertan, 1910ean Rosarion, hil zen. Bere biloba Txuri, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko kide zen eta euskara taldeko ikasle eta partaide. Bertsolari gisa egindako lan garrantzitsuaz aparte, euskara irakasle aritu zen Otaño 1904ean Buenos Airesen, eta tradizio euskaltzale hori biziberritu zuen Susana Ardanaz bilobak.

Gehiago irakurri...


Sydneyko euskaldunek Gure Txokon piztu zuten suaren inguruan ospatu zuten San Juan gaua

2011/07/07

Gure Txokon egin zen suaren inguruan ospatu zuten San Juan eguna elkarteko bazkideek (argazkia SydneyEE) Munduko euskal etxe askok ospatu zuten San Juan gaua iragan hilean, horien artean Australiako Sydney hiriko Gure Txokok. Elkarteak baina, ekainaren 24ean egin zuen jaia, ez 23an, ostiralean lagun gehiagok parte har zezakeelako ekitaldian. Orotara 30 bat bazkide bildu ziren, tartean Australian bisita egiten zegoen hondarribiar lagun bat ere. Marmitako afaria egin ostean, Sydneyko euskaldun talde honek San Juan sua piztu zuen Gure Txokoko frontoian, sasoi berrirako zorte ona eskatzeko.

Gehiago irakurri...


Larunbat honetan, Uztailaren 9an, ospatuko du Chascomuseko Euskal Etxeak bere 20. urtemuga jaia

2011/07/06

Zingirako Euskaldunak euskal etxearen 20. urtemugarako gonbitea Hau ez da honakoa urte arrunt bat Chascomuseko euskaldunentzat. Hogei urte joan dira euskal etxearen bigarren sorrera gertatu zenetik eta 1991eko uztailaren 4 hartan osatu zen hura bezala bezala, erakundearen gaur egungo Zuzendaritza Batzordeak bizkor egiten dio aurre Argentinako barrualdeko herri batean euskal kultura bizi eta zabaltzeko erronkari. Eta ez da gutxi helburu horretan 'Zingirako Euskaldunak' euskal etxeak egin duena azken 20 urte hauetan. Hori dela eta hainbat amets errealitate bihurtze aldera batera edo bestera lan egindako lagun guztiak gonbidatu ditu euskal elkarteak urtemuga ospakizunetan parte hartzera. Datorren larunbatean izango dira, arratsaldeko 6etatik aurrera, afari erraldoi batekin bukatuz.

Gehiago irakurri...


Baikor tratatzen du minbizia irailean euskaraz plazaratuko den "Una flor de recanvi per a la mare" ipuinak

2011/07/06

Rebeka Elizegi da "Una flor de recanvi per a la mare" liburuaren egilea eta ilustratzailea Rebeka Elizegi ilustratzaile lasartearraren "Una flor de recambio para mamá" (aldatzeko lore bat amatxorentzat) ipuinak euskal egileen lanek egin ohi duten bidearen kontrakoa egin du: iragan martxoan argitaratu zuten katalanez eta gaztelaniaz, eta irailean agertuko da euskaraz Denonartean bilduman. Arrazoia zera da, Elizegi Bartzelonan bizi dela orain dela hogei urte, eta bertan plazaratu duela bere lehen ipuina. Liburuan Elizegik bere esperientzia pertsonala du oinarri --amak bularreko minbizia izan zuen-- eta orduan ikasitakoa azaltzen du: gaixotasuna maitasuna zabaltzeko garaia dela.

Gehiago irakurri...


Txio, Tourra zuzenean Twitter bidez ikusteko eta komentatzeko gunea, sortu berri du EiTBk

2011/07/06

Euskarazko Txioren azala Gero eta gehiago dira sare sozialak zenbait gertakari zuzenean jarraitu eta komentatzeko erabiltzen dituzten internet zaleak eta horren jakitun, www.eitb.com webguneak Txio sortu du. Txiok Tourreko etapak jarraitzen ari diren Twitter erabiltzaileen komentarioak bildu egiten ditu gune bakarrera. Webgune honetan gainera, etapa bakoitzaren erretransmisioa ere segi daiteke. Kirolaren xarma, hein handi batean, lagunekin komentatzea baita; izan etxean, tabernan edo ziberespazioan.

Gehiago irakurri...


Iruñeko txupinazoak abiatuko ditu bihar Diasporan egingo diren San Ferminak, Australiatik Kanadaraino

2011/07/05

Seattle-en, AEBetan, halamoduzko 'entzierroa' ere -zezenik gabe, noski-- egin izan dute aurreko urteetan Dena gertu dago Iruñean bihar San Fermin jaiak abiaraziko dituen txupinazorako, eta munduan zehar euskaldun askok ere irrikaz jarraituko dute ekitaldia, hainbat euskal etxeetan egingo diren jaiak iragarriko ditu eta. Nafar bat non, han San Fermin festaren bat. Zeresanik ez, noski, taldetxo bat biltzen duten munduko nafar eta euskal etxeetan. Mar del Platako nafar etxe argentinarrak, adibidez, astebeteko jai egitaraua osatu du. Beste batzuk, hala nola, Londreseko euskal elkarteak, entzierroa ere egingo dute.

Gehiago irakurri...


FEVAk bultzatzen duen genealogiari buruzko hitzaldia Saladillo eta Gral. Villegasen eskaini du Laura Nobilek

2011/07/05

Laura Nobile (hirugarrena ezkerretik) Villegas'ko Euskaldunak euskal etxeko Nieves Castillo, Sara Artola eta Diego Tellechearekin (argazkia Actualidad egunkaria) Euskal Herriko kulturarekin lotura duten hainbat gai garatzen dituzte FEVAk Argentinako euskal etxeei eskaintzen dizkien hitzaldiek, hala nola historia, politika, artea, mitologia edota sukaldaritza. Horien artean, 'Seme-alabek ahaztu nahi dutena, bilobek gogoratu nahi dute' delako mintzaldia Buenos Aires probintziako herri ugarira heldu da Laura Nobile-ren eskutik. Trenque Lauquen, Olavarria, Suipacha, Laprida, eta Buenos Aires hiriburuan bertan -- toki batzuk aipatzearren -- izan ondoren, Euskaldunak Denak Bat euskal etxeko ordezkariak Saladilloko 'Itxaropen' eta Gral. Villegaseko 'Villegas’ko Euskaldunak' euskal etxeetan aurkeztu du bere hitzaldia.

Gehiago irakurri...


Duela 63 urte Martin Urrutia Ezcurra 'amerikanoa' Baztango lehenengo Seme Kuttun izendatu zuten

2011/07/04

Garai batean San Martin Ikastetxea izan zen eraikina, gaur egun etxebizitzak bilakatua Oronozen eta Martin Urrutia Ezcurraren estatua "Gaurkoa bezalako egun batez, 1948ko uztailaren 4ean, bere sorterrian eta esanguratsuenetakoa izan zen bere emaitzetako baten lorategian, esan nahi baita Oronozko San Martin Ikastetxean, On Martin Urrutia Ezcurrak Baztango Seme Kuttun hilondoko titulua jaso zuen, merezimendu hori bildu zuen lehena izan zelarik. Hirurogei urte geroago ez da kasik deus geratzen bere herri eta ballearen alde egin zuen lan handi eta eskuzabalaz, kale baten izena kenduta, eta gordeta eta auzokideengandik urrundua dagoen bere estatuaz aparte". Lander Santamariak Noticias de Navarra egunkarian argitara emandako artikulua moldatu dugu hona.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia