2019/09/23

Astebete pasexe baino ez da falta datorren astean munduan euskal presentzia antolatua daukaden herrialdeetako ordezkariak iristen hasi eta urriaren 2an, asteazkena, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra inauguratzeko, Iñigo Urkullu lehendakaria buru. Legeak markatzen duenez, herrialde bakoitzeko hiru ordezkari etor daitezke, egun 25 herrialde daudelarik munduak euren baitan euskal etxea ...
Gehiago irakurri...
2019/09/23

Atzo gauean batu ziren Bilbon Gaztemundu 2019ko saioetan parte hartuko duten munduko euskal etxeetako aurtengo 15 gazteak. Azkenean, eta Kolonbiako Gure Mendietakoak Euskal Etxeko kide bakarrak lan-kontuak medio bere lekuari uko egin eta gero, Argentinako Bahia Blancako Rocío Belén Medina Goñi ordezkoak hartu du bere lekua eta, ondorioz, 11 izango dira hondarrean Argentinako partaideak, ...
Gehiago irakurri...
2019/09/23

Hamar urteren ostean itzuliko da 2019an Euskal Argentinar Aste Nazionala Bahia Blancara. Azaroaren 4tik 10era euskaldunen eta euskaltzaleek biltzaile izango da, izan ere elkartea 120 urte betetzen ari den urtean. Euskal Herritik helduko zaizkion artista eta kulturgileen artean, Patxi eta Konpainia eta Xabi Aburruzaga, dantza alorra inarrosteko. Dantzari lotuta baita ere, Telmo Esnal ...
Gehiago irakurri...
2019/09/20

Ekitaldia Washington DCn izango da, Dan-ek eta bere kide saridunek saria dagoeneko jaso dutelarik, bertan arratsaldeko 8an direla, eta Euskal Herrian, esaterako, goizaldeko 2:00ak. Washington hiriburuan ez bazaude, saridunek emango duten kontzertua zeure etxetik segitu ahal izango duzu streaming-ez. Kontzertuan, aurten NEA (National Endowment for the Arts) erakundeak Folk eta Arte Herrikoien sailean saria jaso ...
Gehiago irakurri...
2019/09/20

Datak aurrera doaz eta Gaztemundu 2019 ate joka ari da. Izan ere, asteburu honetan hasiko dira heltzen Euskal Herrira aurtengo 15 partaideak, igandean elkarrekin bildu eta astelehenean aurtengo edizioko saioei ekiteko. Gogora dezagun aurten Mundu-Batzar urtea dela eta, beraz, euskal etxeetako gazteek landuko duten gaia "Euskal etxeen kudeaketa" izango dela, irailaren 23tik 27ra, ondoren irteera batzuk egin ...
Gehiago irakurri...
2019/09/20

"Niretzat, 'National Endowment for the Arts'en "National Heritage Fellowship" saria jasotzea apreziazio seinale bat da gure kulturaren alde eta gure inguruan jende askok egindako lanaren alde". "Guk, bizi dugu gure kultura, eta ondo pasatzen dugu gure kultura praktikatzen, eta besteei eta ondokoei irakasten eta partekatzen, eta plazerez ikusten dugu aurrera doala eta geroa ere ...
Gehiago irakurri...
2019/09/20

Cordoba probintziako Cosquin herria izan du gertaleku joan den asteburuan, irailaren 14 eta 15ean, FEVAk antolatutako 'Jarduneko Musikarien 2. Topaketa'k. Hamasei musikarik hartu zuten parte deialdian, tartean Bahia Blanca, Cordoba (Gerora), Buenos Aires (Laurak Bat), Mar del Plata, Necochea, San Nicolas eta Villa Mariako euskal etxeetako ordezkariek. FEVArekin batera, Gerora Elkartea eta Cordobako ...
Gehiago irakurri...
2019/09/19

Zorionak berriz ere Dan! Dan Ansotegui musikari eta euskal kulturari lotutako alorrean Idaho eta AEB Mendebaldean hamaika lan egindako gizonak asteazken honetan, Euskal Herrian osteguneko ordu txikiak zirela, jaso zuen Washington DC hiriburuan 2019ko Arteetako Sari Nazionaletako bat, guztira hamar sari eman direlarik nazio osoan. Jarraian ekitaldiko irudi batzuk bildu ditugu lagunek bidalitakoak. Eskerrik asko eta ...
Gehiago irakurri...
2019/09/19

Ekainaren 18an iragarri zutena, aste honetan gauzatu da Washingtonen eta Dan Ansotegui musikari euskal-amerikar ezagunari 2019ko Ondare Nazionaleko saria emango diote Washingtonen, folk eta arte herrikoien sailean. Bihar osteguna (iluntzeko 8:00etan Washington DCko orduan, Euskal Herrian larunbat goizaldeko 2:00etan) sariketaren ondoko kontzertu ekitaldia egingo da, saridunak partaide , eta ...
Gehiago irakurri...
2019/09/19

Festa handi batekin nahi du ospatu Tres Arroyosko Hiru Erreka Euskal Etxeak bere 20. urtebetetzea. Eta horretarako, deia luzatzen die euskal etxeetako adin guztietako dantza taldeei urriaren 19an egingo duen jaiko emanaldian parte hartzera, baita euskal abesbatzei ere, Abesbatzen Topaketa ere antolatu baitu Euskal Etxeak, herriko Udal Korala ere partaide. Izena ematen duten taldeei sarrera eta ...
Gehiago irakurri...