2019/07/23

Joan den larunbat goizetik Argentina, Txile eta Uruguaiko hogei bat ikasle-irakasle dabiltza Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean Etxepare Euskal Institutuak koordinatzen duen Euskara Munduan programaren baitango Neguko Barnetegian partaide. Hurrengo ostiral-larunbatean, HABEko gradu azterketak egingo dira Laurak Bat-en bertan. Barnetegiko irakasle, Euskara Munduan-i esker trebatutako Gabriela Mendia, Irene Lopez ...
Gehiago irakurri...
2019/07/23

Buenos Airesen jaioa bada ere Durangon igaro zuen haurtzaroa Pedro Mario Arana Urionabarrenecheak, bertakoak baitzituen guraso eta aitona-amonak. Garai hartan bizi izandakoak eta gaur egun bizileku duen Cipolletiko ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxearekiko konpromisoak eginkizun polita burutzera eraman dute: ‘Txalaparta: cosas de vascos’ liburua idaztera. Izan ere euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/07/22

“Grand Bal de L’Europa” izenarekin ezaguna den jaialdia Frantziako Gennentines herrian egiten da urtero “Europako dantzen eta musikaren indarra, aberastasuna, aniztasuna eta erakarpena ezagutarazteko helburuarekin”. Aurtengo edizioa, jopan den asteburuan hasi eta abuztuaren 2ra arte luzatuko da, programa barruan Euskal Herriko dantzek tartea dutela, bai ikastaroetan bai ...
Gehiago irakurri...
2019/07/19

Diasporako euskaldunek presentzia eta partaidetza nabaria izango dute helduden igandean Elizondoko karriketan ospatuko den Baztandarren Biltzarrean. Partaide zuzen Kalifornia osoko 42 euskal dantzari eta 10 musikari bilduko dira besta eta kabalkadara, eta heiekin batera ehun bat senide, diaspora kaliforniarreko euskaldunen ordezkari, gehienbat honako euskal etxeetatik etorriak: San Frantzisko, Bakersfield, ...
Gehiago irakurri...
2019/07/19

Santiagoko Estadio Español erakundea eta bertako instalazio zabalak egoitza dituen Colectividad Vasca de Chile euskal etxeak azken urteotan urtero antolatzen duen Semana Vasca ekitaldia datorren asteartean, uztailaren 23an, hasiko da aurtengoan, eta igandera arte, 28ra arte, luzatuko. Abiatu ere "Euskal emakumeak" erakusketarekion abiatuko da eta igandean San Inazio mezarekin bukatuko, tartean ...
Gehiago irakurri...
2019/07/19

Ia bi urteko parentesiaren ondoren, berriro ere jarri da martxan, Argentinako euskal diasporan euskal zineari euskal etxeetan zein oro har kultur gunetan garrantzi handiko lekua eman dion proiektua. Euskal Zine Ibiltaria proiektuaren sortzaile eta arduraduna den Carlos Gabilondok EuskalKultura.com-i adierazio dionez, urte amaiera arteko egitaraua oso azkar ari da osatzen, euskal etxeek bidalitako gonbiteei ...
Gehiago irakurri...
2019/07/18

2019ko Hator Hona programaren edizio berezi hau, 15. urteurrenekoa, uztailaren 20an, larunbata, hasiko da, abuztuaren 3ra arte luzatzeko. Hamabost urte hauetan programaren bidez Necocheara etorri diren Euskal Herriko gazteetako zortzi ekarriko ditu berriro ere luxuzko edizio honek eta euren (eta euren familien) etorrerarekin batera aktibitate ugari antolatuko dituzte necocheatarrek bi asteetan zehar ...
Gehiago irakurri...
2019/07/18

Hainbat euskal etxetan, ez da besterik izan egun hauetan Sanferminak baizik. Jaiak uztailaren 6an abiatu ziren Argentina eta Uruguaiko hainbat tokitan euskal etxeen eskutik. Iruñean ez bezala, ordea, hotza izan da hemen hitzordu gehienen ezaugarri nagusietako bat; baina horrek ez ditu bertako zaleak batere kikildu eta, eguraldia gorabehera, bat egin dute Iruñeko kaleetan ...
Gehiago irakurri...
2019/07/17

Inkesta hemen erantzun daiteke eta Diasporako euskaldunak hobeto ezagutu, euren egoera, baldintzak iritzi eta errealitateari buruz informazioa lortzea dauka helburu, errealitate hori ezagututa errazago izan dadin beharrak identifikatu eta proiektuak eta plangintza egokiagoak antolatzea. Euskal Herritik kanpo jaio eta bizi den euskalduna bazara, ez zazu gerorako utzi eta erantzun ezazu inkesta, minutu gutxi ...
Gehiago irakurri...
2019/07/17

Alai eta kontent agertu da Viña del Mar-Valparaisoko Euzko Etxea, ikusirik zenbait elkarte eta erakunderen ahaleginak baturik Viña del Mar-eko Nazioarteko Zinemaldiaren programazioari lotua sortu den ekimen berri honek lortu duen arrakastaren aurrean. Joan den ostiralean egindako Zikloko lehenengo emanaldiak harrera polita bereganatu zuen eta, lehenengo edizio honek oraindik hasi besterik egin ez ...
Gehiago irakurri...