euskal diaspora eta kultura
2017/03/23
Pilotariek, bertsolariek eta aurkezle batek osatutako zazpi laguneko talde bat apirilaren 9an argentinaratu eta hainbat hiri bisitatuko ditu. Hamabost egunetako egonaldian Buenos Aires, La Plata, Necochea, Bahia Blanca, Viedma eta Rosario hirietan arituko dira, leku bakoitzeko euskal etxeak eskaini ahal dituen baldintzetara egokituta. Necocheako Euzko Etxean, ikuskizuna eskaintzeaz gain, Korrikan eta Aberri Egunean parte hartuko dute.
2017/03/23
Euskal zineak presentzia zabala izango du Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren 27. edizioan. Atzo hasi eta apirilaren 2ra, guztira Frantzian ikusigabeko 70 luzemetraia eta film labur erakutsiko dira, fikziozkoak zein dokumentalak. Horietatik 16 luzemetraia eta zortzi film labur zinemagile euskaldunek zuzendutakoak edo Euskal Herrian ekoiztutakoak dira; gehienak Fenêtre Basque sailean dira ematekoak, Etxepare Institutua eta Euskal Filmategia laguntzaile.
2017/03/22
Bertako jai handiena da Ayacuchoko Txahalaren Festa Nazionala; 50 bat mila lagun bildu ohi ditu aste osoan luzatzen den bere ekintzen programak. Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxea partaide zintzoa du urtero eta 45. edizio honetan, txapela erraldoi bat zeraman karroza aurkeztu zuen ekitaldiko desfilean jaiko erregina izateko euskal hautagaiarekin batera.
2017/03/21
Esku-huska eta pala pilota eskolak hasi dituzte haurrentzat martxo honetan Boiseko Anduiza Hoteleko kantxan. Klaseak asteartero ematen dira eta oraingoz 9 eta 14 urte arteko haurrak hartu dituzte haintzat. Egun Boisen bizi den Todor Azurtza donostiarra da ekimeneko arduradun eta orain arte sei neska-mutiko daude izena emanda eta ari dira parte hartzen.
2017/03/21
‘Buenos Aires Celebra' izeneko hitzordua Argentinako hiriburuak kanpoko kolektibitateen omenez antolatzen duen ekitaldi bat da. Buenos Airesko Udalaren ekimenez, hiriko Mayo Etorbidean egiten da, Cabildo parean, erdigunearen bihotzean. Aurtengo martxoaren 18koa, euskal gizataldearen omenean izan zen, milaka lagun bildurik, Argentina eta Uruguaiko euskal etxeetako lagunak, Argentinako eta Euskal Herriko agintariak, artistak, erakundeetako ordezkariak eta bisitariak partaide.
2017/03/20
Emozio handiko euskal jai trinkoa bizi izan du pasa den asteburuan Argentinako hiriburuak. Batetik, ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaialdiak berriro bildutako milaka lagunak, Mayo Etorbidean, dantza eta musika, sukaldaritza, genealogia, argitalpen eta stand instituzionalen bisitari. Bestetik, atzo, Laurak Baten 140. urteurren jaiko programaren amaiera: Aste osoko egitaraua, bazkari jendetsu batez bukatu zen, gonbidatu ugariz eta euskal eta argentinar agintariak lagun.
2017/03/20
Elkarte berria osatzeko ideia bertako Aguirre familiaren baitan sortu zen eta emanak ditu lehenengo urratsak. Irabazteko asmorik gabeko elkarte gisa onarpena lortzeko prozesua abiatu dute eta harremanetan hasiak dira dagoeneko NABO Ipar Ameriketako euskal etxeen federazioarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Elkartearen sustatzaileak euren eskualdean daudela jotzen duten berrehun euskal familienganaino iritsi nahiko lukete.
2017/03/17
Bihar larunbata martxoaren 18an hiriburu argentinarrera "Buenos Airesek Euskal Herria ospagai" edo "Buenos Aires Celebra al País Vasco" izeneko egun osoko ekitaldira etortzeko asmoa dutenentzat, Laurak Euskal Etxeak ospakizunguneko mapa plazaratu du, Buenos Airesen bihotzean, Mayo Etorbidean trafikoari itxiko zaizkion kaleetan ipiniko diren oholtza, denda, saltoki eta gainerakoen berri emanez.
2017/03/17
Euskaltzaindiak aditzera eman duenez, Piarres Charritton euskaltzain emeritu eta euskaltzale gotor eta emankorra zena hil da. Hazparnen duela 95 urte jaioa, bere ibilbide luzean bizitua zen Euskal Herritik kanpo eta, besteak beste Pariseko Eskual Etxeko sortaileetarik zen.
2017/03/17
Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaitik Massachusettsera bidali den misio bateko liderra izan da unibertsitateekin, zenbait enpresarekin eta Tecnalia zein IK4 zentro teknologikoekin batera. Sustatzaileentzako foroa den Venture Café ezagunean, informazio jardunaldi bat egin da, Bizkaia bera aurkeztu eta enpresa berritzaileen sorrerarako zein talentuaren erakarpenerako dituen politikak jakitera emateko
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus