euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal bost emakume idazleri buruzko lana argitaratu dute literatur aldizkari italiar batean: hemen artikuluak pdf-n

2021/08/04

Karmele Jaio Guadalajarako nazioarteko liburu azoketan partaide izan da Etxepare Euskal Institutuaren eskutik
Karmele Jaio Guadalajarako nazioarteko liburu azoketan partaide izan da Etxepare Euskal Institutuaren eskutik

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Euskal Herriko Unibertsitateko Laida Ikerketa Taldeak, Jon Kortazar buru, argitaratu berri du Veneziako Ca’Foscari Unibertsitatearen Rassegna Iberistica aldizkari ospetsuan egungo bost euskal emakume idazleren lanari buruzko azterlan bat. Ikerketaren izenburua 'Escrituras vascas de mujer' da eta honako bost euskal emakume idazle gazteen lana deskribatzen du: Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Karmele Jaio, Leire Bilbao eta Maixa Zugasti, EHUtik jakinarazi zaigunez.

Bilboko Hezkuntza Fakultateko Euskal Literaturako katedradun Jon Kortazarren esanetan, "euskal literaturaren une honetan, emakume idazleak ahots desberdinak erakusten ari dira eta literatur sistemaren erdigunean daude. Egungo euskal literaturan giro berri batez hitz egin daiteke".

Horietako lauk gainera --Agirrek, Rodriguezek, Jaiok eta Bilbaok-- euren eleberri eta olerkiak gaztelaniara itzulita ikusi dituzte 2019an eta 2020an, eta arrakasta nabarmena lortu dute kritikaren eta irakurleen artean.

-Introducción. Escritoras vascas (by Jon Kortazar)
-The reception of Las madres no by Katixa Agirre (by Santiago Pérez Isasi and Aiora Sampedro)
-Eider Rodríguez: Body, Disease and Narration (by Jon Kortazar and Paloma Rodríguez-Miñambres)
-A New Window into La casa del padre (by David Colbert-Goicoa and Jon Mation-Etxebeste)
-Leire Bilbao. the Value of Simplicity (by Xabier Etxanez and Karla Fernández de Gamboa Vázquez)
-The Treatment of Misogynist Violence in the Novel L. A. A. by Maixa Zugasti (by Itxaro González Guridi)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia