euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Zamacola, euskal bidelapur bat Chacon" eleberriari buruz elkarrizketa egin dio Garak Fabio Echarriri

2012/02/06

Ezkerrean, Fabio Echarri, 2010ean Argentinako Museo Zuzendarien elakrteak eman zion saria jasotzen
Ezkerrean, Fabio Echarri, 2010ean Argentinako Museo Zuzendarien elakrteak eman zion saria jasotzen

PUBLIZITATEA

Eusebio Zamacola beti ibili du buruan Fabio Echarri idazle eta historialari chacotarrak; batez ere, bere txikia zela aitonari noizean behin bisita egiten zion gizon hura Argentinako bidelapur eta iheslari mitikoenetako bat zela jakin zuenez geroztik. Mandil basauritarraren istorioa "Zamacola, un bandolero vasco en el Chaco" eleberrian jaso du Echarrik, eta Gara aldizkari euskaldunean luze eta zabal azaldu du haren bizitza eta etika pertsonala: aberatsei eta konpainia handiei bakarrik lapurtzen zien, sekula ez pobreei. Txalaparta argitaletxeak plazaratu du iburua.

Donostia-San Sebastián. Koldo Landaluze kazetariak elkarrizketa egin dio Gara-n Fabio Echarri euskal argentinar idazle eta historialariari. Echarri Chaco probintziako Kotoiaren Lurra Euskal Etxearen sortzaileetako bat da eta euskal komunitateko kide oso ezaguna eta aktiboa da. Argentinara emigratu zuten euskaldunen historia ikertuz hainbat lan argiratatu ditu. Azkenak "Zamacola, un bandolero vasco en el Chaco" izena du, eta Argentinan oso ezaguna, ia mitikoa den euskal bidelapurraren bizitza jasotzen du.

Eusebio Zamacola Abrisqueta Basaurin jaio zen 1904an eta 16 urte zituela Afrikan izan zen espainiar ejerzitoarekin berebereen aurka borrokan. Etxera itzuli eta militante anarko-sindikalista egin zen, eta Primo de Riveraren diktaduraren jazarpena jasan behar izan zuen. Ihesi, Argentinara emigratu zuen 1924ean, baina Buenos Airesen ere agintariekin eta poliziarekin arazoak izan zituen aurki, eta 1930ean heldu zen Chacora.

Bidelapur egin zen Chacon, baina ez zen edonolako bidelapurra izan. Bazuen kodigo eta etika pertsonal berezi bat, eta bere taldekoek ere arau horiek jarraitzen zituzten: ebastetan ez zuen inor hiltzen, ezta zauritzen ere, eta ez zien pobreei ostutzen. Echarriren esanetan, Zamacolak langileak esplotatzen zituzten konpainia handien aurka jotzen zuen, eta ustelkeria arazoak zituen poliziari egiten zion eraso, eta horrek herritarren babesa eman zion.

Artikulu osoa, gaztelaniaz, Garan, hemen.

Txalapartak argitaratu du liburua. Erosteko, jo hona.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia