euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valentziara eta Bizkaira joan dira Diasporako Gutunen VI. Lehiaketako sariak: irakur hemen lan irabazleak

2019/02/11

Diasporako Gutunen Literatur Lehiaketako VI. edizioko sari banaketa, Valentziako Laurak Bat Euskal Etxean Valentziako Paternako Emilia Santano eta Bizkaiko Sodupeko Mari Ane Eguia izan dira 2019ko Diasporako Gutunen VI. Literatura Lehiaketako irabazleak, A eta B kategorietan hain zuzen, esan nahi baita euskara ikasle direnentzako (A) eta euskara normaltasunez erabiltzen duten euskaldunentzako (B) kategorietan. Orotara 25 lan original jaso dira, horietako lau Euskal Herritik, Argentinatik bost, Uruguaitik ...

Gehiago irakurri...


Ivan Preuss zuzendari argentinarrak euskara eta Mariri buruzko aipamenak sartu ditu bere lehenengo luzemetraian

2019/02/11

Borja Andia, 'Amanqay' amonaren paperean 'La Hermosa Fantasía de Propósito Final' (Azken xedearen fantasia ederra) dauka izenburu Ivan Preuss-en lehenengo luzemetraiak eta bere jaioterri Carmen de Patagones-en filmatu du. Ekoizletzatik jakinarazi dutenez, "Viedma eta Patagones eskualdean nabari daitekeen euskal marka eta bertako euskal ondarea ikusita", "elkarrizketak euskaraz eta Mari ...

Gehiago irakurri...


Donostiako Danborradaren burrunba Cordobako mendixketan hedatu zen ‘Todo el Mundo en Alta Gracia’ jaialdia tarteko

2019/02/08

Villa Mariako danbor jotzaileak 2019ko 'Todo el mundo en Alta Gracia' Jaialdian, Argentinako Alta Gracia hirian Euskal musika eta dantza ikuskizuna Cordoba probintzia beretik, baina Villa Maria hiritik Alta Graciara bidaiaturiko Euzko Etxeko dantzari eta jotzaileen esku egon zen. ‘Mundu guztia Alta Gracian' (‘Todo el Mundo en Alta Gracia’) izeneko jaialdiaren lehenengo egunean euskal ordezkariek desfile eta inaugurazio ekitaldian hartu zuten parte ikurrina eskuan eta euskal ...

Gehiago irakurri...


Denak Bat Euskal Etxeko banderadunek ikurrina eraman zuten Cañuelas hiriaren 197. urteurreneko ekitaldietan

2019/02/08

Denak Bat-eko banderak Cañuelas hiriaren 197. urteurrenean Buenos Aires probintziako Cañuelas hiriak urtarrilaren 22an ospatu berri du bere 197. urtebetetzea. Ekitaldia Plaza Nagusian egin zen, udal agintariak –Gustavo Arrieta alkatea eta Marisa Fassi kabineteburua buru–, erakundeetako ordezkariak, kolektibitateak eta herritarrak lagun, tartean hiriko Denak Bat euskal etxeko kide eta ordezkariak ere. Hainbat banderadun lekuko, lore ...

Gehiago irakurri...


New Yorkeko Eusko Etxeak bazkidetzera deitu ditu hiriko euskaldunak: datorren igandean dauka hurrengo bilera

2019/02/08

New Yorkeko Eusko Etxearen aitzina Eckford kalean (arg. EuskalKultura.com) New Yorkeko Eusko Etxeak elkarteko bazkide egiteko deia egin die hirian eta inguruan bizi diren euskaldunei eta euskaldunen lagunei; eta baita ere bertan bizi ez badira ere munduan erreferentzia den hiri honetan Eusko Etxeak garatzen dituen ekimenak sostengatu nahi dituzten Euskal Herriko eta munduko euskaldunei eta euskaldunen lagunei ere. Bere hurrengo bilera datorren igandean egingo du Eusko ...

Gehiago irakurri...


Larunbatean egingo dira Salt Lake Cityn hiriko Euskal Afari Festa famatua eta NABOren Neguko Bilkura

2019/02/07

Aurreko edizio bateko irudia, bertako dantza talde Utah-ko Triskalariak-ekin eta Utah-ko euskal musikariekin (arg. EuskalKultura.com) Salt Lake Cityn egoitza duen Utah-ko Euskal Etxea anfitrioi, datorren larunbatean, otsailaren 9an, egun osoko euskal programa iragarri dute bertako euskaldunek. Kronologikoki, goizeko 8etan, NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak bere neguko bilkura egingo du, AEBetako eta Kanadako euskal etxe eta elkarteetako ordezkarien bilgarri. Egunean zehar garatuko den bilera horren ondotik, iluntzean, publiko ...

Gehiago irakurri...


Laurak Bat-ek 2019ko ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaialdiaren data baieztatu du: maiatzaren 12an izango da

2019/02/07

Euskal Echea eskoletako txikiak 2018ko BACen (argazkia Pedro de Erquiaga) Azken orduotan jakinarazi du Laurak Bat Euskal Etxeak ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco-BAC’ edo ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren data. Argentinako hiriburuan egiten den festaldi handiena maiatzaren 12an, igandea, izango da, beti bezala Mayo etorbidean, eguerditik arratsaldeko seietara. 2019ko BACek aurreko edizioen helburu bera izango du; esan nahi baita ...

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako Union Vascak bere 120. urteurrena ospatu eta 2019ko Euskal Astearen datak baieztatu ditu

2019/02/06

Etxeko helduek eta txikiek egin zieten putz kandelei Urtarrilaren 29an bete ditu urteak Buenos Aires probintziako euskal etxe zaharrenak eta 29an bertan ospatu zuen, denboran zehar instituzioko kide eta protagonista izan diren garai guztietako lagunekin. Zorion mezu ugari jaso zituzten bahiatarrek urtebetetzea dela eta, tartean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururena (mezua, hemen). Urteurreneko jaian, ...

Gehiago irakurri...


'Jarduneko Musikarien I. Topaketa' egingo du FEVAk otsailaren 16an, oraingoz 8 euskal etxeko 16 musikari partaide

2019/02/06

Trikitilari eta panderojole, Sara Urbieta eta Juan Manuel Hiriart bilkuratuko diren euskal-argentinar musikarietako bi izango dira (arg. Zulma Gimenez) Topaketa Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean egingo da, otsailaren 16an, Laurak Bat-eko Jose Maria Gutierrez txistularia koordinatzaile. Egun osoan zehar 16 musikarik banakako eta taldekako saioetan hartuko dute parte euskal musikan sakontzeko. Zortzi euskal etxetako musikariak bilduko dira Mar del Platara, tartean, Tres Arroyoseko Hiru Erreka, San Nicolaseko Euzkal Etxea, Buenos Aireseko Euskaltzaleak eta ...

Gehiago irakurri...


Zea Mays-ek kontzertua eskaini du Mexikoko Euskal Etxean ‘Ateak Tour 2019’ biraren baitan

2019/02/05

Zea Mays taldeko Aiora Rentería eta Piti Imaz Mexikoko Euskal Etxean Talde bilbotarrak zenbait kontzertu akustiko eskaini ditu Mexikoko hiriburuan urtarrilaren 30tik aurrera, euretako bat hiriko Euskal Etxean. Bertatik jakinarazi digutenez, lagun ugari bildu zen elkarteko instalazioetara Euskal Herritik bisita azkarrean etorritako taldearen musika entzuteko eta oso giro oneko kontzertuaz gozatu zuten. Musikariek ere hitz onak baino ez zituzten izan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia