euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Proiektuz betetako etorkizuna'-ri begira ospatu du bere 15. urteurrena Jose C. Pazeko Toki Eder EEak

2011/06/20

Dantzari eta gonbidatuek bat egin zuten dantzetan (argazkia EE) Urtero bezala, lagun ugari bildu ziren Jose C. Paz hiriko Altube Klubean bertako euskal etxearen urtebetetzea ospatzeko. Hitzordua, ekainaren 12an izan zen eta aspaldiko ohitura bati jarraituz, etxekoek prestatutako paella izan zen bazkariko menua. Zenbait euskal etxetako ordezkari eta kideak ere presente egon ziren, bere inguruan gizarte laguntzaren arloko erreferente den euskal etxe honen jaian, tartean, Suipachakoak, Gral. Rodriguez-ekoak, eta Buenos Aireseko Laurak Bat-eko lehendakari berria den Arantxa Anitua.

Gehiago irakurri...


Necochea hiriko Ikastolako lau ikaslek saria lortu zuten Argentina mailako lehiaketa batean

2011/06/20

Zoe Larsen, saria jaso zuen ikasleetako bat, Xabier Zubillaga, Cristina Morales eta Angeles Zubirirekin Ikastola izena daraman eskola dago Argentinako Necochea hirian, baina ez da ohiko ikastola. Euskal hatsa bildu duen eskola honetan klaseak ez dira euskaraz ematen, baina neska-mutilek euskal kultura ikasten dute ikasgai legez, musika, dantza eta artearen bitartez. Joan den maiatzaren 20ean eskolako lau ikaslek saria jaso zuten Buenos Airesen, Argentinaren Bigarren Mendeurrenaren karira antolatutako lehiaketan. "Ikastolarentzat poz handia izan da", aitortu dio EuskalKultura.com-i Ikastolaren sustatzaile den Xabier Zubillagak.

Gehiago irakurri...


Domingo Aguirre, Idahoko euskal komunitateko lagun eta 'aurpegi' ezaguna, 90 urterekin hil da Boisen

2011/06/20

Idahoko Mountain Homen jaiotako euskalduna zen Domingo Aguirre Domingo Aguirre, Mountain Home-ko idahotar euskalduna eta bere bizitza osoan arrantxu-lanei eta Mountain Home eta Boiseko euskal komunitateei lotua izan den aurpegi ezaguna Boisen hil da joan den asteartean, ekainaren 14ean, 90 urte zituela, azken hilabeteak Boiseko Arreta-Etxe batean pasaturik. Domingok naturalki eta bere inguruako makina bat gaztek bezala harro uztartu zituen bere amerikar eta euskal izatea, eta bataz zein besteaz harro zegoen oso. Euskal alderdiari dagokionez, beti lagundu izan zuen Mountain Homeko euskal komunitatea zein euskal etxea, eta Boiseko Euskal Etxeko kide zen baita ere. Mountain Homen beti zeukan laguntzeko borondatea, lankide izanez ala arkumeren bat emanez euskal elkarteari piknikerako. Domingok bere jaioterriko Anchustegui ostatuko dantzaldi batean ezagutu zuen emazte hartuko zuen Dolores Barinaga eta Boiseko St. John katedralean ezkondu ziren 1946ko abenduaren 22an. Bi alabaren --Sylvia eta Diana-- guraso izan ziren. Domingoren aurpegia oso ezaguna egin zen Montain Home eta Idahotik kanpo ere, euskal itxuraren ikonotzat hautatu zutenean. Elmore konderriko rodeoko Grand Marshall ere hautatu zuten 2006an.

Gehiago irakurri...


EiTBek sarean jarri ditu bere edukiak Nahieran atarian: nahi duzuna, nahi duzunean ikusteko aukera

2011/06/17

Nahieran atarian ikus daitezkeen saio batzuen zerrenda Munduko edozein bazterretik Euskal Irrati Telebistaren programa aukera zabala ikusteko bidea ematen du Nahieran webgunea berriak. Telebista zein irratiko saioak, kirolak, albistegiak, telesailak, dokumentalak, haurrentzako programak, dibulgazioa, gastronomia...; iikusleak aukeratzen du zer noiz ikusi eta klik egite hutsarekin saioa hasi egiten da. Hala ere, oraindik ere EITBren artxiboaren zati bat besterik ez dago igota. Datozen hilabeteetan, gehiago.

Gehiago irakurri...


VIII. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegirako lanak bidaltzeko epea ireki dute: uztailaren 15era arte

2011/06/17

Bakersfield-en (AEB) egin zen V. Euskal Herria Mugaz Gaindiko partaide batzuk (argazkia EuskalKultura.com) VIII. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegian parte hartu nahi duten historialariek eta ikerlariek oraintxe dute aukera euren lan proposamenak bidaltzeko, antolatzaileek uztailaren 15era arte ireki dutelako horretarako epea. Aurtengo mintegia Donostian egingo da, azaroan, Euskal Gizataldeeen Mundu Biltzarrarekin batera. Euskal emigrazioari buruzko mintegi honetan hizlari bezala parte hartu nahi duenak gai proposamen laburra bidali behar die antolatzaileei. Behin betiko testuak urriaren 1ean entregatu beharko dira.

Gehiago irakurri...


Erakundearen buletinak Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxearen azken berriak plazaratzen ditu

2011/06/17

Gure Ametza euskal etxearen buletinaren azala Mugimendu handiko bolada ari da bizitzen Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxea herri bertako komunitateari begirako ekintzetan zein mundurako proiekzioa dutenetan. Elkarteko lau kide --Cecilia Irusta, Iñigo Landera, Pablo Cufre eta Gustavo Echandia-- partaide izan ziren atzo, bideo bat tarteko, "Hamaika Pauso" eleberriaren pasarte bat irakurtzen Bilboko Arriaga Antzokian, 'Klasikoen IV. Irrakurraldian'. Historia, politika, hizkuntza, kirola... Euskal Herriko hainbat kultur adierazpenek leku berezia dute Cordoba probintziako euskal etxe honetan; bere kide eta lagunek guztiekin konpartitzen dituzte elkartearen buletina dela medio.

Gehiago irakurri...


Bost orduz etenik gabe dantzan izan ziren Berlingo EEko kideak Karneval der Kulturen jaian (argazki kronika)

2011/06/16

Berlingo Euskal Etxeko dantzariak gogotsu aritu ziren dantzan; irudian, beltzez jantzita, Ainhoa Añorga presidenta (argazkia Berlin EE) Nekatuta baina pozik, horrela amaitu zuten eguna Berlingo euskal etxeko dantzariek 'Karneval der Kulturen' jaialdian. Eguerdiko ordu batean hasi eta arratsaldeko seiak pasatxo arte aritu ziren hiriko kaleetan dantzan, jaialdi hau ikustera bildu ziren milaka lagunen aurrean. Euskal taldean lagun alemaniarrak, turkiarrak eta estatubatuar bat ere aritu ziren; elkartearen eta hiriaren kultur aniztasunaren erakusgarri. Berlingo Euskal Etxea dantza arloko urteko bigarren ekimen handia prestatzen hasiko dira hurrena: Euskal Koreografoen 2. Jaialdia.

Gehiago irakurri...


Madril, BCN, Valentzia eta Mallorcako 40 ikaslek egin dituzte HABEren egiaztatze probak; gaur ahozkoak

2011/06/16

Euskara ikasten Bartzelonako Euskal Etxean (argazkia Ikasbil) Ikasturte osoan lanean aritu ondoren, euskara maila egiaztatzeko ordua heldu da eta aurten, lehen aldiz, HABEk euskal etxeetako ikasleentzako proba deialdi bereziak egin ditu Madrilen eta Bartzelonan. Orotara 40 ikasle aurkeztu dira, zazpi Bartzelonan eta 31 Madrilen (bertakoak, gehi Mallorcako eta Valentziako ikasleak). Emaitzak EAEkoen parekoak edo hobeak izan ohi dira, "horrek adirazten du euskal etxe horietako jardunaren seriotasuna eta profesionaltasuna; izan ere, Euskal Herritik kanpo euskara ikasteak dituen zailtasunak kontuan eduki behar dira", azaldu dio EuskalKultura.com-i 'Euskara Munduan' programako koordinatzaile Kinku Zinkunegik. Madrilgo taldeak gaur du ahozko froga. Zorte on guztiei!

Gehiago irakurri...


Lau urterekin Hegoalde Argentinarra euskal etxeak irmo jarraitzen du euskal kultura zabaltzen Patagonian

2011/06/16

Hegoalde Argentinarra euskal etxeko lagun batzuk zozketaren egunean (argazkia La Opinion Austral) Argentinara heldu zirenean, herrialde osoan sakabanatu ziren euskaldunak. Euskal Herrian utzitako lurraren antza zuen paisaiaren edo hobeto bizitzeko aukera baten bila, nazio berriaren herri askotan kokatu ziren europatarrak, Buenos Airesetik hurbil baina hiriburutik oso urrun ere. Urratsak Santa Cruz probintziako Rio Gallegos hirira bideratu zituztenek ez zuten arbasoekiko lotura ahaztu nahi izan. Karia horretara 2006an biltzen hasi ziren euskal etxe bat sortzeko eta 2007an Hegoalde Argentinarra izenarekin, nortasun juridikoa lortu zuen Patagoniako euskal etxeak. Joan den igandean eta bandera argentinarraren herriko jasoera ekitaldian euskal erakundearen urtemuga oroitu zuen Gallegosek.

Gehiago irakurri...


Rhode Island-eko Euskal Etxeko lagunek Txitxiburduntzi 2011 festa ospatu dute AEBetan

2011/06/16

Rhode Island Basque Club-aren 2011ko Txitxiburduntzi-ra bildutakoen argazkia (RIEE argazkia) Euskal Herrian ohi dena baino beranduago, baina Rhode Island-eko Euskal Etxeko lagun talde bat Txitxiburduntzi festa ospatzeko bildu zen joan den maiatzean AEBetako Ekialde Kostan. Rhode Island-eko Euskal Etxea NABOk kide gisa onartu duen azkeneko euskal elkartea da, federazioak otsailean Salt Lake Cityn egin bileran onartua. Bere bazkideetako asko pilotarekin zerikusia izanak dira, Rhode Island eta ondoko Connecticutek jaialai kantxa profesionalak izan baitzituzten. Elkartea 2003an sortu zen, eta geroago, 2010ean etekin asmorik gabeko erakunde gisa legeztatu. Bertako lehendakari Roberto Guerenabarrenarekin mintzatu da EuskalKultura.com.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia