euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertsolariak eta argentinar payadoreak gaur Irisarriko kultur arteko euskal argentinar jaialdian

2010/09/29

Xabi Paiak emanaldia eskainiko du bere anaia Fredi eta Wilson Saliwoncyzk payadore argentinarrarekin
Xabi Paiak emanaldia eskainiko du bere anaia Fredi eta Wilson Saliwoncyzk payadore argentinarrarekin

PUBLIZITATEA

Nafarroa Behereako Irisarrin euskal bertsolariek eta argentinako payadore batek saioa egingo dute gaur, Lanku eta EKE elkarteek antolatu duten kultur arteko topaketetan. Horrez gain bisitariek 'Euskaldunen Argentina' erakusketa ikusteko aukera izango dute eta 'Kultur arteko bertsu bira' bideoaren emanaldia ere egingo da. Bideo honetan bertsolariek eta payadoreek 2008an Argentina, Uruguai eta Brasilen egin zuten bira jasotzen da.

Irissarri, Nafarroa Beherea. Irissarriko Ospitalea Ondare Heziketa Zentroak Atlantikoko alde bateko eta besteko bertsolariei eskainitako jaialdia biziko du gaur: alde batetik euskal bertsolariak ariko dira, eta bestetik Argentina, Uruguai eta Brasilgo inprobisazio eskola, payadore eta repentistek osatuak.

Jaialdiaren egitaraua honakoa izango da:

-15:00: sendientzako jarduerak eta topaketa Fredi eta Xabi Paia bertsolariekin eta Wilson Saliwonczyk argentinar payadorearekin.

-19:00: 'Euskaldunen Argentina' erakusketara bisita gidatua eta bazkari argentinarra Aflacoba elkarteak antolatuta. 

-20:30: 'Kulturarteko bertsu bira' bideoaren emanaldia. Bideo honetan 2008an Paia anaiek eta Maialen Lujanbiok Hegoameriketan egin zuten bira jasotzen da. Euskal bertsolariek Argentinan, Uruguaien eta Brasilen emanaldiak egin zituzten, tokian tokiko inprobisatzaileekin batera. Ondoren Paia anaiek eta  Saliwonczykek mahaingurua egingo dute, jaialdiaren antolatzaileekin (Lanku eta Euskal Kultur Erakundea) batera.

Informazio gehiago EKEren webgunean, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia