euskal diaspora eta kultura
2017/04/11
Ofizialki 1877an abiatua, 140 urte ari da betetzen aurten Kubako Euskal Etxea, berez Habanako Asociacion Vasco Navarra de Beneficencia izenpean sortua. Elkarteak Aberri Egunekoa du urteroko elkarretaratze jendetsu eta oihartzuntsuena eta aurten ere igandez ospatuko badu ere, atzotik hasita eta bihar segituta, eta larunbatean ere ekitaldiak eginik jendaurretuko du. Besteak beste proiekzioak, hitzaldiak eta bestelakoak antolatu ditu elkartearen behin-behineko egoitzan. Igandekoa, berriz, La Cecilia turismo gunean gauzatuko du.
2017/04/11
Iragan larunbatean burututako aurtengo lehenengo afarian une alaiak zein hunkiduraz beteak ere bizi izan zituzten Chivilcoyko Euskal Etxeko lagunek. Izan ere 170 bat kide bildu eta Jorge Zunino soinujolearen zuzeneko musikarekin dantzan jarri zituzten. Afariaren baitan, ordea, etxeko dantza taldeko sortzaileetako bat izan zen Mabel Robiani, duela pare bat hilabete zendua, gogoratu zuten, Mabelen ahaideak ere ekitaldiko partaide.
2017/04/10
Wyoming-eko Buffalo izango da uda honetan, uztailaren 21etik 24ra, NABO Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Federazioak bere 2017ko Elkarretaratze eta Biltzar Nagusia egiteko hautatu duen lekua. Aurrekoetan ohi bezala, herriko 'Buffalo Bulletin' kazetak eta 'Big Horn Basque Club' euskal etxeak, jaialdi handi honetako aldizkaria plazaratuko dute, hitzorduari buruzko egitaraua eta xehetasun guztiak bildurik. Ostiral honetan, apirilaren 14an, bukatuko da bertan iragarki, ohar, abisu edo agurrak lotzeko epea.
2017/04/07
Madrilgo euskara ikasleek egindako laburmetraia onena saritzen duen lehiaketa joan den astean gauzatu zen hiriko Euskal Etxean. Ekitaldira bertaratutakoek 10 laburmetraia ikusteko aukera izan zuten eta, ondoren, laburmetraiarik onena aukeratzeaz gain, gizonezko eta emakumezko aktore onenek ere izan zuten saria. Bertan izan ziren Kinku Zinkunegi, Euskara Munduan-en arduraduna eta, Itziar Urretabizkaia, aktorea (ikusi lan irabazlea!)
2017/04/07
Zuzendaritza batzordearen zati bat berritzeko hauteskundeak egingo ditu bi aste barru, apirilaren 22an, Argentinako euskal erakundeen federazioak. Berrituko diren karguak: bi lehendakariordetza, lau batzordekide –eta batzordekide ordezko– postu, hiru kont-ikuskari eta ohorezko epaimahaikideak eta epaimahaikide ordezkoak. Kargu horietarako guztietarako zerrenda bakarra aurkeztu eta ofizialdu da, Juan Jose Olasagastia eta Arantxa Anitua lehendakariorde lehena eta bigarrena postuetarako hautagaiburu.
2017/04/06
‘Belascoain, la calle de los pelotaris’ (‘Belascoain, pilotarien kalea’), aditu talde batekin batera Angel Katarain zuzendari ordiziarra garatzen ari den ‘Siete Calles de La Habana’ (‘Habanako Zazpi kale’) proiektuaren baitan kokatu behar da. Ekoizpena, Argentinari dagokionez, Buenos Airesko Euskaltzaleak-en estreinatuko da bihar, Carlos Gabilondoren ardurapean euskaltegiak antolatzen duen Euskal Zine Zikloan. Hitzordua iluntzeko 8:30etan, Bernardo de Irigoyen 826-ko egoitzan.
2017/04/05
Mota askotako ikastaro eta tailerrak eskainiko dizkio aurten ere Ibai Txori Euskal Etxeak bere komunitateari. Espektatiba handiena sortzen duena euskara ikastaroa da. Eskolak apirilaren 22an abiatuko dira Concepción del Uruguayn, Alejo Conti irakaslea ia 280 kilometrora dagoen Rosariotik etorrita. Izan ere, bertan irakaslerik ez zeukatenez, borroka gogorra egin dute Ibai Txorikoek irakasle bat ekartzerren, aurrez-aurreko klaseak eta remotoak tartekatuz, baina euskara ikasi eta hobetzeko aukera eskaintzeko euskal elkartean.
2017/04/04
Aste lanpetu samarra izango dute honakoa Limako Euskal Etxekoek, bihartik aurrera eta iganderaino Mercomus 2017 mus txapelketako anfitrioi izango baitira Hego Amerikako bost herrialde partaide. 14 bikote izango dira lehiakide, Argentina, Txile, Venezuela, Uruguai eta Perukoak. Berez partidak larunbatean bukatuko badira ere, egitarauak igandea ere bilduko du, egun horretan ospatuko baitute Liman Korrika, "tipi-tapa, hemen ere bizi, alai eta zinez euskaltzale", adierazi digute antolatzaileek (ikus bideoa!).
2017/04/04
‘Ola Sabores’ izenarekin bere lehenengo edizioa izango duen kultur festa hau datorren asteburuan egingo da Olavarrian bertako Udala antolatzaile. Asteburu osoan zehar hainbat enpresa, erakunde eta kolektibitate arituko dira euren kultur eta sukaldaritza laginak eskaintzen bisitariei hiriko San Jose Kultur Gunearen aurrean. Olavarriako Gure Etxe Maiteari dagokionez, stand gastronomikoa eta dantza taldea aurkeztuko ditu, euskal etxean egiten diren lanak herriari erakusteko.
2017/04/03
Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak presidituko du inaugurazio ekitaldia, Brexit-ak sortutako ziurgabeziak beteriko kinka batean. Erresuma Batua euskal enpresen esportazioen aurreneko 5 postuetan egon da iragan hamar urte hauetan. Jaurlaritzaren ordezkaritzak bilera bat egingo du EBn ezarpenak dituzten dozena bat euskal enpresaren ordezkariekin eta apirilaren 6an Rolls Royce enpresaren instalazioak bisitatuko dituzte ITPko ordezkariekin batera
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus