euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzenean internetez segitu ahal izango den kontzertua emango du gaur Donostian Maddi Zubeldiak

2012/03/22

Maddi Zubeldia Xano Urtxegi eta Txomin Arizaga musikariekin (argazkia Maite Deliart-Eke.org)
Maddi Zubeldia Xano Urtxegi eta Txomin Arizaga musikariekin (argazkia Maite Deliart-Eke.org)

PUBLIZITATEA

Gaur ostegun arratsaldez kontzertua eskainiko du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean Maddi Zubeldia kantariak Xano Urtxegi eta Txomin Arizaga musikariek lagundurik, "Iparraldea bertan" zikloaren barne. Emanaldia zuzenean segitu ahal izango da internetez, streaming bidez [gogoratu zuzenean izango dela, Donostian arratsaldeko 7:30ak direnean; Londresen 6:30ak; Argentinan 3:30ak; Mexiko Hirian eguerdiko 12:30ak; Kalifornian goizeko 11:30ak; Australiako Sydneyn ostiraleko goizaldeko 5:30ak...]. Aukera polita bestela bertaratu ezin dutenentzat, etxetik internetez kontzertuko partaide izateko Donostian.

Donostia-San Sebastian. Kontzertua gaur arratsaldez izango da eta Donostian "Iparraldea bertan" zikloaren baitan martxoko ostegunetan egiten ari diren lau emanaldietako bat da. Aurretik izan dira Philippe de Ezkurra, Kattalin Indaburu eta Marina Beheretche-ren emanaldia (joan den asteko ostegunean) eta Begiz begi eta Izarrak laukoteak (hileko lehenengo ostegunean).

Datorren ostegunean, berriz, martxoaren 28an, emanaldia hitzaldi bat izango da, Battitta Boloquy Garapen Kontseiluko zuzendariaren eskutik, aurkezle eta elkarrizketatzaile Franck Dolosor kazetaria arituko dela, ordu berean eta hau ere streaming bidez emanik.

Maddi Zubeldia gipuzkoarra da sortzez baina Lapurdiko Ziburun bizi da. Bere emanaldia segitzeko, aski duzu 19:30etan honako estekan klik egitea:
http://kmk.gipuzkoakultura.net/kmk-zuzenean.php

Lotura interesgarriak

-Mikel Asumendiren iruzkina Maddi Zubeldiaz Argian
-Zikloaz bideoa eta iruzkina Koldo Mitxelenaren webgunean
-Euskal Kultur Erakundearen webgunea



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia