2019/02/19

Kalean da dagoeneko Jazoera aldizkariaren zenbaki berri bat, 95.a. Caracaseko Eusko Etxetik Pedro Javier Arriaga Aguirre editore, zenbaki berriak zenbait artikulu eskaintzen ditu Euskal Herrriko eta Venezuelako lehengo eta oraingo errealitatea aipagai duten albiste eta iruzkinekin. Arriagak berak editorialean gogoratzen duenez, "2019 honek esangura berezia dauka euskal venezuelatarrontzat, 80 urte ...
Gehiago irakurri...
2019/02/19

Otsailean bagaude ere --uda petoa Hego Hemisferioan-- Hego Amerikako euskal etxe batzuk hasiak dira jadanik euren urteko plangintza iragartzen. Buenos Aires probintziako San Miguel hiriko Askatasunaren Bidea euskal etxeak euskara eskoletan apuntatzera deitzen du. Bi maila eskainiko ditu aurten elkarteak. Hasiera maila, astelehenetan izango da, arratsaldeko 3:30etatik 6:30etara. Maila aurreratuak, berriz, ...
Gehiago irakurri...
2019/02/18

Bi urte daramatza Guadalupe Gartziak Aquitaniako hiriburuan euskal dantza ikastaroak ematen. Berria ez litzateke bitxia izango jakingo ez bagenu Guadalupe argentinarra dela. Izan ere 23 urteko gaztea –23 urte ditu– Buenos Aires hirian jaioa, eta Nekazaritza Zientziak ikastera mugitu zen Frantziara. Berak argitzen duenez, “Buenos Airesen ikasi nuen euskal dantzak eta euskal kultura ...
Gehiago irakurri...
2019/02/18

Bere Zuzendaritza Batzordea berritu du Idahoko Homedale-n, bertako Txoko Ona Euskal Etxeak. Euskal elkartetik adierazi digutenez, bilera urtarrilaren 27an egin zuten eta bertan erabakitakoaren arabera, Marc Asumendi, Clay Haylett, John Lejardi eta Jim Ryska hautatu zituzten batzordekide, eta Lisa Cowger ordezko gisa. Zuzendaritzakoek, John Lejardi hautatu zuten ondoren lehendakari eta Lori Aguirre ...
Gehiago irakurri...
2019/02/18

Iaz orrialde hauetan Serrat-en aipatu genuen kasuan bezala, oraingoan nazioarteko beste kantari bat ari izan da Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko areto nagusian entsaiatzen hiriburuko Colon Antzokian kontzertua eman aurretik. Juanes kantari kolonbiarra --Antioquiako Medellinen jaioa, Juan Esteban Aristizabal du izena, eta euskaraz ere grabatu izan du kantarik, Kepa Junkeraren (besarkada, ...
Gehiago irakurri...
2019/02/15

Saltoko Euskaldunen Taldea sustatzaile nagusi, ‘Harriague Astea’ antolatzen ari dira Uruguaiko saltotarrak. Hazparnen jaioa, Harriague, bere izeneko upeltegiaren sortzailea izan zen Salton eta Tannat motako mahats-mota Uruguaiko ikur bihurtu zuen. Pascual Harriagueren omenezko ekitaldiak apirilaren 8tik 14ra izango dira, hainbat proposamen barne, tartean, kultur eta kirol arlokoak, ...
Gehiago irakurri...
2019/02/15

Otsailaren 28an da berez 'Euzko Alkartasuna' euskal etxe pampatarraren fundazio eguna eta euskaldunek ospakizuna asteburura pasatzea erabaki dute, martxoko lehenengo asteburura, eta kultura programa zabal batekin ospatzea. Larunbat-igandeko ekitalditan, mota askotako proposamenak eskainiko zaizkie Macachinera bertaratu nahi duten lagunei, tartean sukaldaritza standak, gastronomia klaseak eta ...
Gehiago irakurri...
2019/02/15

Otsailero San Frantzisko aldeko euskaldunek bertako Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center-en urteurren besta ospatzen dute --aurtengoan 37. edizioa du-- gaur egun Ipar Kalifornian euskal biltoki erreferentea bilakatua den eraikin hau 1982an sortu eta inauguratu izana gailenduz; sortu ere, nola sortu zen ere ongi gogoratuz, bertako euskaldunek Euskal Herriko hainbat herrik hain berea duten ...
Gehiago irakurri...
2019/02/15

Ohiko arrakasta handiz egin dute joan den larunbatean Salt Lake Cityn 2019ko Basque Dinner Dance ekitaldia. Utah-ko Euskal Etxea antolatzaile, urteroko hitzordu honen helburu behinena urteko aurrekontuari zati handi bat ekartzea da, eta ber denboran euskal dantza eta kultur molde batzuk erakustea Utah-ko publiko ez-euskaldunari. "274 pertsona bildu zaizkigu aurten afaltzera," ...
Gehiago irakurri...
2019/02/15

Urtarrila, urrian egindako hauteskundeetan hautatu dituzten karguen zin-egite eta kargu-hartze hilabetea da Estatu Batuetan. Duela egun batzuk, Aitor Narvaizaren irudia ekarri genuen, Nevadako Elko konderriko sheriff berri gisa zin-egin eta kargua hartzen. Gaurkoan, Diana Lachiondoren zin-egite irudia ekarri dugu. Gogoratu Diana Idahoko Ada Konderriko 'County Commisioner' edo konderriko gobernuko kide gisa ...
Gehiago irakurri...