2019/09/10

Euskal Diasporaren Eguneko bigarren edizioak utzitako argazki, bideo eta oro har irudien kronikaren atal berri batekin gatoz. Eusko Jaurlaritzak eginiko proposamenari zintzo erantzunez ilusio eta atxekimendu handiz gehitu zaizkio mundu osoan hamaika euskal etxe eta elkarte. Eta gurera etengabe iristen ari dira han-hemenkako euskal ekitaldien datuak, irudi galerietara emanda ditzagun.
Gehiago irakurri...
2019/09/10

"Elkartearentzat garrantzi handia duten bi ospakizun" batu zituen joan den larunbatean Eusko Aterpea Euskal Etxeak 160 gonbidatu partaide ospatu zuen elkarretaratzea, inguruko euskal etxeeetako ordezkariak ere lagun, hala nola Cañuelas, Las Heras, Jose C. Paz, Pilar, Lujan, Moreno eta hiriburuko euskal kolektibitateetako erreferenteekin, FEVAz gain. Afalostean, hiru dantza aurkeztu ...
Gehiago irakurri...
2019/09/10

Emakumeen Bigarren Pilota Paleta Topaketa probintziala Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko trinketean izan zen eta 30tik gora pilotari aritu ziren egun osoan norgehiagoka. Partaideak Necochea, Chaves, De la Garma, Dorrego, Gral. San Martín, Rauch, Gral. Belgrano eta Tandil hirietatik etorri ziren, lehenengo Topaketan egin zen legez bi kategoriatan banaturik: ‘Pilota Nukleoan’ (hamaika ...
Gehiago irakurri...
2019/09/09

Ezer gutxik adierazten dute hobeto euskal diasporaren izaera, konpromisoa eta segida eta bizi-nahia ‘Izan zirelako gara; garelako izango dira’ leloak baino. Historian zehar hamaika esploratzaileak, nabigatzaile, erbesteratu atera ziren Euskal Herritik etorkizun hobe bila… Bakoitza bere arrazoin eta zioekin, munduratutako euskaldunak beren hizkuntza, ohiturak eta kultur moldeekin ...
Gehiago irakurri...
2019/09/09

Udako oporrak bukaturik, gogoz ekingo diete ondoko egunetan euskal mexikar lagunek Euskal Etxeko ohiko ekintzei. Euskara klaseei dagokienez, bi kurtso irekiko dituzte aurten: hasierako maila eta bigarren maila. Hasiberrien taldeak Iñigo Bilbao izango du irakasle eta klaseak asteartero izango dira, arratsaldeko 7etatik 9etara, irailaren 10ean hasita. Bigarren mailako taldea, Gurutzne Etxeberria arduradun, ...
Gehiago irakurri...
2019/09/06

2018ko irailaren 8an ospatu zen lehendabizikoz Euskal Diasporaren Eguna, ospakizuna urteroko hitzordu bihurtzeko asmotan. Datari dagokionez, Juan Sebastian Elcano getariarra munduari lehengo bira eman ondoren itzuli zen eguneko urteurrena da eta Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen Euskal Gizataldeetako Aholku Batzordeak hautatu zuen, munduko euskal etxeek bertan dauzkaten hiru kideen aldeko botoak ere ...
Gehiago irakurri...
2019/09/06

Zazpi urte baino gehiago joan dira Iñaki Irazusta de Aguirre auto istripuz 52 urte zituela hil zenetik eta bere oroitzapenak bizirik dirau, eta indartsu. Bihar larunbata egingo da Bahia Blancan "VIII. Iñaki Haur Rugby Topaketa", Iñakik jokalari eta trebalari gisa hainbat izerdi eskainitako Bahia Blanca Kirol Elkartea antolatzaile. Iñakiren gomutak temati segitzen du bere ...
Gehiago irakurri...
2019/09/06

Laura Igantzi buru duen Euskal Artzainak Ameriketan (EAA) elkarteak urtero Nafarroako herri diferente batean antolatzen duen elkarretaratzea Erron izango da bihar, elkartea bera eta bertako udaletxea (eta Elutseder elkartea) lankide. Ohi bezala, egun osoko plana izanen da, 10etatik goiti erakusketa eta erakustaldiak, bideo eta argazkiak, 11:15etan kontzertua elizan Bankako Menditarrak-ekin, 12:00etan ...
Gehiago irakurri...
2019/09/06

Uruguaiko San Jose hiriko Euskal Etxeak 10 urte bete ditu eta kide eta lagunentzako bazkari batekin ospatu zuen abuztuaren 24an Centenario Klubeko instalazioetan. Bertan, bazkaltzeaz gain, Andrea Bella irakasleak prestatutako zenbait ekintzetan hartu zuten parte euskara ikasleek, etxeko kideek eta baita Zenon Echeverry elkarteko lehendakariak ere. Eta euskal festa askotan ohi bezala, euskal dantzekin ere ...
Gehiago irakurri...
2019/09/05

Irailean zehar egingo dira Argentinan kolektibitate atzerritarren eta immigranteen omenezko jaialdiak. Hala ere, Immigrantearen Eguna irailaren 4a da, horrela ezarri zuelako 1949ko Gobernuak dekretu baten bidez. Euren herriak utzi behar izan zituzten eta Argentina bizileku hartu zuten hainbat gizon eta emakume gogoan, mota askotako ekintzak antolatzen dituzte udalek, gizataldeen elkarteak gonbidatu nagusi. Hori dela ...
Gehiago irakurri...