2019/08/23

Urtero sasoi honetan bezala euskal besta sasoia da agorril edo abuztu hondarrekoa Kalifornian, eta asteburu honetan San Frantziskoko euskaldunek "Gure Euskal Etxeko Jaialdia" edo "Basque Cultural Center Jaialdia 2019" delako besta ospatuko dute, bertako kantari, bertsolari, dantzari, klika eta musikariekin batera Europako gonbidatuak ere bertan, hala nola pilotariak (Bixintxo Bilbao, Maxime ...
Gehiago irakurri...
2019/08/23

Telmo Esnalen 'Dantza' film euskalduna larunbat honetan pantailaratuko dute Vancouver-en, British Columbiako hiri honetako Latin American Film festival-en programa barnean. Emanaldia bihar larunbata, abuztuaren 24an izango da 19:30etan Vancouver erdiguneko The Cinematheque (1131 Howe Street at Davie) aretoan, eta bertaratzen diren euskal etxeetako kideek prezio berezia lortuko dute, txartela sarean ...
Gehiago irakurri...
2019/08/22

Diaspora ere bere ardurapean duela, bere lan eremua Europako gaiak, mugaz gaindikoak eta kanpoan diren nafarrei lotutakoak izango dira. Nafarroako Gobernuak Mikel Irujo Amezaga (Caracas, 1972) izendatu du Kanpo Ekintzako lehenengo zuzendaria, Zuzendaritza bera ere berarekin sortuta, Ana Ollo buru duen Herritarrekiko Harremanetako departamentuaren baitan. Mikel Irujo Nafarroaren ...
Gehiago irakurri...
2019/08/21
Neguan musika izan zen protagonista, udaberrian zinea eta udan euskal arte eszenikoak eta literatura izan dira Eskozian nagusi: abuztuaren 7tik 18ra bitartean, Edinburgon ospatzen ari diren Edinburgh Festival Fringe arte eszenikoen jaialdia eta Edinburgh International Book Festival delakoa euskal sorkuntzaren zabalkuntzarako plataforma bilakatu dira #ScotlandGoesBasque programaren eskutik. Etxepare Euskal Institutua urte osoan zehar garatzen ari den ekimen horren mugarri garrantzitsuenetako bat izan da joan den egunetakoa, adierazi dute euskal kultura nazioartean zabaltzeko helburua duen euskal erakunde ofizial honetatik.
Gehiago irakurri...
2019/08/20

Erronkak maite dituzu? [pasa mesedez mezu hau zure inguruan euskara ikasteko interesa izan dezakeen edonori, eta animatu, eskertuko dizu(gu)] Izan ere, erronka poli-polit bat proposatzea da artikulu honen helburua. Beti euskara ikasi nahi eta sekula ikasi ez dutenei dago zuzenduta. Edo sekula pentsatu ez, baina pentsatzen jarrita, aizu zergatik ez, esan dezakeen norbaiti. Tratu bat da. Euskara maila polit ...
Gehiago irakurri...
2019/08/19

Euskal Herria eta euskaldunek Antioquiarekin izan duten zerikusia eta bertan utzitako arrastoa izan dira "De viajes por el mundo" ekimenak Kolonbiako Envigadon antolatutako programaren hizpide eta gaietako batzuk. Euskal Herria aurkeztea helburu, hitzaldi eta aurkezpenez gain abuztuaren 9an arratsaldeko 4etatik aurrera garatutako ekitaldiak argazki erakusketa bat, gastronomia eta pintxo erakustaldi ...
Gehiago irakurri...
2019/08/19

Zenbait hitzaldi, partaidetzak eta euskaldunen eta euren ekarriaren aurkezpenak Trujillon eta inguruko herrietako programetan, Muga Gabe Batuz izeneko gazte taldea sortzea interneten, zozketak elkarteari egoitza eman eta sostengatzeko eta baita bere, joan den ostiralean, lehenengo euskara klasea ere... hauek dira Trujilloko Euskal Etxeak, joan den abenduan Eusko Jaurlaritzak ofizialki onartu zuenetik, ...
Gehiago irakurri...
2019/08/19

'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxeak eta herri bereko ‘Treinta y tres’ Klubak sortu zuten 2019 hasieran ibilbide ezin hobea egiten ari den ‘Baskos 33’ Futbol Taldea. Izan ere hilabete hauetan taldeak Senior Ligako (45 urtetik gorako jokalarien liga) aurreneko faseko partida guztiak irabazi eta lehenengo postuan geratu da. Eta bigarren faseko emaitzak ere ez ...
Gehiago irakurri...
2019/08/17

Asko dira munduan beren urteko festa nagusiak abuztuko Andra Mariaren --15aren-- inguruan antolatzen dituzten euskal komunitateak. Urtero, agorril erdialde honetan egiten du bere euskal festa St Pierre eta Miquelonek, bertako pilotarien elkartea eta euskal etxea antolatzaile. Aurten ere, astelehenean hasi ziren festak, Euskal Herriko eta bertako protagonistez, musika saioak eta haurrentzako pintxo tailerrak ere ...
Gehiago irakurri...
2019/08/16

Aukera paregabea da. Garaiz zabiltza, baina interesatuta bazaude hobe lehenbailehen kontaktuan jartzea. Pascual Barturen Uriarte (Bakio, 1936) abade eta musikari ospetsuak bidaia hasiko du berehala Argentina eta Txilera, bertako lagunekin eta publikoarekin biltzeko. Bira irailaren 15ean hasiko da eta urriaren 5era arte luzatuko, eta tarte horretan prest dago euskal etxe eta erakundeekin batera kontzertuak ...
Gehiago irakurri...