euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Donostiako Kursaalean egin zen Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko argazki kronika (II)

2011/11/07

Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko jardunaldiak goizez hasi baziren ere, inaugurazio ofiziala, lehendakaria buru zela, arratsaldean egin zen (argazkia EuskalKultura.com) Asteazken arratsaldean inauguratu zen ofizialki Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra, nahiz eta goizetik hasiak ziren topaketaren jardunaldiak, euskal etxeetako eta federazioetako ordezkarien aurkezpenekin. Eguerdiko atsadenaldiaren ostean arratsaldeko jarduna 'Mr Basque' liburuaren aurkezpenarekin hasi zen. Mielanjel Elustondo kazetariak idatzi du eta William A. Douglass antropologo estatubatuarraren biografia da. Preseski, Bill Douglass bera izan zen aurkezpenaren ostean batzarraren inaugurazio hitzaldia emateko ardura izan zuena. Arlo instituzionalean, Lopez lehendakariak ongi etorria egin zien partehartzaileei. Jarraian, Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko argazki kronikaren bigarren partea.

Gehiago irakurri...


Donostiako Kursaalen egiten ari den Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarreko argazki kronika (I)

2011/11/04

Batzarkideak Donostiako kongresuko lehenengo jardunaldian (argazkia EuskalKultura.com) EuskalKultura.com Donostiako Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarra jarraitzen ari da eta Kursaal jauregian jarri duen standean Diasporako euskaldunak eta euskal etxeetako ordezkariak artatzen ere. Aldi berean, wegbunean eta facebook zein twitterren bidez gure irakurleei kongresuaren berri ematen ari gara. Jarraian, lehen jardunaldietako argazki sorta bildu dugu. Asteazken goizeko saioaren kontaketarekin hasi eta hurrengo artikuluetan bilduko ditugu arratsaldeko irudiak: Lopez lehendakariaren parte hartzea inaugurazio ekitaldi ofizialean, William Douglassen aurkezpena eta euskal etxe beteranoei omenaldia.

Gehiago irakurri...


La Platako 'Athletic Club de Bilbao' Futbol Eskolako umeak, Euzko Etxea euskal etxeko sukaldari onenak

2011/11/04

Toki Alai aretoan bildu ziren Euzko Etxea-koak paellak dastatzera (argazkiaEE) Bai, eta ez dago akatsik artikulu honen titularrean. Izan ere, La Platako 'Athletic Club de Bilbao' Futbol Eskolako mutikoek bereganatu zuten lehenengo saria urriaren 14an burutu zen Paella Txapelketan. Lehiaketa Euzko Etxea-ko Toki Alai aretoan egin zen, eta berrehun bat lagunek dastatu ahal izan zuten futbolariek prestatutako platera. “Txapelketa urtero egiten da eta lehiaketa baino gehiago elkartu eta ondo pasatzeko aitzakia da”, azaldu diote euskal etxeko arduradunek EuskalKultura.com-i. Beste parte hartzaileek ere jaso dute sari bat.

Gehiago irakurri...


Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra atzo abiatu zen Donostiako Kursaalen; gaur EHMG mintegia

2011/11/03

William Douglass antropologoaren hitzaldi batekin hasi zen mintegia (argazkia EuskalKultura.com) Patxi Lopez lehendakariak inauguratu zuen atzo ofizialki Donostiako Kursaal jauregian ospatzen ari den Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarra. 'Guztion artean' leloa du bosgarren edizio honek eta bertara bildu dira Europa, Amerika, Asia eta Ozeniako 24 herrialdetako euskal etxe eta euskal federazioetako ordezkariak. Inaugurazio ofiziala arratsaldez izan bazen ere, batzarreko saioak atzo goizean hasi ziren, euskal etxe desberdinetako ordezkarien aurkezpenekin. Gaurko saioan 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' (EHMG) Diasporari buruzko mintegia ari da ospatzen.

Gehiago irakurri...


150 bat lagunek dastatu zituzten Gral Roca-n Marita Echavek prestatutako euskal baserrietako platerak

2011/11/03

Marita Echavek 'Euskal baserrietako sukaldaritza' liburua aurkeztu du urriaren 30ean Gral. Rocan Bertoko Gure Etxea euskal etxeak gonbidaturik, Marita Echavek Rio Negro probintzia argentinarreko General Roca hiria bisitatu zuen joan den asteburuan, 'Rutas del Vino' (Ardoaren bideak) programan baitan aurkezteko 'Cocina campesina vasca' (Euskal baserrietako sukaldaritza) bere liburua. Agrestis Upeltegian egindako bazkarian, Euskal Herriko menu bat dastatzeaz gain, musika eta dantzaz ere gozatu ahal izan ziren 150 gonbidatu. Argentinako euskal etxe askotatik pasatutakoa den Marita Echavek agenda beteta du datozen asteetarako ere. Azaroan zehar eta FEVA eta Cnel. Moldeseko euskal etxearen izenean, Chivilcoy, Villa Mercedes, Suipacha, Rauch eta Arrecifesera eramango ditu bere errezetak.

Gehiago irakurri...


'Zinevasco'ren laugarren edizioak euskal zinemaren ikuspegia dakar astelehenetik hasita Caracasera

2011/11/03

Zinevasco jaialdiaren laugarren edizio honen afitxa Datorren astelehenean abiatuko da Caracasen Zinevasco jaialdiaren edizio berri bat eta Euskal Herrian edo euskaldunek egiten duten zinemaren ikuspegi zabala ekarriko du Venezuelako hiriburura. Jaialdiaren laugarren edizioa da honako hau eta 5 luzemetraia eta 42 laburmetraia aukeztuko ditu. Emanaldiak Cachao kulturgunean eta Los Galpones Arte Zentroan izango dira, eta aurten estrainekoz saio bereziak egingo dira Monteavila Unibertsitatean, azaroaren 21 arte. Emanaldi guztiak doan dira eta sarrera librea da.

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak Mexiko DFn eta Guadalajaran ospatuko du aurten Euskararen Nazioarteko Eguna

2011/11/02

Anjel Lertxundi idazlea Guadalajarako azokan eta Mexikoko Euskal Etxearen Euskararen Egunean izango da (argazkia erabili.com) Makina bat ekimen ari da prestatzen Etxepare Euskal Institutua abendurako, Guadalajarako Liburu Azoka eta Euskararen Egunaren karira. Iaz bezala Etxeparek euskara eta euskal liburugintzaren presentzia sustatuko du Latinamerikako Liburu Azoka garrantzitsuena den Guadalajaran, eta aurtengoan gainera, Anjel Lertxundi idazlea gonbidatu du bertan parte hartzera. Lertxundik 'Etxeko hautsa' azken elaberria aurzketuko du eta UNAMen 'Zorion perfektua' lanari buruzko hitzaldia emango du, besteak beste. Horrez gain, Etxeparek Mexikoko Euskal Etxean egingo den Euskararen Eguneko ospakizunetan parte hartuko du. Jai handia ari dira prestatzen.

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako Euskal Echea elkartea euskaldunen ordezkari Patagoniako Gizataldeen Jaietan

2011/11/02

Comodoro Rivadaviako Gizataldeen Azoka irailaren 9etik 11ra luzatu zen (argazkia EE) Ibilbide luzea du Euskal Echea erakundeak Chubut probintzian euskal kultura zabaltzen. Laurogeita zortzi urteko elkarte hau Patagoniako zaharrenetako bat da, eta bere egoitzan Euskal Herriko kultur adierazpen anitz garatzen dira, tartean, dantza, kanta, kirola eta sukaldaritza. Horiek lagun, Euskal Echea-ko kideek izan dute aurten ere herriko Gizataldeen Azokan kolektibitate euskalduna ordezkatzeko ardura. Eta hala egin dute plater tipikoak eskaini eta dantza egiten. Daukaten ospeagatik, euskal etxeko dantzariek Puerto Deseado-n burutu zen Kolektibitateen Gau Emanaldian parte hartzeko gonbitea ere jaso zuten. Nobedadeen artean, elkarteko zuzendariek jakinarazi digute egoitzako jaietarako aretoa prest dagoela jadanik eta laster egingo dutela inaugurazioa.

Gehiago irakurri...


Berlindik bueltan, Europako hizkuntza azoketan "metroak murriztu, baina presentzia areagotu" du Etxeparek

2011/11/01

Euskal standa Berlingo Expolingua azokan (argazkia Etxepare) Etxepare Euskal Institutua buru-belarri ibili da hilabete honetan Europan zehar egiten diren hizkuntz eta liburu azoka desberdinetan euskara eta euskal kulturaren berri ematen. Iragan asteburuan, Berlingo Expolinguan izan da, eta aurretik, Londreseko The Language Show-en, Frankfurteko azokan eta Madrilgo Liberren. Azoka hauetan guztietan izandako presentziaren balioespen baikorra egin du Mari Jose Olaziregik, Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendariak, standak eskaintzen dituen aukerak optimazatzen saiatu direla azpimarratuz. "Standak metrotan murriztu ditugu baina ekintzatan eta presentzian hazten saiatu gara", azaldu dio Olaziregik EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


'Teila bat Argentinako euskararentzat' lelopean bere etxe propioa lortzeko kanpaina hasi du Euskaltzaleak-ek

2011/11/01

'Teila bat Argentinako euskararentzat' kanpainako bono bat Joan den urriaren 28an eta Urteroko Ohiko Batzarrean Buenos Airesko Euskaltzaleak-eko Zuzendaritza Batzordeak urteko txostena eta balantzea aurkeztu zizkieten bildutako kideei. Bide batez, 'Teila bat Argentinako euskararentzat' kanpaina abiatu zuten ostiralean bertan, bileran baitan. “2012rako geurea den egoitza bat lortu beharrean gaude, gure esku ez dauden baldintzek eguneroko lana oztopa ez diezaguten. Gainerako herrietako hizkuntza eskolek bezala, euskarak ere Buenos Airesen etxe duin eta egokia izan dezan nahi dugu, kalera irteera zuzena duena, geure presentzia eta lana ikusgai eta agerian egon daitezen, hemengo herritarrekin harreman zuzenean” adierazten dio komunitate osoari Euskaltzaleak-ek zabaldu duen gutunak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia