2019/09/04

2.365 pertsona haien artean, Txileko euskal etxeetara eta bertako bizimodura bilduko ziren familia euskaldunak zeuden. Amaren aldetik jatorri euskalduna zeukan Pablo Neruda poetak --Txileko kontsula orduan Parisen-- antolatutako espedizio harek oihartzun handia izan zuen eta geroztik Txileri zenbait arlotan ekarpen polita egin dioten izenak eman dizkio bertan etorritakoen eta euren ondokoen artean. Valparaiso, ...
Gehiago irakurri...
2019/09/04

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak ekintza anitzeko programa bat antolatu zuen Cesar Arrondo irakasleak Saladilloko partidura abuztuaren 23tik 26ra FEVAren kultur eskaintzaren programa barruan egindako bisitaren inguruan. Polvaredas-ko Agusto Cicare Liburutegiarekin batera, Arrondoren “Hipólito Yrigoyen (1916- 2016) Primer centenario de la soberanía popular” liburuaren aurkezpena ...
Gehiago irakurri...
2019/09/03

Oscar Alvarez Gila eta Koldo San Sebastian zuzendari, ikastaroak “Gerra Handia” deritzonak (gaur egun Lehen Mundu Gerra deitzen dena) Euskal Herrian izan zuen eraginaren alderdi ezezagunenetako bati erreparatuko dio, esan nahi baita nola erantzun zuen euskal diasporak –Iparraldekoak nahiz Hegoaldekoak– gerra piztu zenean. Hori horrela, aztergai izango dira mobilizazioa (errekrutatze ...
Gehiago irakurri...
2019/09/03

Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarreta Bilbaok idatzitako “Euskal Echea. 115 años de Confraternidad, Solidaridad y Educación en Argentina” liburuak ‘Euskal Echea' Kultura eta Ongintza Elkartearen historia jasotzen du, sortu zutenetik 1904an gaur arte. Ikerlan sakon baten emaitza den liburua abuztuaren 21ean aurkeztu zuten egileek Euskal Echeak hiriburu argentinarrean daukan ...
Gehiago irakurri...
2019/09/03

Rio Cuartoko Gure Ametza (sic) Euskal Etxetik Jose Maria Artolazabalek idatzi digu lerro batzuk itsatsita Cordoba probintziako hiri honetan abuztuaren 9an hil den Hector Osvaldo Otegui-ren oroiz. Bi urte zituenetik Rio Cuarton bizi zen Otegui "kultura arloko erreferentea izan da, margolari. zizelkari, idazle eta olerkari, eta Euskal Etxeko bazkide agurgarri eta lagun handi", diosku digu Jose Maria ...
Gehiago irakurri...
2019/09/02

Eusko Jaurlaritzak eta Ispasterko Udalak datorren igandean, irailaren 8an, kostalde bizkaitarreko herri honetan Urkullu lehendakaria buru 12:00etan herriko plazan egingo den ekitaldiaren aurkezpena egin zuten joan den ostiralean. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Komunitatearentzako zuzendariak hartu zuten parte aurkezpenean, Ispasterko alkate Garbiñe ...
Gehiago irakurri...
2019/09/02

Buenos Airesko Euskaltegiak aukera berri bat ematen die urte hasieran euskara ikasten hasteko izena ematerik izan ez zutenei. Lehenengo urratseko ikastaro berria gaur bertan hasiko da, arratsaldeko 6etan, eta astelehenero izango da, 6etatik 9etara, bere egoitzan, hiriburuko Bernardo de Irigoyen 826an. Hiru hilabeteotan oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte ikasleek, esan nahi baita beren burua ...
Gehiago irakurri...
2019/09/02

Oihartzun politeko proposamena antolatu zuen Asunciongo Euskal Etxeak komunitateari begira eta euskal historia, gastronomia eta dantzak bilgarri eta erakusgai. Hasteko ‘Euskal jatorriko jendea Paraguain’ izenburuko hitzaldian Euskal Herritik iritsitako etorkinei buruz eta bertako gizartean euskal jendeak izandako eraginaz mintzatu zen Eduardo Nakayama historialaria. Lagun ugarik hartu zuten ...
Gehiago irakurri...
2019/08/25

Biarritzeko Gailurrean parte hartzen ari diren herrialdeetako buruzagiek aukera izango dute egunotan euskal gastronomia dastatzeko. Ez dakigu Trump-ek eutsi ahal izango dion gertuen dagoen McDonaldsera hanburgesa eta patatak ketchup zurrustada batez irenstera joateko tentazioari, baina egia da Gailurreko inaugurazio afariak euskal menua zeukala atzo: piperrada, ...
Gehiago irakurri...
2019/08/23

Urtero sasoi honetan bezala, egun batzuetan EuskalKultura.eus-ek ez du buletina aterako, izan ere hainbat hilabetetan eguneroko lanak irentsita egin ezinean geroratu ditugun hainbat zeregin bururatzen ibiliko baikara. Ohi bezala, lanean segituko dugu, telefono dei eta emailak erantzuten, eta berritu ere berrituko dugu agenda eta argitaratuko dugu sare sozialetan, baina guztia buletina atera gabe. Buletina ...
Gehiago irakurri...