euskal diaspora eta kultura
2017/04/26
Irlandar bakarra izan omen zen Euzko Gudarosteko kide gisa borrokatu zuena --kapitain izatera iritsi zen-- eta urtetan bere oroitzapena ezkutuan egon da. Joan den asteburuan, Gernikako Bonbardaketaren 80, urteurrena gogoratzeko egitarauan, bere izena mahai gainera ekarri zuten Dublinen, "Gernika, Then and Now (Gernika, orduan eta gaur) aldizkaria aurkezten ai zirela. Segidako artikulua iragan igandean argitaratu zuen The Irish Times egunkariak, Barry Roche-k sinaturik.
2017/04/25
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur astearte goizean 2017ko Gaztemundu programari, aurtengoan euskal soinu tresna tradizionalei eskainia. Programan munduko euskal etxeetako 18 eta 35 urte arteko gazteek har dezakete parte eta honakoan irailaren 2tik 17ra egingo da. Eskabideak Deialdia EHAA buletin ofizialean datozen egunean argitaratu ondoren aurkeztu ahal izango dira. Argitaratu bezain pronto ekarriko dugu orrialde honetara, baina, interesatua bazaude, egon erne!
2017/04/25
Ehun bat pertsona bildu ziren joan den larunbatean Galdakaon, aurten hogeita bigarrenez egiten den Euskal-Venezuelar Elkarretaratzean. Urtero egiten den elkarretaratze hau, Amaya Zenarutzabeitia buru duen Simon Bolivar elkarte euskal-venezuelarrak antolatzen du eta jatorri hori duten edo nolabait komunitate euskal-venezuelarrarekin harremana daukaten lagunen urteroko bilgarri da. Aurtengo saria Joxean Elgezabal Garciari eman zitzaion, bere 89 urtetan (ikus argazki sorta)
2017/04/25
Urtero bezala, euskal standa muntatuko du Juan de Garay Fundazioak Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokan. Gaur bertan hasiko diren Azokako Prestakuntza Jardunaldietan elkarteko ordezkari batek ere hartu du parte. Standa, berriz, apirilaren 27tik maiatzaren 15era bisitatu ahal izango da Pabilioi Horiko 1900. zenbakian. Ekitaldi bat ere antolatuko dute Fundazioko arduradunek nobedadeak aurkezteko, maiatzaren 2an, arratsaldeko 6:30etan, Domingo Sarmiento Aretoan.
2017/04/24
Zenbait ekitaldi Argentinako Rosarion Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta: bihar lore-eskaintza hiriko Gernika Plazan, etzi hitzaldia... Rosarioko Euskal Etxea antolatzaile. Ondotik, ordea, maiatzaren 7tik uztailaren 2ra Rosario Hiriko Museoak erakusketa antolatu du "Bat eta mila Gernika" izenpean gerrek populazio zibilarengan daukaten eragina mahaigaineratzeko, Gernikatik hasita gaurdaino, Gernikako Bakearen Museoko materiala eta baita ere Yannis Behrakis eta Harry Chun argazkilariek egungo errefuxiatuen egoera salatuz egindako argazki eta materialaz.
2017/04/24
Hala uste dute munduko zenbait euskal etxetatik Aitziber Atxutegi kazetariarekin mintzatu diren euskaldunek. Tartean daude Estatu Batuetan, San Frantziskoko Euskal Etxeko Pierre Etcharren eta Philippe Acheritogaray, Argentinako Cordobako Gure Etxea Euskal Etxeko Alejo Martin; eta Brasilgo Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxea, Casa Basco Brasileira. Lekukotasunak, Deia egunkariak argitara emaniko honako artikulura ekarri ditu.
2017/04/24
"Eman ta zabal zazu" dio ereserkiak. Iparragirrek hitzok idatzi eta 165 urte geroago bere ondarea inoiz baino biziago dago. Gernikako Arbolaren kimuak munduan gero eta zabalduago daude. Joan den astean, Urkullu lehendakariak berak landatu zuen azkena Auschwitzen eta gaur bertan Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako buruak Bakion landatu behar du beste bat. Azken 22 urteetan 66 ale landatu dira. Besteak beste Sydney, Nairobi, Erroma, Montevideo, Washington edo Sao Paulora atera da bakearen eta euskal askatasunen ikur den arbola. Aitziber Atxutegik Deian argitaratutako artikuluaren euskarapena.
2017/04/21
Urratsak, bata bestearen ondotik, eta Atlantako Euskal Etxea, The Atlanta Basque Club, kontatzen ari da etzi iganderako geratzen diren ordu eta minutuak, bere lehenengo dei publikoa egin baitu Atlanta inguruko euskaldunak festa eta elkarretaratze batean biltzearren. AEB Mendebalde moduko jai euskal-amerikarra izango da, aire zabalean, Atlanta Handiko Norcross herriko Best Friend Park-en. Inguruan bizi bazara, animatu eta agertu edo bestela ere jar zaitez kontaktuan antolatzaileekin!
2017/04/21
Zenbait urtez jarduerarik gabe eta badirudi 42. Paraleloko Eskualde Andetarreko Euskal Etxea prest dagoela berriz ere ekimenak garatzeko Rio Negro eta Chubut probintzia argentinarretako mugan, Patagonia sakonean. Ekimenetako arduradun Maria Elena Borras kontatuan jarri da EuskalKultura.com-ekin eta adierazi dio Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena kari, bihar bertan 'Zerurik sua dator' filma emango dutela El Bolson herrian, eta datorren astean El Hoyon, azken herri honetan ere euskara klaseak hastekotan.
2017/04/21
Datorren asteko asteazkenean Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena beteko dela eta, Youtube-ko Basque Doc kanalak Alberto Rojoren "Gernika, Bonbardaketa" dokumentala ipini du eskuragai, bere euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioetan, nahi duten norbanako eta elkarteek ikusi edo erabil deaten. Izan ere, dokumental egokia izan daiteke Bonbardaketaren karietara euskal etxeetan antolatzen ari diren gogoeta ekitaldietan eman eta komentatzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus