euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dave Bieter euskal amerikarrak Boiseko alkatetzarako hauteskundeak irabazi ditu, hirugarren aldiz

2011/11/10

Dave Bieter kanpaina abiarazteko Boiseko Euskal Etxean egin zuen jaian (argazkia DaveBieterforBoise) Euskal Diasporan gertatzen denak gero eta oihartzun handiagoa du Euskal Herrian, eta horren adibide da astearteko --asteazkeneko, Euskal Herrian-- berri euskal-amerikarra, Argia eta eitb.com bezalako komunikabideek islatua: Dave Bieter euskaldunak Boiseko alkatetzan jarraituko du beste lau urtez. Euskaldunen ondorengoa eta euskal hiztuna da Bieter, eta hau bere hirugarren agintaldia izango da. Boiseko Euskal Etxearen egoitzan jaso zituen hauteskunde gaueko emaitzak: botoen %75a berarentzat izan zen.

Gehiago irakurri...


Laura Mintegiren 'Sisifo maite minez' eleberria aurkeztuko dute larunbatean Amsterdamen, egilea bertan dela

2011/11/10

Zirimiri Press argitaletxeak larunbatean aurkeztuko du Amsterdamen "Sisyphus verliefd" liburua Zirimiri Press argitaletxeak 'Sisifo maite minez' eleberria neerlanderaz argitaratu du eta Laura Mintegi egilea gonbidatu du Amsterdamera, liburuaren aurkezpena egiteko. Mintegik 2001. urtean idatzitako maite minari buruzko nobela honek gaiaren inguruko hausnarketa sakona proposatzen du eta horregatik aukeratu du Zirimiri Pressek. "Holandan badira maite minari buruzko 'chick-lit' liburuak, baina Laurarena sakonagoa da, maitasunari buruzko saiakera bat da", aitortu dio EuskalKultura.com-i Henrike Olasolo editoreak.

Gehiago irakurri...


Dantza, kirol eta oturuntza batekin ospatu zuten Buenos Aireseko Nafar Etxekoek erakundearen urtemuga

2011/11/10

Buenos Aireseko Nafar Etxeko 116. urtemugako ospakizuna Urtebetetzea, berez, azaroaren 3an izan zen, baina Buenos Aireseko Nafar Etxeak bere 116. urteurrena asteburuan, azaroaren 5 eta 6an, ospatzea erabaki zuen. Bi eguneko ekitaldian, pilota txapelketa eta bazkaria egin zituzten Argentinako hiriburuko Moreno kalean dagoen erakundeko arduradunek. Eta urtero bezala, tradizio handiko etxera bertaratu ziren ehunka kide eta lagunek gazteen dantza eta alaitasunez gozatzeko aukera izan zuten, trinketean zein eraikineko areto nagusian.

Gehiago irakurri...


Euskal Koreografoen 2. Jaialdiak dantza, literatura, zinea eta bertsoak uztartuko ditu Berlinen

2011/11/09

Berlingo Euskal Koreografoen 2. Jaialdiaren afitxa Ekitaldiz josita dator abenduaren 9tik 11ra egingo den Berlingo 'Euskal Koreografoen 2. jaialdia'. Mikel Aristegui dantzari donostiarra da jaialdiaren antolatzaileetako bat eta Berlingo Euskal Etxeak ere laguntzen du ekitaldia. Aurten, jaialdiak euskal dantzari eta koreografoak biltzeaz gain, Edorta Jimenez eta Itxaro Borda idazleak, bertsolariak eta zinegileak ere bilduko ditu hiri alemaniarrera. "Dantza hazten ari da Euskal Herrian baina, tamalez, oso astiro, eta europar batazbestekotik oso urrun dago", azaldu dio Aristeguik EuskalKultura.com-i. "Berlinek tamaina honetako jaialdi bat egiteko baldintza egokiak eskaintzen ditu".

Gehiago irakurri...


Euskal historiako emakumeak ezagutzen al dituzu? Sartu lehiaketan eta irabazi Kukuxumusuren kamiseta

2011/11/09

Eusko Ikaskuntzaren Euskararen Nazioarteko Egunaren webgunea Eusko Ikaskuntzak euskal historian arrastoa utzi duten emakumeak omenduko ditu aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) eta omenaldiaren irudi izateko garai desberdinetako 44 emakume aukeratu ditu. Emakume horien aurpegiak ageri dira Kukuxumusuk diseinatu duen elastiko oroigarrian eta Eusko Ikaskuntzak horietako 180 zozketatuko ditu ondoko lehiaketan parte hartzen duten munduko pertsonen artean.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxea-ren eskutik, euskal partaidetza zabala izan zuen Villa Mercedeseko Immigrantearen Jaiak

2011/11/09

Jaialdian, immigranteen omenezko meza egiten da urtero (argazkiaEE) Euskal etxeen arteko harreman sendoak gailendu ziren joan den asteburuan burututako Villa Mercedeseko XI. Immigrantearen Jaian. Izan ere, bertoko Euskal Etxea-k gonbidaturik, Cordobako Baietz musika taldea protagonista izan zen hiriko 'Calle Angosta-Kale Estua' izeneko kulturgunean egindako festan. Laura Nobile eta Marita Echave-ren hitzaldiak ere programan zeuden, baina igandean izandako ekaitzagatik bertan behera utzi behar izan ziren. Eguraldi txarra gorabehera, hamar mila bat bisitarik izan zuten Euskal Herriko dantza eta musikaz gozatzeko aukera, eta ikuskizunetan parte hartzeaz gain, Pirinioetako plater onenak dastatu ahal izan zituzten euskal etxeko kideek muntatutako standean.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Mar Chiquitako 'Izatez Harro' eta Olavarriako 'Gure Etxe Maitea' onartuko ditu ofizialki

2011/11/08

Mar Chiquitako 'Izatez Harro' Euskal Etxearen logoa Gaur goizean zehar Eusko Jaurlaritzako ofizialki onartuko ditu, seguruenik, Argentinako bi euskal etxe bere erregistro ofizialera: Mar Chiquitako 'Izatez Harro' eta Olavarriako 'Gure Etxe Maitea' elkarteak. 'Izatez Harro' euskal etxearen kasuan, berriki sortutako elkartea da eta bi urteren buruan lan aipagarria egin du, bereziki elkartasun eta gizarte-laguntza arloan. 'Gure Etxe Maitea' elkarteari dagokionez, hainbat urte zail bizi ondoren eta jaurlaritzaren ezagutza ofiziala galdu ostean, birsortze prozesu sakon bat burutu du euskal etxeak, eta gaurko onarpenak ahalegin hori aintzat hartuko du, elkartea aurreko mailara bueltatuz.

Gehiago irakurri...


Ehun urteak betetzear, Rosarioko Zazpirak Bat EEak bere bazkideen konpasera dantzatu eta abestu zuen

2011/11/08

Dantzari Topaketaren irudiak (argazkiak EE) Ezer gutxi falta da 2011 hau bukatzeko eta urte berriaren hasierarekin batera, mendeurrenaren ospakizunari ekingo diote Rosarioko euskaldunek. Euskadira joandako euskal etxeko ordezkaritza bueltan dago jadanik bidaiaren oso balantze onarekin, adierazi duetenez. Baina 'Ehun Urte Abertzaletasun' delako jairako proiektuak bideratzen diren bitartean, euskal etxeko lagunek ez dituzte eguneroko ekintza, lana eta topaketak baztertzen. Hori dela eta, urriaren 15ean Aralarko Mikel Deunaren eguna oroitu zuten rosariotarrek Dantzari Elkarretaratze batekin. Musikarekin jarraituz, astebete beranduago, esan nahi baita urriaren 22an, Lagun Artean abesbatzaren kantariak izan ziren Koru Topaketaren protagonista.

Gehiago irakurri...


Donostiako Kursaalean egin zen Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko argazki kronika (III)

2011/11/08

Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) Diasporari buruzko mintegiaren 8. edizioa hartu zuen bere baitan Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrak (argazkia EuskalKultura.com) Ostegunean, Mundu-Batzarreko egitarauak 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' (EHMG) Diasporari buruzko VIII Mintegia baitaratu zuen. Gure inguruan beste administrazio batzuek nola tratatzen duten eta ze ekimenak abiatuak dituzten kanpon bizi dituzten herritarren alde izan zen batzarrera gonbidatuek azaldu zuten gaia. Etorri ziren, besteak beste, Espainiako gobernuko 'Kanpoko Espainiar Herritartasun Zuzendaritza Nagusi'tik eta Katalunia eta Galiziako gobernuetako Diaspora gaietarako bulegoetatik, geroago, mahai ingurura unibertsitateetako ordezkariak ere bildu zirela.

Gehiago irakurri...


Aukeran eta Drindots taldeak gaur Necochean hasiko den Euskal Argentinar Aste Nazionalean

2011/11/07

Euskal Aste Nazionalaren logoa Euskaldunen Kolektibitatearentzako garrantzi handiko bi ekimen gertatzen ari dira dira oso denbora laburrean. Alde batetik, bukatu berria den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrak hainbat euskal etxetako ordezkariak bildu ditu joan den astean Donostian. Bestetik, Diasporako jai handienetakoa den Argentinako Euskal Astea gaur bertan hasiko da Atlantikoaren alde honetan, Necochean hain zuzen. Urtero bezala, Argentinako eta beste hainbat tokitako euskaldun, euskaltzale, dantzari, kirolari eta musikari elkartuko ditu hitzorduak. Omenaldiak, dantza, erromeriak eta egitarau oparoa duen aurtengo Argentinako Euskal Aste Nazionalean baitan Aukeran Dantza Taldea eta Drindots taldea ere izango dira partaide.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia