euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxeparek antolatuta, 'Euskal Kultura eta gatazka politikoa' mintegia gaur abiatuko da Konstanz Unibertsitatean

2012/02/13

Konstanz Unibertsitateko kanpusa Gaur eta bihar euskal kultura eta gatazka politikoaren inguruan hausnarketa egingo du nazioarteko aditu talde batek Alemaniako Konstanz Unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin antolatu den mintegiaren barruan. Biltzar hau unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoaren lehendabiziko ekitaldia da. Topaketaren arduradunak Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen sustapenerako zuzendaria, eta Pere Joan Tour eta Georg A. Kaiser, Konstanz Unibertsitateko katedradunak, dira. Parte hartzaile euskaldunen artean daude, besteak beste, Imanol Murua kazetaria eta Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano eta Iban Zaldua idazleak.

Gehiago irakurri...


Euskal idazleei zuzenduriko Literatur Egonaldia eskatzeko epea, martxoaren 15 arte irekia

2012/02/13

Nekatonea etxea Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk Literatura Egonaldiaren edizio berria antolatu dute. Egonaldia euskal idazleei zuzendua da eta proiektu batean lan egiteko aukera emango die, udazken honetan, Hendaiako Abbadia Eremuan. Egonaldiarekin batera 1.000 euroko beka jasoko du egileak. Edozein euskal idazlek parte har dezake deialdian. Eskabideak bidaltzeko epea datorren martxoaren 15ean bukatuko da. Iaz Fernando Morillo idazlea izan den irabazlea.

Gehiago irakurri...


Euskara eta euskal kulturari buruzko on line ikastaroa estreinatuko du Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek

2012/02/13

Euskaltzaleak-en web gune berritua Udako opor garaia da oraindik Argentinan, baina 2012 ikasturte berria hemendik aste gutxitara zabalduko delarik, aukera berri bat eskainiko du Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak Diasporako lagunei zuzendua: datozen egunetan, euskara eta euskal kulturari buruzko on line ikastaroa abiatuko du euskaltegi argentinarrak. Ikastaroa erakundeko webgunetik egin ahal izango da, lan-atalak jaitsiz, moodle plataformaren bidez. On line klaseez gain, instituzioko webgune berritua ere –www.euskaltzaleak.org.ar– aurkeztu nahi izan dute Euskaltzaleak-eko arduradunek.

Gehiago irakurri...


Haurrak eskuaraz: kantuan eta jolasean euskara ikasten ari dira Bordeleko Euskal Etxeko ttipiak

2012/02/10

Bordeleko Euskal Etxeko haurrak jarduera batean (argazkia BordeleEE) Jolasek eta kantuek osatzen dute, eta hala ere, "elkartearen ekimen garrantzitsuenetako bat" da, Bordeleko Euskal Etxeko arduradunen ustetan. "Haurrak eskuaraz" programak Frantziako hiri honetan bizi diren euskaldunen seme-alabei euskaraz ikasteko eta euskal kulturan murgiltzeko ingurune alai eta dinamikoa eskaintzen die, eta iazko martxoan abian jarri zenez geroztik, erantzun polita izaten ari da. Astean behin hasi zena astean biko jarduera bihurtu da jada.

Gehiago irakurri...


Euskal partitura baten bila ari zara? Eresbil artxibategian 210.000 dokumentu dituzu eskuragarri

2012/02/10

Eresbil artxibategiaren webgunearen irudi bat Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa, urtetik urtera ari da bere fondoak aberasten eta gaur egun musikari buruzko 210.000 dokumentu biltzen ditu, formato desberdinetan: partiturak, grabazioak, liburuak, ikerketak... Eresbilek material hau guztia mundu osoko musikari, zaletu eta ikerlarien esku jartzen du webgunearen bitartez, eta asko dira jada Diasporatik zerbitzu hau baliatzen duten koru eta musika taldeak. Eresbileko zuzendari Jon Baguesek azaldu duenez, webgunearen bidez jaso dituzten kontsulten erdia Estatu Batuetatik etorri da.

Gehiago irakurri...


Giro ederra izan zen Boiseko eta Gooding-eko Santa Ageda eguneko kantaldietan (argazkiak)

2012/02/10

Irudiaren erdian, Itxaso Cayero euskara irakaslea eta Izaskun Kortazar, NABOren Euskara koordinatzailea, Gooding-eko euskal etxean kantaldia zuzentzen (argazkia NABO) Estatu Batuetako euskaldunak Santa Agedari koplak kantatzeko tradizioa berreskuratzen ari dira eta aurten hainbat lekuetan atera dira euskaltzale taldeak kantari. North American Basque Associations (NABO) federazioko Euskara koordinatzailea, Izaskun Kortazar, Idahoko Boisen eta Gooding-en egin ziren kantaldietan izan zen eta ekitaldi hauetako argazkiak bidali dizkigu gure irakurleekin partekatu ditzagun.

Gehiago irakurri...


Sanferminetako giroa birsortuko dute San Juango euskaldunek bertoko Eguzkiaren Festa Nazionalean

2012/02/09

2011ko Eguzkiaren Festan euskal etxeak aurkeztutako karrozaren argazkia (argazkia EE) “Ardo argentinarra, edari nazionala” lelopean burutuko da datorren otsailaren 21etik 25era San Juan hiri argentinarrean urtero egiten den Eguzkiaren Festa Nazionala. Ohiturari jarraituz, “Eguzkiaren Karrusela” eraikiko dute San Juango departamentu eta kanpoko gizatalde guztiek, San Juan hiriko kaleetatik desfile bat eginez. Karrusela osatzen dituen karroza bakoitzak ardoarekin lotura duen gai bat proposatuko dute. Euskaldunen kasuan, 'San Juango txupinazoa' izeneko irudia eta ardoa zahatoan eskainiko dituzte Eusko Etxea-ko kideek.

Gehiago irakurri...


Euskal artzainek Oesteko arboletan utzitako marrazkien erakusketa Nevada Historical Society-n

2012/02/09

Euskal artzain batek Nevadako zuhaitz batean egin zuen marrazkia (argazkia Univ.NevadaReno) Datorren apirilaren 7a arte dago zabalik Renon, Nevada Historical Society delakoan, "Basque Aspen Tree Art" erakusketa eta bertan ikusgai dira euskal artzainek estatu honetako zuhaitzetan, batez ere lertxunetan, utzi zituzten grabatuak. Erakusketaren oinarria dira Phillip eta Jean Earl senar-emazteek 1969az geroztik jaso dituzten irudiak eta grabatuen argizarizko kopiak. Earltarrek "Basque Aspen Art of Sierra Nevada" izeneko liburuan bildu dute euren ikerketaren emaitza. Erakusketa osatuz, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentruko hiru irakaslek gai honi buruzko hitzaldiak emango dituzte datozen asteetan.

Gehiago irakurri...


Imanol Bilbaoren omenezko norgehiagoka Rio Cuarton, bertako eta Chascomuseko pilotarien eskutik

2012/02/09

Argentinako pilotari gazteak gogotsu datoz eta Rio Cuartoko topaketan erakutsi zuten (argazkia RioCuartoEE) Rio Cuartoko euskaldunen gogoan bizi-bizirik dirau iaz zendu zen Imanol Bilbao euskaltzalearen gomutak, eta iragan asteburuan Pilotarien Topaketa bat egin zen bertan bere omenez. Ekitaldian Rio Cuartoko Gure Ametzako eta Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxeetako pilotariek hartu zuten parte. Imanol Bilbao Gallartan (Bizkaian) jaio zen eta 1952an emigratu zuen Argentinara. 1994ean Gure Ametza euskal etxearen sorreran parte hartu zuen eta elkarteko presidentea izan zen 2006era arte.

Gehiago irakurri...


'Pilpileando' ibilbide gastronomikoak bere lehenengo urratsa eman zuen joan den asteburuan Lapridan

2012/02/08

'Pilpileando Argentina' Laprida hirian (argazkia El Popular egunkaria) Itziar Agirre sukaldari eta Lapridako Lagunen Etxea euskal etxearen eskutik gauzatu zen pasa den larunbatean 'Pilpileando Argentina' proiektuaren lehendabiziko emanaldia. Euskal sukaldaritzaz gozatzeko baina, batez ere, miseria gorrian bizi direnei laguntza bideratzeko helburua duen Agirreren ibilbide gastronomikoa arrakasta handiarekin hasi zen Lapridako El Paraiso anfiteatroan, eta ekintza bukatuta, partaideek utzitako elikagai ez-galkor mordoa bildu zen. Datozen elkarretaratzeei dagokienez, martxoaren 16an Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxean eskainiko du Itziarrek 'Pilpileando'-ren beste saio bat eta hurrengo egunean, hau da, martxoaren 17an, La Plata hirian. Plater ederrak dastatu eta Chaco probintziako lagunen alde ekarpen handia egin nahi baduzu, hartu ezazu parte 'Pilpileando Argentina' proiektuan!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia