2019/03/01

Hiritargo osoari begirako egitarau zabala antolatu du La Pampako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak bere 60. urtebetetzea ospatzeko. Ekintza asko kalean izango dira eta horietako batzuk doakoak. Programa gaur bertan hasiko da bertaratzeko gonbitea jaso duten ordezkartzei egingo zaien harrerarekin, eta bihar errepikatuko honako egitarauaren arabera:
Gehiago irakurri...
2019/02/28

Udako oporraldia amaierara iristen ari da Hego Amerikan eta bertako euskal etxeak berehala hasiko den 2019 ikasturte berriko egitarauak ari dira bururatu eta iragartzen. Sao Pauloko Eusko Alkartasuna-ren kasuan, gainera, urte berezi bat du aurrean erakundeak 60 urte beteko baititu urte amaieran, abenduaren 9an hain zuzen, eta bertako kide eta lagunek behar bezala ospatzeko programa itxi berri baitute. ...
Gehiago irakurri...
2019/02/28

La Platako Euskal Etxeko ‘Matxin Burdin’ Liburutegia aitzindaria da Kolektibitateen Liburutegien Topaketak antolatzen. Izan ere, lehenengo biak Euzko Etxean bertan egin ziren; ondokoak, berriz, Buenos Airesko Argentinako Elkarte Galegoen Federazioan, “Cesky Dum’ Txekiar Liburutegian, Argentinako Liburutegi Nazionalean, ‘Jardin Japonés’ delako Kultur Gunean; eta Kataluniar ...
Gehiago irakurri...
2019/02/28

Hilero elkartzen dira Ayacuchoko Euskal Odola-ko lagunak afaltzera eta hilero daukate arrazoi bat ospatzeko. Otsaileko gaia Inauteriak izan ziren eta karia horretara kotilioia banatu zuten gonbidatuen artean. Ehun bat pertsona bildu ziren Euskal Etxeko egoitzan eta etxeko sukaldariek prestatutako afariaz gozatu ondoren, ordu txikiak arte dantzatu zuten Julio Servinof-en musika lagun.
Gehiago irakurri...
2019/02/27

Jon Kortazar idazle eta EHUko Euskal Literatura irakaslea gonbidatu dute aurten Chicagoko Unibertsitatean Euskal Ikasketei buruzko graduondoko irakaskuntza eskaintzen duen Koldo Mitxelena Katedrara. Kortazarrek hitzaldi bat emango du martxoaren 4ean, astelehena, arratsaldeko 16:30ean, aipatu unibertsitateko Franke Institute for Humanities gunean. Hitzaldiak Tensiones en el campo ...
Gehiago irakurri...
2019/02/27

Joan den ostiralean, otsailaren 22an, bildu ziren Arrecifeseko Euskal Etxeko kide eta lagunak afaldu eta erakundearen 97. urteurrena ospatzeko. Afaria hasi aurretik, Etxeko lehendakari Laureano Villak 2019an zehar euskal etxeak garatuko dituen jarduera eta ekitaldiakj iragarri zituen, tartean euskara eta dantza klaseak. Nobedade batzuk ere iragarri zituen: pandero eta txistu klaseak, esaterako, eta, euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/02/27

Iaz Santa Rosan estreinekoz antolatutako Gizataldeen Festak hamabost bat mila jende bildu zituen, hasierako aurreikuspenak bi milakoak baziren ere, adierazi dute antolatzaileek. Horrek bultzatuta, elkarte eratzaileak datorren apirilaren 7rako iragarri du La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa, euren helburua delarik aurreko edizioan bertara bildu ez ziren gizataldeak aurtengora biltzea. Iragarpena Santa Rosako ...
Gehiago irakurri...
2019/02/26

1950eko hamarkadan Montevideon finkatutako Alex --ofizialki Alejandra-- Tejeria Amunarriz larrauldarraren heriotzak oihartzuna izan du hiriburu uruguaitarreko euskal giroetan, joan den mende erditik hona bertako euskal bizitzako parte eta eragile izan baita 87 urte zituela osasunez makal ibili ondoren otsailaren 22an hil den emakume energiadun hau. David Bengoa mungiarraren alarguna, Uruguain ...
Gehiago irakurri...
2019/02/26

Datorren ostirala, martxoaren 1a, azken eguna da EuskalKultura.com-ek eta Donostiako Heredad de Unanue Hotelak antolatu duten zozketa honetan parte hartzeko. Saria, bi gaueko egonaldi bat bi pertsonarentzako gela bikoitzean, gosaria barne, Diasporaren Hotela deitua den honetan. Zozketarako txartela lortzeko, email bat behar da bidali ematen den helbide elektronikora, eta zorte pixkat izan izan, besterik ...
Gehiago irakurri...
2019/02/25

Deialdia mundu osoko irakurletzetako eta euskal etxeetako euskara ikasleei dago zuzenduta eta saria ikastaldi bat da Euskal Herriko barnetegi batean, bidaia barne. Bideoan partaideek euren hiriko txoko bat aurkeztu behar dute euskaraz (oinarriak, artikuluan). Bideoak bidaltzeko epea martxoaren 18an bukatuko da eta irabazlearen izena apirilaren 2an emango da aditzera. Ez zazu aukera pasatzen utzi eta egizu 20 ...
Gehiago irakurri...