euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Aterpea Gral. Rodriguez-ko alkatearekin bildu eta kale izendegian euskal izenak sartzea izan zuten hizpide

2019/03/12

Eusko Aterpea Euskal Etxeko Francisca Vicente, Juan C. Echezarreta, Cesar Ponce, Federico eta Ana Luz Etcheberry, Angel Hygonenq eta Raul Taretto Gral. Rodriguez-ko Udaleko ordezkariekin (argazkia EE) Bilera martxoaren 7an izan zen, Udal Polikiroldegiko instalazioetan. Bertan afaldu eta bi orduko bilkura izan zuten Euzko Aterpea Euskal Etxeko lagunek eta Gral. Rodriguezko udal ordezkariek. Bileran Euskal Etxeak gauzatze bidean eta egiteke dituen proiektuez hitz egin zuten, eta Udalak horiek bururatzeko agindutako laguntzez.

Gehiago irakurri...


Publikoa ere partaide Hiru Erreka Euskal Etxeko dantzarien kalejiran Tres Arroyoseko Gariaren 50. Jaian

2019/03/12

Euskal standa Tres Arroyoseko Gariaren Jai Probintzialean Tres Arroyos hiriko Gariaren Jai Probintziala bere 50. ediziora iritsi da aurten eta ‘urrezko’ urteurrena ospatzeko bertako Udalak programa luze eta berezi bat antolatu du. Jaialdia joan den asteko asteartetik igandera bitartean --martxoaren 6tik 10era-- luzatu da, mota askotako ekintzak eta goi mailako artisten ikuskizunak barne. Euskal Etxeak urteroko maila onari eutsi dio, euskal ...

Gehiago irakurri...


Frank Bergon idazle euskal amerikarraren lanei buruzko Nazioarteko Konferentzia aste honetan Nevadako Unibertsitatean

2019/03/11

Frank Bergon (arg. Hudsonvalleone.com) Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroa eta Jon Bilbao Euskal Liburutegia antolatzaile, “Oesteko euskal amerikar baten ikuspegia: Frank Bergoinen lanei buruzko Nazioarteko Konferentzia” martxoaren 13 eta 14an --aste honetako asteazken eta ostegunean-- egingo da UNRko Renoko kanpus nagusiko Mathewson-IGT Knowledge Center eraikineko Leonard ...

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxeko kideek lagunen arteko afari batekin inauguratu dute egoitza berria

2019/03/11

Limako Euskal Etxearen egoitza berria 30 urte baino gehiago lokal berean egon ondoren, Peruko Euskal Etxeak lekuz aldatu behar izan zuen. “Beste lekuan alokatuak geunden, –azaldu digu Etxeko erreferente den Xabi Gilek– eta ez digute berritu; uste dut saldu behar dutela etxea. Hala ere, oso gertu dagoen beste etxe batera mugitu gara, auzo berean, eta bertan ari gara jadanik normaltasunez funtzionatzen”.

Gehiago irakurri...


Zer ari da gertatzen Necochean? Duela ordu gutxi gure erredakzioan jasotako bideoa, esklusiban, gure irakurleentzat

2019/03/11

Zer gertatzen ari da Necochean? Otsail erdialdera bideo misteriotsuak hasi ziren agertzen Necocheako Euzko Etxeko sare sozialetan. Ustekabean buruhandi bat --bai, buruhandi bat-- harrapatu zuten Euskal Etxeko kamerek erakundeko isilpeko informazioan miatzen. Baina gertaera ez zen hor bukatu, adierazi digute sotto voce erakunde barrutik. Aste batzuk geroago bideo berri bat agertu zen, buruhandiaren adierazpen batzuekin… Baina zeri ...

Gehiago irakurri...


8M Mugimendua: Emakumeen aldeko ‘Olatu berdea’ euskal etxeetara ere iristen ari, gaurko ekintzetako batzuk

2019/03/08

Valentziako Euskaltzaleok Greba Feministaren alde Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, martxoaren 8an, eta gizarteko sektore ugarik bat egiten dute emakumeen eskubideak aldarrikatzen dituzten kanpaina eta borrokekin. Euskal Etxeak ez daude joera honetatik kanpo eta nahi baino mantsoago bada ere gero eta gehiago dira genero gaien inguruko aktibitateak antolatzen dituzten zentroak. Gehienek gaur bertan egingo dituzte; beste batzuek martxoan ...

Gehiago irakurri...


Diasporako jokalariak selekziora ekartzearen alde agertu da Clemente Euskal Selekzioko entrenatzaile berria

2019/03/08

Euskal Futbol Federazioko lehendakari Luis Mari Elustondo eta Javier Clemente Euskal Selekzioako entrenatzaile berria Selekzioko elastikoa erakusten (arg. Juan Echeverría-Mundo Deportivo) Diasporako jokalariak selekziora ekartzearen alde agertu da Javier Clemente Euskal Selekzioko entrenatzaile berria. Selekzioak Panamaren kontra jokatuko du bere hurrengo partida maiatzaren 29an, Rommel Fernández estadioan, bertan 20:00ak direla eta Euskal Herrian biharamuneko goizaldeko 3ak. Diasporako jokalariak selekzioratzeaz galdetuta, Clementek Euskaditik "kanpora atera behar izan zuten euskal ...

Gehiago irakurri...


Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxea prest 2019ko ekintzekin hasteko; dantzak, musika, musa…

2019/03/08

Lagun Onak Euskal Etxeko kideak, 2018 urteari agur esaten Datorren astean hasiota, Buenos Aires probintziako Pergaminoko Euskal Etxeak kutur eskaintza zabala prestatu du bere komunitateari luzatzeko. Dantzariak hiru taldetan antolatzen ditu, adinaren arabera: 2 eta 5 urte arteko txikiak, asteazkenetan bilduko dira, 17etatik 18etara; 6 urtetik gorakoek 18etatik 19:30etara. Bi taldeak martxoaren 13an hastekotan. ‘Goizeko Izarra’ taldeko dantzari ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak lau irakurle behar ditu Italia, Katalunia eta Estatu Batuetarako: epea, apirilaren 7a

2019/03/07

Etxepare Euskal Institutuak eta bere irakurletzek bat egingo dute aurten egingo den 21. Korrikarekin Etxepare Euskal Institutuak Euskara eta Euskal Kultura irakurleak behar ditu Katalunia, Italia eta Estatu Batuetako unibertsitatetan jarduteko 2019-2020 ikasturtean. Irakurle postuak lau dira: bat Bartzelonan, Universitat Autonoma de Barcelona (UAB) eta Universitat de Barcelonan (UB) aritzeko; beste bat Italian, Boloniako Alma Mater Studiorum eta ...

Gehiago irakurri...


Mikaela Goicoechea euskal amerikar kantari gazteak Opera Wyoming-ekin kantatuko du larunbatean Rock Springs-en

2019/03/07

Kantu eta musika ikasketak egiten ari den Mikaela Goicoecheak datorren larunbatean kantatuko du Rock Springs-en 19 urte dituen Mikaela Goikoetxea Arizonatik propio etxeratuko da emanaldirako, Arizona State University-n ari baita Musika Hezkuntza eta Espainiera ikasle. Pare bat kantu kantatuko ditu “A Night at the Opera" ekitaldian Rock Springs-ko Broadway antzokian: Benito Lertxundiren "Loretxoa" eta Claude Debussyren "Nuit d'Etoiles". Rock Springs-en ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia