euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeak: Maite Bengoa, lehendakari berria

2009/11/23

Maite Bengoa Tejeria montevideotarra, Haize Hegoako lehendakari berria (argazkia EuskalKultura.com)
Maite Bengoa Tejeria montevideotarra, Haize Hegoako lehendakari berria (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Zuzendaritza Batzordea berritu du Uruguain, bertako hiriburuko Haize Hegoa Euskal Etxeak, izan ere Euskal Etxea izatearekin batera bere burua 'Euskal Kultura Uruguain Sustatzeko eta Ikertzeko Etxea' legez definitzen duen euskal elkarteak. Orain arte lehendakari izan den Enrique Poittevin Gilmet-ek, Maite Bengoa Tejeriari pasatu dio lekukoa, bertako kideek zegokion bilkuran Zuzendaritza berritzeko hauteskundeak egin ostean. Zorionak Maite Bengoa euskaltzale atxiki eta ezagunari, eta ongi irabazitako zorionak baita ere kargua uzten dutenei, elkartean lana lekuz aldatu baizik ez dutela egingo pentsa baitaiteke, euren eskarmentua, lan eskuzabal eta nekaezina eta euskal engaiamendua zinez ezaguna baita.

Montevideo, Uruguai. Zuzendaritza berritzeko elkarretaratzea eta hauteskundeak joan den urriaren 10ean egin ziren Haize Hegoak hiriburu uruguaitarrean daukan egoitzan, Isabela kalean. Hauteskundeen ondotik eta aldaketal erabaki ondoren, Zuzendaritza uzten zutenei besarkada hunkigarri batez eta esker oneko hitzez eskertu zitzaien hainbat urtetako lana elkartea gobernatzen eta bertako lehenengo bolondres izaten. Elkarteak, dena den, euren eskarmentu eta lanarekin kontatzen du, engaiatuak baitira euskal kultura Uruguain sustatu eta zabaltzeko beharrean.

Honakoek osatzen dute Zuzendaritza Batzorde berria:

-Lehendakaria: Maite Bengoa Tejeria
-Lehendakariordea: Carlos Riet Freitas
-Idazkaria: Daniel Inthamoussu Iglesias
-Diruzaina: Karina Fernández Artasánchez
-Lehenengo batzordekidea: Julio Poittevin Gilmet
-Bigarren batzordekidea: Viviane Adduino
-Hirugarren batzordekidea: Enrique Poittevin Gilmet

Ikuskaritza Ekonomikorako Batzordea, berriz, honakoek:

-Batzordekide: Gabriel Trigo
-Batzordekide: Miren Aintzane Saralegui
-Batzordekide: Andrea Bella García

Lotura interesgarriak

Haize Hegoaren webgunea
www.haizehegoa.org



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia