euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Maríako 2026ko Euskal Aste Nazionalak itsasoz bi aldeetako artista eta gonbidatu sail nabarmena batuko du

2026/09/01

Argentinako euskal etxeetako dantzariek eta musikariek, Euskal Herriko pertsonaia nabarmenekin batera, Villa Marían egingo dute bat Hilabete pasatxo baizik falta ez dela, abian da 2026ko Euskal Aste Nazionalerako atzerako kontaketa. Urriaren 5etik 11ra Córdobako Villa Maria hiria euskaldunen biltoki bilakatuko da, berrogeitik gora euskal etxetako ehundaka lagunentzat, Argentinakoak eta baita Uruguai, Paraguai, Brasil, Kolonbia eta Txiletik hurreratuko diren norbanako eta ordezkaritzentzat ere. Aste horretarako prestatu den programa ...

Gehiago irakurri...


DOA: Argentinako EEetako musikariak Villa Marian bildu eta Euskal Aste Nazionalerako errepertorioa biribildu zuten

2026/09/01

Argentinako bederatzi euskal etxetako hogeita hiru ordezkarik parte hartu zuten FEVAk antolatutako 2. musika-topaketan Villa Marían Euskal Herriko musikaz bete zen Villa Maria abuztuaren 15etik 17ra. FEVAk antolatuta, bederatzi euskal etxetako hogeita hiru musikariri egin zien harrera hiriak, euskal musikarion urteko bigarren topaketan. Zerk bildu zituen bertara? Urriaren 5etik 11ra hirian bertan egingo den Euskal Aste Nazionalaren soinu-banda prestatzeak. Jardunaldiak trinko eta biziak izan ziren: ikaskuntza, instrumentu familien araberako ...

Gehiago irakurri...


Buletina irailaren 1ean itzuliko da

2026/08/25

Urtero bezala sasoi honetan, egun gutxi batzuk hartuko ditugu abuztu hondar honetan barne lana egiteko eta datozen egunetan ez dugu buletina emitituko. Sare sozialetan bai arituko garela, agenda berrituko dugu eta baita beste sail batzuk ere, baina ohiko buletina plazaratu gabe.

Gehiago irakurri...


Topaketa gastronomikoa eta 10 urte euskal zinema saioek Patagonian: Baskos de La Confluencia EEaren arrakasta

2026/08/25

Antolatutako bazkariaren arrakasta ikusita, dagoeneko Baskos de La Confluencia taldeko kideak hurrengo topaketa prestatzen ari dira Ez da ezinbestekoa jai-egun berezi bat ezta urteurren borobil bat ere komunitatea biltzeko. Ongi dakite hori Baskos de La Confluencia euskal etxeko kideek. Horrenbestez, elkartze hutsa besterik bilatzen ez zuen hitzordua gogoan, elkarte patagoniarrak euskal bazkari tradizional bat antolatu zuen Neuquén hirian, eta aurreikuspen guztiak gainditu zituen. Irratizaleen Zentroko aretoan eginiko ...

Gehiago irakurri...


Tandilgo dantzariak EHra doaz, ikastaroez Ipar eta Hegoan, eta Donibane Lohizuneko Diaspora Egunean dantza

2026/08/24

Tandilgo Betirako taldearen artxibo argazkia eta kartela, irailaren 1ean Maulen estreinatuko duten 'Herentzia Bizia' dokumentala eta euren emanaldia aipatuz Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko 'Betirako' euskal dantza taldeak bi asteko bidaia hasiko du datorren igandean Euskal Herrira. Abuztuaren 30etik irailaren 13ra egingo duten bidaia ikasketa eta murgilketa bidaiatzat prestatu dute. Izan ere, talde tandildarrak dantza ikastaroak jasoko ditu Ipar zen Hegoaldean tokiko adituekin, dantzari arituko dira —euskal dantzekin ...

Gehiago irakurri...


Idoia Asurmendi, dantzariak, gastronomia, pintxo-potea, koralak-eta, abuztuaren 26-29ra Txileko 2026 Euskal Astean

2026/08/21

Colectividad Vasca de Chile Euskal Etxeak bere 2026ko Euskal Astea antolatu du Estadio Españolen abuztuaren 26tik 29ra Las Condesko Estadio Españolaren instalazioek abegituko dute datorren asteazkenetik larunbatera, abuztuaren 26tik 29ra, instituzio horretan egoitza duen Colectividad Vasca de Chile euskal etxea antolatzaile duen 2026ko Euskal Astea. "Euskal Astea, bizi ezazu zaporeez" lelopean programak bilduko ditu abesbatzen topaketa bat, gastronomia erakustaldi bat zuzenean Euskal Herriko eta bertako sukaldariez ...

Gehiago irakurri...


Paul Urkijok 'Gaua' bere filmarekin Mexikoko 'Macabro' Zinemaldia inauguratu eta hiriko Euskal Etxea bisitatu du

2026/08/20

Paul Urkijo zine zuzendaria eta bere lan taldea Mexikoko Euskal Etxean (argazkia Juan Dopico - Caostica MX) 25 urte bete ditu aurten ‘Macabro’ Mexikoko Beldurrezko Filmen Nazioarteko Jaialdiak eta edizio berezia ospatzeko Paul Urkijo Alijo zuzendari euskalduna gonbidatu zuen ‘Gaua’ bere azken pelikularekin zinemaldia estreinatzeko. Abuztuaren 12an proiektatu zuten Mexiko Hiriko “Esperanza Iris” Antzokian, areto betean. Filma inaugurazioan aurkeztea ez zen izan, ordea, ...

Gehiago irakurri...


Zabalik irailaren 12raino atzerrian egoera larrian dauden pertsonentzako Jaurlaritzaren EE bidezko dirulaguntzak

2026/08/19

Atzerrian egoera larrian dauden euskal gizataldeetako kideentzako deialdia plazaratzen duen abuztuaren 12ko Ebazpena EHAAn Zabalik da irailaren 12raino atzerrian egoera larrian dauden pertsonentzako 2026ko Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxe bidezko dirulaguntzen epea. EHAA buletin ofizialak abuztuaren 12ko edizioan eman zuen argitara Ebazpena, 2026eko abuztuaren 2koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. ...

Gehiago irakurri...


Arantxa Iturberen bi narrazio hizpide izango larunbatean Argentinako Cordoban Geroraren Irakurketa Klubean

2026/08/18

Arantxa Iturberen "Pañuelo gorria lepoan" eta "Maria eta Jose" ipuinak komentatuko dituzte Córdobako Geroraren Irakurketa Klubean Arantxa Iturbe (Alegia, Gipuzkoa, 1964) euskal idazle eta irrati-esatari ezagunaren bi ipuin hartuko ditu hizpide, euren gaztelaniazko bertsioetan, datorren larunbatean (abuztuak 22) Argentinako Córdobako Gerora Euskal Kultura Elkartea-ren Irakurketa Klubaren saio berriak. Diasporako ekimen irakurzale honek euskal idazleen gaztelaniara itzulitako obrak hautatu eta komentatzea ...

Gehiago irakurri...


Zabalik irailaren 17ra arte euskara eta euskal kultura munduko unibertsitateetan irakasteko ikastarorako epea

2026/08/17

Munduan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakurleetako batzuk iaz Donostian Etxepareko arduradunekin Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Etxepare Institutuak lankidetzan antolatua, ikastaroa aurrez aurrekoa da eta Donostian emango da urriaren 2tik azaroaren 27ra. Atzerrian euskal hizkuntza eta kultura irakasteko metodologia, tresnak eta baliabideak irakatsiko dira. Hamaikagarren edizioa du eta orain artean bezala helburua atzerrian euskara atzerriko hizkuntza gisa irakatsiko duten ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia