2019/09/19

Festa handi batekin nahi du ospatu Tres Arroyosko Hiru Erreka Euskal Etxeak bere 20. urtebetetzea. Eta horretarako, deia luzatzen die euskal etxeetako adin guztietako dantza taldeei urriaren 19an egingo duen jaiko emanaldian parte hartzera, baita euskal abesbatzei ere, Abesbatzen Topaketa ere antolatu baitu Euskal Etxeak, herriko Udal Korala ere partaide. Izena ematen duten taldeei sarrera eta ...
Gehiago irakurri...
2019/09/19

Joan den asteburuan egin da Concordian, Entre Rios Probintziako Immigrantearen Jaialdia. Festaren 26. edizio honetan eta urtero ohi bezala, Ibai’ko Izarra Euskal Etxeari egokitu zaio Euskal Herriaren ordezkari izatea eta ondo baino hobeto egin zuen elkarteak bi agertokitan banatuta gainera: tauletan eta kultura eta gastronomia standean. Gastronomia arloan, Euskal Etxeak urteroko mailari eutsi ...
Gehiago irakurri...
2019/09/18

Zabalik da urriaren 1era arte atzerriko unibertsitateetan eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastarorako izen-emate prozedura. Etxepare Euskal Institutuak EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzarekin batera antolatutako ikastaroa da hau, eta Gasteizen egingo da aurten, urriaren 4etik azaroaren 30era bitartean, Etxepare Euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/09/18

Udala lagun, Euskal Diasporaren Eguneko egitarauaren baitan, irailaren 8an, landatu zuten Gernikako Haritzaren kimua Concepcion del Uruguayko Ibai Txori Euskal Etxeko agintari eta kideek, Jose Lauritto alkatea partaide. Kimuaren jatorriari dagokionez, Rosarioko Euskal Etxeko Batzordeak oparitu zion Entre Rios probintziako Euskal Etxeari hiriko leku esanguratsu batean landa zezan.
Gehiago irakurri...
2019/09/17

Segitzen du --gaur Gasteizen-- Idahoko gobernadore Brad Little Euskadira egiten ari den bisitak. Kargua joan den urtarrilean hartu ondoren atzerrira egiten duen leheengo biadaia honetan Little ematzearekin eta Idahoko ordezkaritza bateko buru heldu zen igandean Bilbora eta arratsalde horretan bertan Ibaigane Athletic-en egoitza bisitatu zuen, Bizksaiko ahaldu nagusi Unai Rementeria eta Athletic-eko ...
Gehiago irakurri...
2019/09/17

Aurtengo martxoan merkaturatu zenetik, Argentinan bertako lehengaiekin euskal erara egiten den ‘Txapela’ sagardo naturala gero eta leku handiagoa ari da egiten herrialdeko merkatuan, ez soilik euskal etxeen esparruan, euskal kolektibitatearekin loturarik ez duen sukaldaritza munduan ere baizik. Sagardo hau dastatzearen aitzakiarekin gainera, beste euskal produktu batzuk eta euskal moldeak eta ...
Gehiago irakurri...
2019/09/17

Urtero, oso zaila egiten zaie Patagoniako euskal etxeei Euskal Astera joan ahal izatea, batez ere bi arrazoiengatik: jai-lekura iristeko behar duten denboragatik –batzuetan 12 ordu baino gehiagoko bidaiak izaten dira–, eta, horri lotuta, bidaiaren kostuengatik. Dena den, hitzordu honetan parte hartzea beti da helburu eta elkarteek ahalegin handiak egiten dituzte. Barilocheko Eusko Etxeak, ...
Gehiago irakurri...
2019/09/16

Hirugarren eta azken ematealdia. Globalizazioaren garaian ez dirudi ideia txarra zarenetik eta zeure ezaugarriekin biltzea globalizaziora. Eta hori izan zen, izan ere, mendetan zehar, eta naturalki munduan sakabanatu ziren euskaldunek egin zutena, Euskal Herria euren kultura eta izaera eurekin eramanda. Etorkinak euren herriaren zatitxo bat bidaia horretan lagun zutela abiatu ziren eta horren ondorioz gaur egun ...
Gehiago irakurri...
2019/09/16

Ekitaldi eta egun ederra izan zen joan den irailaren 8a, igandea, munduko hainbat euskal etxe eta nazioartean zehar barreiatutako euskaldun eta euskal jatorriko askorentzat. Bigarren urtez ospatzen zen Euskal Diasporaren Eguna, bai Euskal Herrian bertan, baita euskaldunek presentzia antolatua daukaten hamaika herri eta herrialdetan ere; islatu dugu horren berri azken egunotan EuskalKultura.eus-en argitara eman ...
Gehiago irakurri...
2019/09/15

Kalifornian, San Juan Capistranoko Historia Elkarteak euskaldunak omenduko ditu, herriari historian zehar eginiko ekarpen oparoagatik. Ekitaldia gaur igandean bertan egingo da elkarteak urtero egiten duen Ondarearen Barbakoan, eguna euskaldunei dedikatuz. San Juan Capistrano, misio bezala sortu zenetik beretik izan du harremanik euskaldunekin, izan ere Fermin Francisco Lasuen frantziskotar ...
Gehiago irakurri...