euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskaro EEak 2019 ikasturteari ekin dio, urteko asteroko lehenengo mus hitzordua gauzatuz

2019/02/22

Euskaro Euskal Etxeko muslariak Uda sasoi betean gaude hemen, baina Uruguain ere euskal etxeak hasiak dira pixkanaka 2019 ikasturte berriko lehenengo urratsak ematen, udako geldialdiaren ostean. Hiriburuko Euskaro EEan, lehenengo bilkura musari lotua izan da, izan ere euskal karta jokoa jarduera bereziki garrantzitsua baita bertan. Gogoratu bejarrik ez dago, euskal etxe hau MercoMus txapelketa hegoamerikarraren egoitza izan zela ...

Gehiago irakurri...


Mendozako EEak martxoaren 11an abiatuko du 2019ko euskara ikasturtea eta zabaldu du izena emateko epea

2019/02/22

Mendozako Denak Bat-eko euskara irakasleak, Dario Di Giorgi, Lauraro Pincheira eta Gabriela Pagola Engaiamendu handia dauka Mendozako Euskal Etxeak euskara sustatu eta irakasten eta bertako irakasleek iragarri berria dute 2019ko ikastaroen antolakuntza. Lau talde irekiko ditu instituzioak aurten, koloreka eratuak. Talde Zuriak hasi berri-berriak bilduko ditu; Talde Horiak, hizkuntzarekin batera kultur gaiak landuko ditu; Talde Gorria, dagoeneko oinarrizko ezagutzak eskuratu ...

Gehiago irakurri...


Arku Tiroketa sartu du La Platako Euzko Etxeak bere bazkideei eskaintzen dien kirol ekimen aukeraren baitan

2019/02/22

Euzko Etxearen izenean, Javier Clua lehendakariak sinatu zuen hitzarmena ‘Flechas del Plata’ elkartearekin Asmo horrekin hitzarmena sinatu dute La Platako Euzko Etxeak eta ‘Flechas del Plata’ izeneko elkarteak, euskal elkarteak Los Porteños herrian daukan lur eremua erabiltzen utziko dielarik kirol elkarteko kideei, bertan entrenamenduak, txapelketak eta bestelako ekintzak egin ahal izan ditzaten. Aldi berean, kirol elkarteak Arku Tiraketa sustatuko du euskal etxeko kideen ...

Gehiago irakurri...


Alan King hil da 64 urte zituela, hizkuntzalari, euskaldun eta euskaltzale, ingelesetik euskara ikasteko metodoen egile...

2019/02/21

Alan King, Euskal Herria eta El Salvador beti bihotzean. GB Zinez nahigabetuta dakartzuet Alan Kingen heriotzaren berri. Alan Roy King (1954-2019) Ingalaterran jaio zen eta oraino gazte zelarik hurbildu zitzaion euskarari, euskaltzaletu, euskaldundu eta euskal hizkuntzalaritzaren munduan baneratu arte, berezko izena irabaziz nazioartean alor horretan.  University of Nevada Press-ek 1994an argitaratu zion The Basque Language: A Practical Introduction, eta ...

Gehiago irakurri...


Bi gauko egonaldia irabazi nahi Donostiako Heredad de Unanue Hotelean? Eman izena EuskalKulturaren zozketan

2019/02/21

Heredad de Unanue Hotelaren sarrera, Errotazar Bidea 142 helbidean, Donostia 20018 EuskalKultura.com-ek eta Donostiako Heredad de Unanue Hotelak bi gauko egonaldi bat oparituko dute zozketa honetan parte hartzen dutenen artean, bi pertsonarentzako gela bikoitzean, gosaria barne, horretarako egin behar den gauza bakarra email bat bidaltzea dela, martxoaren lehenaren aurretik. Gogoratu Heredad de Unanue Hotela Donostian dagoela, jatorria 15-16. mendean duen Unanue-Zar baserriaren eraikin ...

Gehiago irakurri...


Arantxa Anitua euskaldunen ordezkari, atzo Frantzisko Aita Santua Vatikanon bisitatu zuen Argentinako atzerritar gizataldeen ordezkaritzako parte

2019/02/21

Argentinako gizataldeen ordezkariak Vatikanoan (argazkia Infobae) Argentinan bizi eta lan egiten duten berrogei gizataldeko ordezkari Frantzisko Aita Santua bisitatu zuten atzo Vatikanon, Argentinako Giza Eskubide eta Aniztasun Kulturaleko idazkari Claudio Avruj-ek antolatutako elkarretaratze batean. Bisitan “Argentina, Mosaico de Identidades” (Argentina, identitate bilgune) izeneko adierazpena eman zioten Aita Santuari, besteak beste migranteen, ...

Gehiago irakurri...


Zer dakizu Beatbox-i buruz? Orodreth EHko txapeldunak zure ahotsaz musika egiten irakatsi nahi dizu zure euskal etxean

2019/02/21

Orodreth (Boris Bringas) Orodreth (Boris Bringas) bilbotarrak hamar urteko esperientzia dauka Beatbox-en. 2008tik aurrera hainbat erakustaldi, beatbox tailer eta lehiaketa ezberdinetan hartu du parte Euskal Herrian eta Espainian zehar. Txapelketa batzuk ere irabazi ditu, tartean Euskal Herriko beatbox Txapelketaren 2018ko edizioa. Orain eta Diasporako lagunekin bere artea konpartitzeko, Txile eta Argentina bisitatuko ditu eta ...

Gehiago irakurri...


Larunbatean ‘Muga deitzen da pausoa’ filma emango dute euskaraz Buenos Airesen Gaumont aretoan erdal azpitituluz

2019/02/20

‘Muga deitzen da pausoa’ dokumentalaren afixa Maider Oleaga Euskal Herriko zuzendariak ‘Muga deitzen da pausoa’ bere dokumentala aurkeztuko du larunbat honetan Argentinako hiriburuan. Dokumentala Donostian filmatu zuen Oleagak, euskaraz (Buenos Airesen azpitituluekin proiektatuko da) eta bi emakumeren arteko topaketa berezi bat kontatzen du: bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elvira Zipitria Irastorza du izena eta 1982 urtean zendu ...

Gehiago irakurri...


"Kolonbian jaio nintzen baina euskara nirea daukat": Aimara Marrerok ez dio uko egiten bere nortasun aberatsari

2019/02/20

Aimara Marrero eta bere aita Alvaro (arg. Javi Colmenero-NDG) Aimara urtebete baino ez zuela iritsi zen Euskal Herrira Kolonbiatik, guraso eta anaiarekin. Donostiara urte t'erdi zeukala iritsi zen lehenengoz, eta hemen ikusi zuen aurrenekoz itsasoa. Bertan ezartzen, Gurutze Gorria izan zuten laguntzaile eta honek, baliatzen jakin duten ate bat zabaldu zien, haurrek Errenteriako Koldo Mitxelena Ikastolan ikasteko aukera izan baitzuten. "Dena euskaraz ...

Gehiago irakurri...


FEVAk bildutako euskal instrumentu jotzaileek zuzeneko musika jarri zioten Mar del Platako 2019ko Jaialdiari

2019/02/19

Zuzeneko musika 2019ko Mar del Platako Jaialdian 'Jarduneko Musikarien I. Topaketa' otsailaren 16an egin zen, Mar del Platako Denak Bat-en, FEVA antolatzaile. Parte hartutako musikariak Bahia Blanca, Tres Arroyos, San Nicolas, Buenos Aires (Euskaltzaleak eta Laurak Bat), Villa Maria, Maipu eta Necocheako euskal etxeetatik heldu ziren Mar del Platako, eta bertako jotzaileak lagun, egun osoko jarduna bururatu zuten, Buenos Airesko Laurak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia