euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idahok eta Euskadik hitzarmena sinatu dute euskal eta idahotar enpresen artean lankidetza sustatzeko

2012/02/21

Guillermo Echenique, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, eta Brad Little, Idahoko Gobernadoreordea, hitzarmena sinatzen atzo Boiseko Kapitolioan Lankitza-hitzarmena sinatu zuten atzo Boisen Guillermo Echeniquek, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak, eta Brad Little-ek, Idaho estatuko Gobernadoreordeak. Hitzarmen honen bitartez bi lurraldeetako enpresen arteko lankidetza sustatzeko bideak bilatuko dira, batez ere energia berriztagarrien eta teknologia berrien alorretan. Akordioak, gainera, aurreikusten du Boisen Euskadiren bulego bat irekitzeko aukera.

Gehiago irakurri...


Giro bikaina eta urte osorako proiektuak Argentinako Udako Euskal Unibertsitateko laugarren edizioan

2012/02/21

UVV-ren ikasle eta irakasleak 2012ko ikastaroaren amaieran (argazkia EuskalKultura.com) Bertako Euskal Echea Institutua bultzatzaile eta babesle nagusi garatu dira Buenos Aires hiriburuan 2012ko UVVren (Universidad Vasca de Verano) eskolak. Ikastaroa otsailaren 6tik 17ra luzatu da, aurreko edizioetan bezala ikasleek egindako idazlanen aurkezpenekin eta publiko osoari zuzendutako hitzaldi eta brindis batekin amaitzeko. Urteko lehenengo ekitaldi nagusi hau bukatuta, plan anitz dituzten UVVko arduradunek 2012rako, tartean euskarari eta Nafarroaren historiari buruzko ikastaroak eta edizioko idazlanak bilduko dituen liburuaren aurkezpena Buenos Aireseko Liburu Azokan.

Gehiago irakurri...


Maider Lopez artista donostiarraren 'Polder Cup' erakusketa ikusgai da New Yorken martxoaren 10a arte

2012/02/21

Zanga artean jokatu zen Polder Cup interbentzioaren argazki bat Nazioartean izena ari da egiten Maider Lopez artista euskalduna (Donostia, 1975) eta ibilbide motz baina aberatsean mundu zabalean egin ditu jada hainbat erakusketa eta interbentzio: Shanghai, New York, Erroma, Rotterdam eta baita Euskal Herrian ere, besteak beste. Azken erakusketa New Yorken du ikusgai donostiarrak, Brooklyn-go Internacional Studio & Curatorial Program (ISCP) delakoan. Bertan egongo dira martxoaren 10a arte 'Polder Cup' bere interbentzioko argazki eta bideoak: zanga eta ubide artean jokarazi zuen futbol txapelketa bitxi eta orijinalaren emaitza.

Gehiago irakurri...


Amets Arzallus eta Julio Sotok bertso-saioa egingo dute gaur AEBetako Stanford University-n

2012/02/21

Amets Arzallus bertsolari hendaiarra Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariek saioa egingo dute gaur arratsaldean Stanford-en, unibertsitate entzutetsuko Euskara Programak antolatuta. Emanaldia bertsolaritzari buruzko ekitaldi baten barruan egingo dute: 'Bertsolari' dokumentalaren trailerrarekin hasiko da arratsaldea, eta ondoren bertsoei eta bapatekotasunari buruzko mahaingurua egingo da. Saioa bertsoekin bukatuko dute Arzallusek eta Sotok. Ekitaldiaren antolatzaile da Iñaki Lopez de Luzuriaga, Stanfordeko euskara irakaslea eta Etxepare Euskal Institutuak saioa babestu du.

Gehiago irakurri...


Cordobatarrak-ek eta Villa Maria-ko EEko dantzariek bat egin zuten 'Mundu guztia Alta Gracian' jaialdian

2012/02/20

Cordobako Gure Txokoa eta Villa Mariako Euzko Etxeako dantzariak 'Mundu guztia Alta Gracian' jaialdian (argazkia EE) Argentinako Gizataldeen Festa handienetako bat da Alta Gracia hirian urtero gauzatzen den 'Mundu guztia Alta Gracian' delako jaialdia. Aurtengo edizioa, hogeita bosgarrena hain zuzen, urtarrilaren 31tik otsailaren 5a arte luzatu zen eta izen handiko artista anitz bildu zituen. Euskal kolektibitateak ere, aspaldiko partez egiten duen bezala, hartu zuen parte erakustaldian eta beste herri askotako ordezkariekin batera, arbasoen zapore, usain, soinu, dantza eta hizkuntza hurbildu zizkion publikoari. Cordoba hiriburuko Gure Txokoa euskal etxeko lagunek izan zuten ikurrina altxatzeko ohore eta ardura eta Villa Maria-ko Euzko Etxea-ko dantzariekin batera euskal dantzak tauletara eramatekoa.

Gehiago irakurri...


Puerto La Cruzeko euskal etxe venezuelarrak zuzendaritza berritu du; Carlos Lopez Vergara, lehendakari

2012/02/20

Puerto La Cruz-eko euskal etxeko bilkuraren irudi bat (argazkia PuertoLaCruzEE) Puerto La Cruz / Barcelonako Euskal Etxeak iragan otsailaren 5ean egin zuen bere urteroko bilkura nagusia eta bertan zuzendaritza berria aukeratu zuten bazkideek. Venezuela ekialdean dagoen Anzoategui estatuko elkarteko buru Carlos López Vergara izango da, eta Angel Mezo bazkidea izango lehendakariordea. Bilkuraren ostean elkarteko kideek lagunarteko bazkaria egin zuten. Zuzendaritza talde berriak abian jarriko dituen ekimen artean, Venezuelako beste euskal elkarteekin (Caracas eta Valencia) lankidetza sustatzea da nagusienetakoa.

Gehiago irakurri...


San Balendin egunean Boiseko euskara ikasleek maitasun gutunak bidali dizkiete munduko ikaskideei

2012/02/20

Boiseko 2011ko Euskararen Eguneko irudian, erdian Itxaso Cayero, Boise State Universityko euskara mintzapraktika irakaslea (argazkia NaboEuskaraz) Santu guztiak ospatzeko asmoz dabiltza antza aurten Boiseko euskara ikasleak eta, aurreko Santa Ageda bezperako kantaldien ostean, San Balendin dela eta ekimen ederra jarri dute abian. Ideia oso xinplea eta deigarria da: ikasleek klasean maitasun gutunak idatzi dituzte --euskaraz, noski-- eta munduko beste euskara ikasleei bidali dizkiete. Datozen egunetan Australiako, Boiseko eta Europako zenbait ikaslek jasoko dituzte eskutitzak. Maitasun-testu hauek guztiek erantzuna jasoko dutela espero dugu, eta agian, aterako da hemendik beste zer kontaturik.

Gehiago irakurri...


Gizataldeen Festa eta San Sebastian Jaia: musika, dantza eta zapore ederrak Necochean, urte hasieratik

2012/02/20

Euzko Etxea-ko danborrariak Necocheako Gizataldeen Jaian (argazkia EE) Ohitura onek ez dute oporrik hartzen; ezta festek eta festazaleek ere. Argentinako ia euskal etxe guztietan udako atsedenaldiarekin ari ziren bitartean, Necocheako Euzko Etxea-ko lagunak murgilduta zeuden erabat bi ospakizunen antolaketan: bata, 2012ko Gizataldeen Festa, urtarrilaren 20tik 22ra burututakoa; bestea, urtarrilaren 27 eta 28an gauzatutako San Sebastian Jaia. Biak oso arrakastatsuak gertatu dira eta necocheatarrak ez ezik, hitzorduek leku askotako turistak eta gainerako euskal etxeetako lagun ugari ere bildu dituzte.

Gehiago irakurri...


Valeria Magliocchetti musikaria: 'Txistua jotzen hasten naizenean nire gorputzeko atal bihurtzen da'

2012/02/17

Valeria Magliocchetti "Buenos Aires celebra al País Vasco" erakusketan (argazkia Edi Libedinsky) Rosarioko Nafar Etxean hasi zen Valeria Magliocchetti-ren bidea euskal kulturan barrena. Bertan dantza eta musika eskolak hartu eta txistuaren soinua maite eta jotzen ikasi zuen. Desadostasun batzuen ondorioz, Valeria Nafar Etxetik urrundu zen, baina ez euskal kulturarengandik. Izan ere, txistulari eta dantzari izanik, musika eta dantza klaseak ematen hasi eta 2008an Gaztemundu programaren bidez, Euskal Herrira joan zen bereziki musikariei zuzendu zitzaien edizio hartan parte hartzeko. Txistulari eta xirulari, txalaparta, panderoa eta albokaren sekretuen jabe ere badela, orain, ikasitako guztia zabaltzeko asmoz, musika eta dantza tailerrak eskaini nahi dizkie Buenos Aires inguruan hala nahi duten euskal etxeei.

Gehiago irakurri...


Euskal PEN Kluba Gernikaren 75. urteurrenerako poemak biltzen ari da (edozein hizkuntzatan)

2012/02/17

Pablo Picassoren 'Guernica' margolana sarraskiaren ikur ezagunena bilakatu da Aurtengo apirilaren 26ean Gernikaren Bonbardaketaren 75. urteurrena beteko da eta Euskal PEN Klub elkarteak mundu osoko idazleei gaiari buruzko poemak bidaltzeko deialdia luzatu die. Poemak jatorrizko hizkuntzan bidali behar dira eta, euskaraz ez bada, hizkuntzotako batera itzulita ere: euskara, ingelesa, alemana, frantsesa edo espainiera. Poemak urteurreneko ekitaldietan irakurri eta argitaratuko dituzte. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 31an itxiko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia