euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro de Abaurrea iruinsemea eta bere inguruko nafar komunitatea XVII. mende hastapeneko Perun

2019/03/18

Navarro-Tafalla jauregia (Zapateria kalea, Iruñea), Juan Francisco Navarro indianoak XVIII. mendean eraikiarazia, egun Alderdi Jeltzaleko egoitza Artikulua eman du argitara bere atzoko edizioan Iruñeko Diario de Noticias egunkarian Mikel Aramburu-Zudaire historialari iruinsemeak "La comunidad de navarros en el Perú de comienzos del siglo XVII" (Nafarren komunitatea XVII. mende hastapeneko Perun) izenburupean, bere doktorego tesian jasotako zenbait datu eta jakingarri plazaratuz. Gure irakurleentzat oro har eta partikularzki ...

Gehiago irakurri...


‘Txapela’, Argentinan egindako euskal sagardo naturala, Rosarioko Zazpirak Bat-en aurkeztuko da martxoaren 27an

2019/03/18

'Txapela' euskal-argentinar sagardo naturala ‘Txapela’ sagardo berria Patagonia-Astigarraga SAS enpresa argentinarraren ezkoizpena da. Jabea Euskal Herriko familia sagardogile esanguratsuenetako bat du, Otaño-Goikoetxeatarrak, Astigarragako Petritegi Sagardotegia gobernatzen dutenak. Izan ere, Ainara Otañok (Euskadi) eta Xabier Aguirrek (Argentina) 2016an abiatutako proiektu bat da; Patagoniako Rio Negro probintziako ...

Gehiago irakurri...


Eh!trip: aukera desberdina Euskal Herriko bazterrak bere kabuz bisitatu nahi dituen Diasporako bidaiariarentzat

2019/03/15

Eh!trip logoa Eh!trip ez da ohiko turismo agentzia bat baizik eta "Euskal Herrira bidaiatu duen jendearen galderak, jakin-minak eta asmoak kontuan hartuta sortutako familia enpresa bat". Ondorioz, "eskaintzen ditugun proposamenak bidaiari bakoitzaren neurrira egindakoak dira: ateraldiak euren interes eta gustuen arabera antolatzen ditugu; egunero aukera desberdinak izaten dira, ibilbide turistiko, ...

Gehiago irakurri...


Argazki-itzuli azkarra Emakumeen Eguneko euskal etxeetako saioetan barrena eta datorren asteko azken ekitaldiak

2019/03/15

Arrecifeseko Udalak Teresa de Zavaleta (bigarrena, gure eskuinetik) saritu zuen Emakumeen Egunean Munduko hainbat lekutan, euskal etxeek Martxoaren 8an bertan ospatu zuten Emakumearen Nazioarteko Eguna, egunak gailendutako aldarriei eutsiz. Hala gertatu zen Argentinan eta Uruguain: kasu batzuetan euskal gizataldeko emakumeek diplomak eta sariak jaso zituzten kolektibitatearen alde egindako lanagatik; beste batzuetan, hitzaldiak, erakusketak eta afariak egin ziren emakume jakinak eta kolektiboa ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Haize Hegoak bere 30. urteurrena ospatu du eta hasia da prestatzen ‘Etorkinen Olinpiadak’ 2019

2019/03/14

Haize hegoa Euskal Etxearen 30. urteurrena Martxoaren 1ean betetzen zen berez Haize Hegoaren 30. urteurreurrena, eta elkartean pasa den larunbatean ospatu zuen, bere egoitzan eginiko ekitaldian. Bertara bildu ziren azken urteotako euskara ikasle eta irakasleak, dantzariak, eta oro har, bazkide eta lagunak. Maite Bengoa lehendakariak Euskal Etxearen lehengo, oraingo eta geroko ekimenez mintzatu zen eta ondotik bildutakoek topa egin zuten Haize ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasuna hotelak bere jatetxea berritu du eta Iñaki izena jarriko dio: inaugurazioa, apirilaren 13an

2019/03/14

Iñaki Jatetxea, Macachinen Zazpi urte beteko ditu aurten La Pampa probintziako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko egoitza den izen bereko Hoteleko kontsezio gazteak eta Hoteleko jatetxea, aldi berean herriko euskal jatetxe bakarra dena berrituz ospatuko du. Fisikoki, hobekuntza lanak egin dituzte jangelan, eta euskal plater berriak sartu dituzte menuan. Izan ere, sukaldaria propio trebatu da jatetxeak kartan eskainiko dituen aukera eta eskaintza ...

Gehiago irakurri...


EuskarAbentura 2019: aukera galanta Diasporako bi gazterentzat, hilabetez Euskal Herria euskaraz ezagutzeko

2019/03/13

EuskarAbenturaren iazko edizioko partaideak Maulen ekimenaren lehenengo edizioari hasiera emateko prest Zuk zeuk 16-17 bat urte badituzu edo ondoan adin horretako laguna, seme-alaba, iloba edo ezagunen bat badaukazu, emaiozu bizitza osoan ahaztuko ez duen aukera honen berri. Pentsa ezazu, hilabete Euskal Herria oinez zeharkatzen, adin bereko Euskal Herriko bazter guztietako 120 bat gaztetxorekin batera, bestela seguruenik sekula ezagutuko ez zenituzkeen bazterrak ezagutzen... tokian tokiko protagonista ...

Gehiago irakurri...


2015etik Viedmako Euskal Etxea babesle duen 70. Haurtzaindegia inauguratu dute, Euskal Abesbatza partaide

2019/03/13

Abestu Beti Abesbatza Viedmako 70. zenbakidun Haurtzaindegiaren inaugurazioan (argazkia Marcela Galindo) Joan den astelehenean egin zen Rio Negro probintziako hiriburuan 70. zenbakidun Haurtzaindegiaren inaugurazioa eta hiriko Euskal Etxeak hartu zuen parte zeremonian Haurtzaindegi honen babesle edo 'aitabitxi' baita 2015etik. Urte hartan elkartu zituzten ahaleginak bi erakundeek, “haurrak eta euren familiak euskal etxera hurbil zitezen, hezkuntza interkulturala bultzatzeko eta hezkuntza ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeak euskarazko bere 2019ko bideo lehiaketarako deia egin du, epea apirilaren 10a

2019/03/13

Aurreko edizio bateko partaide irabazleak Madrilgo Euskal Etxeak urtero antolatu ohi duen euskarazko bideo lehiaketarako deia egin du, lanak aurkezteko epea apirilaren 10ean ezarrita. Bertako bazkideek baino ezin dute parte hartu gehienez 5 minutuko iraupena izan dezakeen lanak onartzen dituen lehiaketa honetan, mov, avi edo mp4 formatoetan. Lanak apirilaren 10ean Euskal Etxean entregatu eta bideoak ikusteko eta sariak adierazteko eguna biharamuna, ...

Gehiago irakurri...


Zinemaldia CAT hasiko da ostegunean Bartzelonan, euskal filmen erakuslehioa Katalunian (ikus trailerrak)

2019/03/12

Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile, ostegunean hasiko da Bartzelonan eta iganderaino luzatuko Zinemaldia CAT, urtero euskal zinema arloko azken ekoizpenen erakuslehio egiten duen jaialdia hiriburu katalanean. Bertan erakusten diren filmak plazaratu berriak izan ohi dira edo soilik zinemaldiren batean pantailaratuak edota edonola ere Kataluniako aretoetara etorri gabeko nobedadeak zinemazale ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia