2011/09/20

Ternuara arrantzan joan ziren euskaldunen ondorengoak dira Saint Pierre eta Miquelon irletako biztanle asko. Aspaldi galdu zen bertan euskara eta laugarren belaunaldiko euskaldunak dira gehienak, baina, nahiz eta Euskal Herritik oso urrun egon, tinko eusten diete sustraiei. Euskal nortasuna, janaria eta, batez ere, kirolak, dira Saint Pierre eta Miquelongo euskaldunen ezaugarriak eta harro erakutsi zituzten iragan irailaren 11an ospatu zuten Fete Basque jaialdian.
Gehiago irakurri...
2011/09/20
Duela urtebete aurkeztu zuen Marita Echavek 'Euskal baserrietako sukaldaritza' liburua Coronel Moldeseko Gure Zainak euskal etxean. Epe honetan, inguruko beste herri batzuetan eta baita Buenos Aireseko Liburu Azokan ere izan du Echavek euskal sukaldaritzako errezeta tradizionalenei buruz hitz egiteko aukera. Orain, berriz, eta FEVAren kultur eskaintzaren baitan, euskal etxez etxe doa sukaldari cordobatarra euskal janariak prestatzen. Abuztuan La Plata, Chascomus, Castelli eta Chacabuco bisitatu zituen herri bakoitzeko publikoarekin sukaldeko sekretuak konpartitzeko asmoarekin.
Gehiago irakurri...
2011/09/19

Leihoa ireki zuen joan den ostiralean Bernardo Atxaga idazleak (Asteasu, 1957) New Yorkeko CUNY unibertsitatean. Bi aldetara argiari bidea egin behar dion leihoa: euskal kultura Manhattanera ekarriz, baina baita ere Manhattaneko kultur aniztasuna eta energia Euskal Herrira helaraziz. Etxepare Institutuak sustatu duen 'Bernardo Atxaga Chair in Basque Literature and Linguistics' katedrari esker euskal idazleek Sagar Handian mintegiak eman ahal izango dituzte .
Gehiago irakurri...
2011/09/19

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman du datorren urri-azaroan Gaztemundu programaren 2011ko edizioan parte hartuko duten euskal etxeetako kide gazteen zerrenda. Hogeita hamar di ra gazteok, orotara 26 euskal etxe eta sei herrialdeetatik bilduko direnak, honela banaturik: Venezuela (gazte bat), Txile (2), Argentina (23), Kolonbia (1), Uruguai (2) eta Brasil (1).
Gehiago irakurri...
2011/09/19

Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak jakitera eman dute euskal etxeetan asistentzia faltan eta egoera larrian dauden euskal gizataldeetako partaideentzako 2011ko dirulaguntzen onuradunen berri. Euskal Etxeen bitartez bideratzen laguntza hauek Argentina, Kolonbia, Txile, Uruguai eta Venezuelako 23 euskal etxeko 74 pertsonari eman zaizkie aurtengo edizioan.
Gehiago irakurri...
2011/09/19

Angeles de Dios Altuna de Martina, Chubut probintzia argentinarreko Comodoro Rivadavia-n jaio zen, Patagonian, hegoaldean. Bizitzak Argentinako beste leku batzuetara bizitzera bultzatu zuen eta 22 urterekin Resistencia hirian kokatu zen, Chaco probintzian, iparraldean. Hurbiletik ezagutu zuen Angelesek immigranteen errealitatea. Denboraren poderioz, gai horixe ikergai bihurtu zuen 'gizarte lana' ikasi zuen idazle honentzat eta azken hamarkadan sei liburu argitaratu ditu gaiaz. Kanpotik Argentinara etorri eta bertan bizi eta lan egin zuten makina bat etorkinen istorioak ikertu eta konpartitu ditu, Chacon bizi den idazleak, bere irakurleekin.
Gehiago irakurri...
2011/09/19

Jazoera albistari digitalaren azken alea, irailekoa, Caracaseko Eusko Etxea elkarteko berri eta hitzorduekin jantzita dator. Horietako bat elkarteko kideek Valencia-Naguanaguako Euskal Etxera egin zuten bidaiaren kronika da. Ia 50 lagun bertaratu zirenmhiriburutik, Caraboboko euskaldunekin Begoñako Ama Birjinaren eguna ospatzeko. Buletina gero eta osatuago dator, eta azken ale honetan, besteak beste, Cumaná-ko Eusko Etxearen sorreraren historia eta Jose Maria Solabarrieta, Caracasko Eusko Etxea-ko zazpigarren presidentearen profila datoz.
Gehiago irakurri...
2011/09/16

Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberria japonieraz agertuko da aurki. Tokioko Hakusui Sha argitaletxeak argitaratuko du, Japoniako argitaldaririk handienak. Nami Kaneko itzultzaileak zuzenean euskarazko jatorrizkotik egingo du itzulpena. Hala adierazi dute idazle ondarroarraren inguruko iturriek Uriberi buruzko azken berriak aipatzerakoan.
Gehiago irakurri...
2011/09/16

“Programaren arrakastak pozez bete gaitu, eta ildo beretik jarraitzera animatu” hitzekin laburbildu diote Euzko Etxea euskal etxeko arduradunek EuskalKultura.com-i Hator Hona programaren aurtengo edizioa. Izan ere, aurtengoak ere oso emaitza ona utzi du, ekintza ugari garatu baitira Hator Hona-ko partaideen eskutik, batez ere gazteen arteko harreman estuak sorturik. Uztailaren 15etik abuztuaren 6ra arte luzatu den egonaldian euskara, txalaparta, panderoa, trikia eta dantza tailerrak eman zituzten Urtzi Agirretxek, Jon Iraola Trekuk, Ixiar Jauregi Loiartek eta Ainara Saez Baztan-ek. Horretaz gain, Argentinako euskal jaiak nolakoak diren barrutik bizitzeko aukera ere izan dute gazte euskaldunek, Necocheako Euzko Etxean bertan eta hiriburuan, “Buenos Aires celebra” jaialdian.
Gehiago irakurri...
2011/09/16
Hegoameriketara ekarri dituen biraren barruan, hiru geldialdi egingo dituzte Euskal Herriko Kulunka antzerki taldeko kideek Argentinan. Europa eta Asiako zenbait herrialde bisitatu ondoren, San Nicolas, Buenos Aires eta Cordoban aurkeztuko da konpainia hernaniarra iraila eta urriko egunetan. Argentinako hiriburuan eta bertako Denak Bat Kultur Elkarteak gonbidaturik, doan ikusi ahal izango da bihar larunbata 'André & Dorine' antzerki lana. Hitzordua iluntzeko 8etan da, Scuola Cristoforo Colombo-ko areto nagusian.
Gehiago irakurri...