euskal diaspora eta kultura
2017/04/04
Aste lanpetu samarra izango dute honakoa Limako Euskal Etxekoek, bihartik aurrera eta iganderaino Mercomus 2017 mus txapelketako anfitrioi izango baitira Hego Amerikako bost herrialde partaide. 14 bikote izango dira lehiakide, Argentina, Txile, Venezuela, Uruguai eta Perukoak. Berez partidak larunbatean bukatuko badira ere, egitarauak igandea ere bilduko du, egun horretan ospatuko baitute Liman Korrika, "tipi-tapa, hemen ere bizi, alai eta zinez euskaltzale", adierazi digute antolatzaileek (ikus bideoa!).
2017/04/04
‘Ola Sabores’ izenarekin bere lehenengo edizioa izango duen kultur festa hau datorren asteburuan egingo da Olavarrian bertako Udala antolatzaile. Asteburu osoan zehar hainbat enpresa, erakunde eta kolektibitate arituko dira euren kultur eta sukaldaritza laginak eskaintzen bisitariei hiriko San Jose Kultur Gunearen aurrean. Olavarriako Gure Etxe Maiteari dagokionez, stand gastronomikoa eta dantza taldea aurkeztuko ditu, euskal etxean egiten diren lanak herriari erakusteko.
2017/04/03
Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak presidituko du inaugurazio ekitaldia, Brexit-ak sortutako ziurgabeziak beteriko kinka batean. Erresuma Batua euskal enpresen esportazioen aurreneko 5 postuetan egon da iragan hamar urte hauetan. Jaurlaritzaren ordezkaritzak bilera bat egingo du EBn ezarpenak dituzten dozena bat euskal enpresaren ordezkariekin eta apirilaren 6an Rolls Royce enpresaren instalazioak bisitatuko dituzte ITPko ordezkariekin batera
2017/04/03
Mota askotako ekintzetan parte hartu ahal izango dute Union Vasca Euskal Etxeko kide txikienek 2017 honetan ere. Proposamenak 3 eta 12 urte arteko haurrei daude zuzenduta, gai ugari jorratu eta lantzeko asmoz. Umeentzako sukaldaritza tailerrak, euskara eskolek eta Barandiaran Liburutegiak txikientzat propio prestatutako jarduerek osatzen dute Argentinan orain hasten den ikasturte berri honetan Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxearen apustu eta eskaintza bertako txikienentzat.
2017/03/31
Argentinan eta Uruguain euskal kultura zabaltzeko egiten diren irratsaioak ez dira atzo goizeko gauza. Teknologia berrien poderioz, ordea, saio horiek munduko bazter guztietara iristen dira gaur egun eta programak Internet duen edonork segi ditzake, sarearen bidez parte hartuz gainera. Zoritxarrez, saiook, ugaldu ordez, murrizten ari dira. Ikasturte berri honetan faltan ditugu saio horietako batzuk eta egiten zuten lan ona, Arrecifestik, Bahiatik...
2017/03/31
‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ (Buenos Aires Celebra, BAC) jaialdian estreinatu zen, martxoaren 18an, ‘Agur(t)ango’ koreografia, hiriko Laurak Bat Euskal Etxeko dantzariak eta Ekin Dantzari Taldeko kideak partaide. Tangoa eta Agurra batzen dituen koreografia ez da, ordea, Aitor Alavak sortutako lehenengo fusioa. Izan ere Ekin Dantzari Taldearen ezaugarri nagusietako bat da ‘bi herrietako idiosinkrasiak landu, tartekatu eta errespetatzea’.
2017/03/30
Gaur Otxandiotik (Bizkaia) abiatu eta hamar egunez euskal lurrak batetik bestera zeharkatu ostean apirilaren 9an Iruñean (Nafarroa) bukatuko den Korrika euskal diasporan gero eta sendoago dabilen ekimena da. Nazioartean, hiru zutabe dauzka gehienbat: munduko euskal etxe eta kmunitateak, Etxepare Euskal Institutuko iraakurletzat (batzuetan, euskal komunitateak dauden hirietan, eurekin batera) eta munduan bestela barreiatutako euskal familia, norbanako eta taldeak.
2017/03/30
Ahulenei ematen zaien tratuak eta hildakoekiko moduek asko esaten dute komunitate bati buruz. EuskalKultura.com-en "Oroimenean" sailak Diasporan hildakoak gogoan hartzea eta haiekiko azken oroitzapena gordetzea dauka helburu. Zure lankidetza eskatzen dizugu horretarako, bidaltzea zure euskal etxe edo komunitatean zendutakoen berri. Keinu eta ahalegin txiki bat izan daiteke zuretzat, hildakoak merezitakoa seguruenik. Hona hildakoen zerrenda.
2017/03/29
"Parque del Bajo" izeneko proiektuak lekuz aldatu nahi zuen. Juan de Garay Fundazio Euskal Argentinarrak eginiko kudeaketa lanak medio, historia eta lotura euskal argentinarraren sinbolo eta ikono den kimuak bertan segituko du, 1919an landatu zuten lekuan. Juan de Garayren estatua, aldiz, bertan 1915an ezarria, 30 bat metro mugituko dute. Lanak datorren urterako bukatuko lirateke, ekainero bertan egiten den hiriaren urteurren ekitaldiari batere eragin gabe.
2017/03/28
‘Arte’ telebista katea Euskal Diasporari buruzko dokumental bat ari da filmatzen eta Buenos Aires probintzia argentinarreko Tandil hirian grabatu ditu irudiak, bertako Gure Etxea Euskal Etxeko lagunekin solastuz eta elkarrizketatuz, eta euskal elkarteko jarduerak islatuz. Dokumentala edizio prozesuan ari da dagoeneko eta emaitzak laster ikusi ahal izango omen dira kateko webgunean, Interneten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus