euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zerbait prestatzen ari zarete Diasporaren Eguna ospatzeko? Pasa informazioa Jaurlaritzari, mundu-programan sartzeko

2021/08/03

Irailaren 8a Euskal Diasporaren Eguna da. Pentsatu duzue zuen Euskal Etxean zer egin ospatzeko?
Irailaren 8a Euskal Diasporaren Eguna da. Pentsatu duzue zuen Euskal Etxean zer egin ospatzeko?

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Laugarren edizioa izango du aurtengoa eta azpimarragarria da zein azkar eta zein indartsu sartu den Euskal Diasporaren Eguna euskal diasporaren eta munduko euskal etxeen egutegian, baita Euskadiko agenda instituzionalean ere. Lehenengo edizioa Gasteizen egin zen, bigarrena Bizkaiko Ispasterren, hirugarrena Gipuzkoako Ormaiztegin (dagoeneko COVID-19ak baldintzatuta), eta aurtengoa prestatzen jo ta ke dabil Jaurlaritza --iragarpenak laster-- eta baita mundu osoko hamarnaka euskal etxetan ere.

Nola ospatu behar den? Ez dago Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko modu bakar edo markatu bat: bakoitzak nahi edo ahal duen moduan ospatzen du. Data, irailaren 8a da edo aurreko edo ondoko egunak. Hortik aurrera, Jaurlaritzak ekitaldi instituzional bat egingo du. Eta euskal etxe bakoitzak bere erara egin dezake bat munduko gainerako euskal etxe eta komunitateekin, arbasoak eta aurretik Diaspora egin zutenak gogoratu eta Diasporatik euren erroak eta kultura ohoratu zutenak gogoan, "Izan zirelako gara, izan garelako izango dira" transmisio izpiritua goiburu.

Kontatu egin behar duzuena

Ez dago, beraz, ospatzeko modu garrantzi handiagoko edo txikiagokorik, guztiak emendatu eta gehituko zaizkio Euskal Diasporaren Eguneko Programari. Hain zuzen ere, hori da Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzatik Gorka Alvarez Aranburu zuzendariak eta bere ekipoak eskatzen dutena: Diasporaren Eguna ospatzeko zeuon euskal etxean zeozer egin behar baduzue, berdin dio zer, abisatu eta bidali informazio hori euskaletxeak@euskadi.eus helbidera. 

Kontatu zer egin behar duzuen, Euskal Diasporaren Eguneko Mundu-Programan sartu ahal izateko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia